Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Eva Rivera: “Donostia 2016n dirua kudeatu den moduarekin ez nago ados”
Atalak: DSS2016EU, Kultur eragileen iritzia
Eva Rivera kultur kudeatzailea (argazkia: Kulturaldia).
Eva Rivera pertsona ezaguna da Donostiako kultur saltsetan, besteak beste Dock of The Bay dokumental musikalen jaialdia antolatzeko egiten duen lanarengatik, baita Expediciones Polares argitaletxean aritzeagatik ere.
Kulturaldia webgunean elkarrizketa mamitsua egin dio Jon Pagola kazetariak. Hiriko kultura egituratuta dagoen moduaz hitz egin du besteak beste, egitasmo publikoek hartzen duten leku –bere ustez– handiegia kritikatuz.
Donostia 2016rentzat ere izan du hitzik. Adierazpenen pasarte esanguratsuenak euskaratu ditugu:
Arduradunengana iristeko arazoak
“Alde batetik, gaitasun falta handia sumatzen dut eurengana [Donostia 2016ko arduradunak] iristeko. Niri urtebete kosta zait. (…) Hiriko kultur sarea ez dela ebaluatzen antzematen dut. Eta ez nago ados dirua kudeatu den moduarekin. Zergatik eman zaie batzuei hainbeste eta besteei hain gutxi? Lizitazioak ikusi ditut eta, benetan, ezinezkoa zen baldintzak betetzea”.
Dock of The Bay “ez zaie interesatzen”
“Guri (Dock of The Bay) 5.000 euro eman zizkiguten Ikusle Berriak sailerako bakarrik, zeren, hitzez hitz, festibala ‘ez zitzaien interesatzen’. (…) Dirua hartu behar dut beste erremediorik ez daukadalako, baina nire barruan zerbaitek esaten du diru hori ez zaiola interesatzen. Ez didazu entzun. Ez zaizu interesatu esan dizudana. Hori da min handiena ematen duena”.
2016aren programa ulergaitza
“Ni, egiazki, ez naiz iritsi ulertzera zein den hiriburutzaren programa. Prentsaren bidez enteratu gara 2016 Irakurketa proiektuaz eta hor Expediciones Polaresek lekua izan dezake. Ez digute deitu behar, baina txokatzen dit hirian gertatzen ari denari eskaintzen dioten arreta eskasak eta ez da gertatzen den lehen aldia. Laburpen gisa, uste dut oportunismo asko egongo dela, su artifizial asko eta 2017ak jendea bere lekuan jarriko duela. Balantzea egingo du. Lehendik geundenak mantenduko gara eta, asko sentitzen dudan arren, 2016ko proiektutik geratuko dena ez da gauza handirik izango”.