Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Zinemaldi Alternatiboaren zortzigarren edizioan kritika soziala sei egunez
Atalak: Espazio publikoaren erabilera, Festa amaitu da, Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua
Zinemaldi ofizialeko kartelean oinarritu dira aurten ere. Diseinuan ageri diren pertsonei erraustegiaren aurkako maskarak gehitu dizkiete.
Donostiako Zinemaldi alternatiboaren 8. edizioa aurkeztu dute. Aurten Europako Kultur Hiriburutzarekin kritiko den Donostia $aldu eta suntsitu kolektiboak hartu du bere gain antolaketa. Egitarauarekin batera zabaldu duten irakurketan salatu dute “elkarrekin bizitzeko tresnatzat aurkeztu digute Kultura deitu duten zera hori”, baina horren atzean hiria gatazkak sortzen diren eremu ere badela. “Elkarrekin bizi ahal izateko lehenengo baldintzaren arabera, bakoitzaren libertatea bestearen libertatea hasten den lekuan amaitzen da. Praktikan, ordea, ahulen libertatea murriztuz zabaldu da boteretsuaren libertatea”. Gogoratu dute Kortxoenean egin izan dela Zinemaldi Alternatiboa sei urtez, eta egun, Groseko gaztetxea hondakindegi bilakatuta dagoela.
“Kulturak direlako, pluralean, eta ez kultura, ospatuko dugu zortzigarrenez bestelako Zinemaldia. Eta oroituko dugu Kortxoenea, nagusitu denaren omenez borratzen direlako historia liburuetan posibilitate izan zirenak. Memoriarekin jasoko dugu historiak, kulturak eta elkar bizitzak borratu asmo duena. Justizia eta aukera berdintasunik gabe elkar bizitza zapalduarekiko ezaxola estaltzeko iragarkia besterik ez dela ahantzi ez dezagun”.
Kortxoenearen webgunean irakur daiteke irakurketa osoa. Egitaraua segidan.
IRAILAK 19 astelehena La Fête est Finie eta “Kultur hiriburutza eta hiri eredua” solasaldia
Nicolas Burlaud zuzendariaren lana. 2013an Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten Marseilla (Frantzia). Honek, aurretiaz hiria bizitzen ari zen zenbait eraldaketa urbanistiko eta sozial izugarri azkartzea ekarri zuen. Askotariko bortizkeriak eta hondeamakinek erresistentziak eta kontrakotasunak eragin zituzten. Festak, ordea, herritarren harritasun eta blokeatzea izan zuen ondorio. Eraso ezina eta ezin zalantzan jartzekoa da festa, izaera kasik erlijiosoa hartzen duen bere zentzu kulturalarekin. Ez beste aukerarik egon, festaren parte izan, parte hartu… edo isilik geratu.
NON: Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartean.
Informazio gehiago: Zuzendariarekin elkarrizketa Berrian eta dokumentalaren webgunea.
IRAILAK 20 asteartea dirua gai komun hartzen duten laburmetrailak eta solasaldia zuzendariarekin
Kote Camacho laburmetrail egilearen “La Gran Carrera” (2010), “Elkartea” (2013) eta “Don Miguel” (2014) laburmetraiak + solasaldia Koterekin.
NON: Kaxilda liburu denda (Amara) 19:00etan.
Hiru lanek komunean dute gaia: dirua. Proiekzioen ondorengo solasaldian lan hauei buruzko nondik norakoak eta hauk egiteko motibazioak Kultur Hiriburutzarekin duten loturaz hitz egingo digu egileak.
IRAILAK 21 asteazkena “Gizon berrien hitzak” dokumentala eta solasaldia zuzendariarekin
Iratxe Mediavillaren “Gizon berrien hitzak” dokumentala + solasaldia Iratxerekin.
NON: Firestone lantegi berreskuratuan (Añorga) 19:00etan.
Ikus-entzunezko lana da, bi film laburrek osatua (bat euskaraz eta bat gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du film bakoitzak. Berauen bitartez, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren inguruko sentsibilizazioa eragin nahi dugu.
70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak bizi dira Euskal Herrian. Horietako asko ezagunak dira zein bere arloan: kultura, musika, zinema edo kirola.
Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialak sustatu du, Piper Txuriak-en laguntzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakundearen finantzaketa jaso du.
IRAILAK 22 osteguna “Zerrauts ogia” dokumentala eta solasaldia zuzendariarekin
Patxi Egiluzen “Zerrauts ogia” (Eguzki Bideoak) dokumentala + Solasaldia Egiluzekin.
NON: Letaman Gaztetxea (Intxaurrondo) 19:00etan.
Dokumentalak frankismoan egindako lehen grebak aurkezten dizkigu, 1947 eta 1951 bitartekoak, eta bertan uztartzen dira lan protesta horien protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak. Grebak aztertu aurretik diktadurako lehen urteotako bizitza baldintza latzak azaltzen dira, autarkia eta errazionamenduaren garaian. Ondoren protesta uhin horren eszenatokiak azaltzen dira. Hasteko, 1946an Manresako oihalgintzako greba, eta horren ostean Bizkaiko 1947ko greba orokorra, 1951ko Bartzelonako tranbien greba, eta Iruñeko lehen greba, 1951an.
Horietan guztietan emakumeen protagonismoa oso nabaria da, eta protesten arrazoiak ere agerikoak ziren: diktaduraren askatasun falta eta lan zein bizitza baldintza bidegabeak.
IRAILAK 23 ostirala “Le dernier continent” dokumentala
“Le dernier continent” Notre Dame Des Landeseko ZAD-ari buruzko dokumentala.
NON: Uliako Lore Baratzak 21:00etan.
ZAD gune sutsua bilakatu da azken hamarkadan, baina aireportu baten kontrako borroka baino askoz gehiago bilakatu da bertan diren ehunka biztanle aktibistentzat. Kapitalismotik kanpoko bizitza eredu baten hazia da, elkartasunean eta auto-kudeaketan. Nola gauzatzen dute bizimodu hori?
IRAILAK 24 larunbata Kultur Hiriburutzari buruzko lanen proiekzioa eta kontzertua
DSS2016.EU Kultura Hiriburua gaitzat hartuta aurkeztu diren lanen proiekzioa eta Peru kantautorearen musika saioa.
NON: Txantxarreka Gaztetxea (Antiguo) 19:00etan.
Donostiako Kultur Hiriburua. Zinemaldi Alternatiboaren aurtengo edizio honetan DSS2016.EU egitasmoak iradokitzen dizuna hitzik gabeko filmaketa baten bidez gurekin konpartitzeko dei egiten dizugu. Lanek ez dute luzera mugarik ez eta bestelako baldintzarik, salbu aipatu bezala, hitzik gabekoak behar dutela izan.
Lanak ostirala 23rako saldutasuntsitu@gmail.com helbidera bidali behar dira, emailez edo pisuak ez badu uzten Wetransfer bidez.
Proiekzioen ostean kantautore eta musikariekin saioa izango dugu.