Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
‘Donostia, kulturaren hiria?’ monografikoa argitaratu du Aldirik
Atalak: DSS2016EU, Kultur eragileen iritzia
“Donostia, kulturaren hiria?” izenburupean argitaratu dute Aldiri arkitektura eta abar aldizkariaren azken alea. Bertan kultura, hirigintza eta turismoari buruzko artikulu ugari jaso dituzte. “Hirien arteko lehiakortasuna, kultura hiri-garapen berritzaileen berme ala hirien merkatuan lehiatzeko aitzakia?”, galdetzen dute.
Koordinatzaileek azaldu digutenez, helburua DSS2016 ulertzeko gakoak ematea izan da, arkitektura abiapuntu gisa ulertuta baina diziplina askotako kolaborazioekin. Ondorengoek hartu dute parte besteak beste: Jule Goikoetxea zientzia politikoetako irakaslea, Aritz Tutor geografia ikertzailea, Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria, LaPublika arte-ikerketarako programako kideak, Markel Ormazabal soziologoa, Ainara LeGardon musikaria, Joseba Larratxe marrazkilaria, Edorta Subijana arkitektoa…
Ondorengo lekuetan eros daiteke: Elkar megadendak, Donostian Hontza, Kaxilda eta Garoan. Online ere eros daiteke UEUren dendan, helbide honetan.
Azpian irakurgai argitalpena zabaltzen duen editoriala.
Donostia, kulturaren hiria?
Izagirre eta Elorzaren arteko besarkadatik lau urte luze pasa diren honetan, hirugarren bati egokitu zaio Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren urtea kudeatzea. «Hiriaren posizionamendu berri bat» bilatzen duen kudeaketa, Goia alkatearen hitzetan, «iraganeko gatazka eta biolentziari lotutako irudi batetik beste esperientzia batzuei lotutako irudi batera pasatzea, kulturaren eskutik bereziki».
Zergatik esaten dioten Kultura, Posizionamendua esan nahi dutenean, ez dago oso argi. 2016. urteak ekarriko duena errazago ulertzen laguntzen baitute Posizionamendua eta Lehiakortasuna bezalako hitzek Kultura adierazle hutsak baino, eta hala frogatzen dute proiektuaren aldekoen argudioek bezala kontrakoenek.
Aldekoek, hiri-garapen berritzaile eta oparo baten berme moduan ulertzen dute Kultura, hirien arteko lehia horretan posizionamendu egokia bermatzen duen balio erantsia. Kritikoek, ordea, kapitala aipatzen dute proiektuaren leitmotiv gisa; Kultura, aldiz, justifikazio bat, hirien merkatuan lehiatzeko aitzakia gisa balio duena.
Kultura, beraz, dena da eta ez da deus. Izan ere, gizarteko botere-erlazioak dira kultura, sistema politiko-ekonomikoa, demokrazia eta demokraziarik eza. Basque Culinary Center eta Burger King, musika eta futbola, turismoa, hizkuntza, espekulazioa, zabor-bilketa, gaztetxeak, Disneylandia. Funtsean, Kultura gizartearen asmakizun oro da eta aldi berean ez da ezer, esanahia erauzi zaion adierazle hutsa baino.
Edonola ere, ehunka eragilek prestaturiko programa zabalaren olatu-talkak utzitako aparraren ostean egingo dugu atzera begirakoa, eta azken-azkenean, ikusiko dugu Kultura kontzeptuaren definizio hegemonikoa egungo koordenatuetatik mugitu ote den, apur bat bada ere.