Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Metroa Donostian?
Atalak: Azpiegiturak, Hiri eredua
Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimuño (Satorralaiako partaideak)
Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.
Hainbat galdera eta kritika planteatu dira Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik 2013an “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen proietu hau ezbaian jartzeko. “Donostian Metro bat abian jartzeko erabiltzaileen azterketa serio bat falta da; lagunen txostenak soilik egiteak ez du balio”, ohartarazten zuen Gerardo Lertxundi Dbuseko Zuzendari ohiak. “Metroa oso garestia litzateke hiriarentzat. Gainera, jendeak nahiago du lurpean sartu gabe bidaiatzea, paisaiari, kaleari eta paseoan dabilen jendeari begira”, adierazi zuen halaber Guillermo Peñalosa mugikortasun eta hirigintza arloko aholkulariak Donostiara egindako bisitan. Azterketa guztien arabera, bestalde, Metroak autobus zerbitzuei kenduko lizkieke bidaiariak nagusiki, eta ez ordea ibilgailu pribatuen multzoari. Apustu oker bat da beraz, garraio publikoko bi enpresa lehian jartzera eta Dbus-en lorpenak galtzera eramango lituzkeena. Horregatik, Satorralaiak antolaturik Koldo Mitxelenako aretoa lepo bete zuen hitzaldi batean, Ander Gortazar arkitektoak soluzioa funtsean Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien arteko osagarritasun eraginkorra eta koordinazioa bilatzea dela azaldu zuen, bi garraio sistemen artean aldatzeko puntuak sortuz. “Era honetan, azpiegituretan inbertsio handirik egin behar izan gabe, Topoaren eta autobus lineen erabilera emendatuko litzateke, garraio sare publikoaren irisgarritasuna era oso batean hobetu, eta gaur egun autoa erabiltzen duten bidaiariak erakarri”.
Donostian lurrazpiko Metro bat eraikitzeak ingurune urbanoari eraso egiten dio. Nabarmenak dira Metroaren eraikuntza-lanek Erdialdetik Amararaino hedatzen diren hareatza eta ibai-marea lurren gainean zimendatuta dagoen hirigunean eragingo lituzketen arazoak eta ustekabeak. Aurreproiektuak 311 eraikineko zerrenda bat aurkezten du, trazatutik hurbil daudelako kalteak nozitu ditzaketenak, eta obrak kostaldeari ere eragingo lioke, Metroa 300 metroko tarte batean Kontxako hondartzaren azpian sartzen baita. Zailtasunekin batera gora egin ohi dute azpiegituren eraikuntza kostuek, eta obra honen metro bakoitzaren gastua 50.000 eurotik gorakoa litzateke, hau da, 200 milioitik gorakoa Lugaritz-Kontxa-Easo tartearen 4 kilometroko ibilbiderako. Horrek baliagarritasun zalantzazkoa duen proiektu batean diru publikoa alferrik gastatzea dakar berekin, gastu sozialak murriztea, eta gizartearentzat egiazki beharrezkoak diren bestelako jardueren kaltetan baliabideak xahutzea.
Donostian Metro bat eraikitzeak ez du justifikaziorik hiriaren tamainaren ikuspegitik. Amarako EuskoTrenen geltoki zentrala hiri-erdialdera oinez iristeko sarbide bikaina da, non desplazamenduak oinez edo bizikletaz eroso eta arin egin daitezkeen. Metroaren bultzatzaileek esaten dute geltoki hori kendu egin behar dela “kale itsu” bat delako; baina Eason dauden instalazioekin gaur egun 7’30” minutuko frekuentziak bideratzen dira –eta 5 minutuko frekuentziak ere ahalbidetu litezke–, hain zuzen ere populazioaren tamainari begira nahikoa eta sobera. Geltokian Hendaiatik datorren Topoa eta Kostaldeko trena batzen dira (Zumaiako aldiriko trena), eskualdeko bidaiei jarraitasuna emateko aukera dago tren-aldaketarik egitera behartu gabe. Azken finean, Amarako geltokia garraio-zerbitzu ona eskaintzeko gai da eta Easo Plazan duen kokapenak hiriaren orekan eragin onuragarria du gainera.
Aldiz, Erdialde-Kontxan eraiki asmo duten Metro geltokia –27 metroko sakoneran egin asmo dute hori Urbieta, San Martin, Easo eta Arrasate kaleek mugatzen duten etxadiaren azpian– ez dator bat hirigintza planifikatzeko proposamen orekatu batekin; aitzitik, hiri-erdialdeko kongestio arazoak areagotzeaz gain, geltoki zentral horren helburua “hiriko bihotz turistikoaren garapen komertzial indartsuei euskarria” ematea da hitzez-hitz. Modu argigarrian, “San Bartolome Muinoan aurreikusitako merkatalguneko soto batera irteten da” zuzenean bidaiarien irteera bat. Hots, espazio urbanoaren merkantilizazioa gogor sustatzen duen eta kolektibitateari kalte handiak egiten dizkioten prozesu espekulatzaileei laguntzen dien hiri-eredu baten alde egiten da apustu. Metroaren proiektuak Bentaberrin aurrikusitako geltokiari dagokionez, berriz, garraioen arloan egitasmoak aipagai duen betekizuna erraz konplituko litzateke Lugaritzen Topoaren eta Busaren arteko aldaketa gune bat sortuaz, zeinek hiriko periferiatik Unibertsitatera edota Antiguara egiten diren joan-etorrietan maiztasun handiko autobusez iristeko aukera emango lukeen.
Donostialdean eraldakuntza urbanistikoekin eta Metroa bezalako azpiegitura handien proiektuekin lotutako arazoak ditugu aurrez aurre, hiri ereduaren gainean eragin sakona dutenak. Herritarrek beti “Topoa” esan diogun aldiriko trenaren hobekuntza “Donostialdeko Metroa” izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak helburu propagandistiko argiarekin, 2009an Donostiako Metro pasantearen edo igarobidearen proiektua abiaraztearen ondorioz. Geroztik jendartera zabaldu dute neurriz kanpoko garraio kontzeptu hori, zeinek “Donostiaren eta bere inguruaren ikusmolde metropolitanoa indartuko lukeen” bere butzatzaileen esanetan. Alabaina, ezbai handia sortzen duen egitasmo hori ez dago jasota Donostiako Hirigintza Plan Orokorrean, ezta EAEko Trenbideen arloko Plan Sektorialean ere.
Ildo berean, Jaurlaritzaren ilunkeriak mesfidantza areagotu besterik ez du egiten. Informazio kontraesankorrak daude, obren esleipena eta lanen hastapena aurten iragarri baitute, nahiz eta finantziazio arazoak dituzten eta egitasmoari babes juridikoa emateko ezinbestekoa den trenbideen arloko planaren aldaketa onartzea falta zaien. Gauzak horrela, Donostian Metroa gelditzeko ekainaren 18an egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzea, bizilagunen mugimenduaren ekimenetan parte hartzea, eta mobilizatzea da Metroaren etorrera atzera botatzeko bidea.