Donostiako metro proiektuaren auziak Eusko Jaurlaritzara egin du jauzi
Sator Alaia Donostiako metro proiektuaren aurkako taldea hiriko alkate Eneko Goiarekin batzartu zen astearte arratsaldean. Bileran “eztabaida eta erabaki prozesu parte-hartzaile bat” irekitzea eskatu zuen mugimenduak. Bere aldetik, eskaera Eusko Jaurlaritzara helarazteko konpromisoa hartu zuen alkateak. Horren aurrean, “proiektua gelditzeko eta herritar zein talde sozialekin iritziak elkartrukatzeko” premia helarazi nahi izan dio Sator Alaiak Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregiri.
Auzi honen aurrekariak jaso ditu Iker Oñate Aiastuik albiste honetan. Gaiari buruz ARGIAn publikatu dugun informazioa Donostiako metroa? etiketan aurkituko duzu.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks