Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » DSS2016EU
Aza22 0

DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai

Posted in DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak zentsuratutako lan batzuk Antiguako Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai. “Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión” erakusketatik kanporatutako egileetako baten artelanak Txantxarreka Gaztetxean erakutsiko dituzte datorren larunbatean, Tattoo Circus ekimenaren barruan. Zubietako makrokartzelaren aurkako plataformaren inguruko hitzaldia, espetxe sukaldaritza tailerra eta Punk kontzertuak ere izango dira, besteak beste Hauxe da,...

Read More
Aza16 0

“Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik

Posted in Azpiegiturak, DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua

Donostiako udaletxearen aurrean protesta egin dute kolektibo eta eragile ugarik deituta, Demokrazia Zuzenaren Foro Globalaren irekiera ekitaldia baliatuz. “Donostia ez da eredugarria demokrazian, Donostiako Udalak jardunaldi hauen aurkezpenean dioen bezala”. Parte hartzeko mekanismoak eskatu dituzte ondorengo kolektiboek: Satorralaia metro pasantearen aurkako mugimendua, Eleak/Libre, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Etxe Kaleratzeak Stop!, SOS Miracruz 19, Belartza 2 gelditu,...

Read More
Eka23 1

Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak

Posted in DSS2016EU

“Bakearen milia” erakusketak hainbat argazkilariri bidalitako mezua zabaldu denetik, polemika sare sozialetan zabaltzen ari da eta profesional batzuek uko egin diote egitasmoan parte hartzeari. Mezuan irakurtzen denez, erakusketaren antolatzaileek fotokazetariei eskatzen diete euren lanak doan erabiltzen uzteko, “irabazi asmorik gabeko” proiektua delako. K6 Gestión Cultural enpresak antolatu du Donostia 2016ko “Bakearen milia” erakusketa eta “bakearen...

Read More
Eka03 0

Espainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan. El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. Errege izendatu zutenetik Donostiara etorriko den lehen aldia du Felipe Borboikoak. Horretarako, hiriburutzan garrantzi handia hartu duen erakusketa aukeratu du: Bake itunak bakea, gerra eta indarkeria bezalako gaiak...

Read More
Mai24 0

PSEko kideek bakarrik hitz egingo dute Siriako errefuxiatuei buruzko solasaldi instituzionalean

Posted in Alderdi politikoen 2016, DSS2016EU

“Siriar errefuxiatuen krisiari buruzko begiradak” topaketa antolatu dute maiatzaren 28an San Telmo Museoan. Donostia 2016ren barruko ekitaldi honek bi zati izango ditu: 10:00etatik 11:30era errefuxiatuen aferari buruzko lau begirada eskainiko dituzte Naomi Ramirez ikasketa arabiar eta islamiarretan doktoreak, Javier Julio fotokazetariak, Iñigo Gutierrez SMH itsas-salbamendu humanitariorako elkarteko kideak eta Juantxo Dominguez Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko ekintzaileak. Jardunaldiaren...

Read More
Api20 0

Ia 15.000 euro gastatu ziren 2016aren inaugurazioko catering-ean

Posted in DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia

EH Bilduk Donostia 2016ren inaugurazioari buruz egindako zenbait galdera erantzun ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatu Denis Itxasok. Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez, Itxasok idatziz emandako erantzunen artean orain arte ezagutzen ez zen datu bat dago: urtarrilaren 23ko inaugurazioan gonbidatuei zerbitzatu zitzaien catering-ak 14.740 euroko kostua izan zuela. 1.478 lagun gonbidatu zituzten Tabakalerara inauguraziorako, Kultur Hiriburutzaren patronoak, hedabideak,...

Read More
Api15 0

Donostia 2016ri buruz hausnarketa kolektiboa egiteko tailerra larunbat goizean Egian

Posted in DSS2016EU, Herritarren aldarrikapenak

Larunbat goizean Donostia 2016ari buruz hausnarketa egiteko tailerra antolatu dute Egian, 11:00etan Txoko Internazionalistan. Egia eta Donostia mailako talde berri bat osatu dute ARGIAri antolatzaileetako batek esan dionez, “Burujabetza Taldea” izena jarri dioten arren, oraindik finkatzen ari dira. Antolatzaileetako batek sarean jarri duenez, “kultura hiriburutzak dakartzan eragin, interes, arrisku eta beste hainbeste ondorioen inguruan hitz egingo dugu, ikuspuntu kritiko...

Read More
Api12 0

‘Donostia, kulturaren hiria?’ monografikoa argitaratu du Aldirik

Posted in DSS2016EU, Kultur eragileen iritzia

“Donostia, kulturaren hiria?” izenburupean argitaratu dute Aldiri arkitektura eta abar aldizkariaren azken alea. Bertan kultura, hirigintza eta turismoari buruzko artikulu ugari jaso dituzte. “Hirien arteko lehiakortasuna, kultura hiri-garapen berritzaileen berme ala hirien merkatuan lehiatzeko aitzakia?”, galdetzen dute. Koordinatzaileek azaldu digutenez, helburua DSS2016 ulertzeko gakoak ematea izan da, arkitektura abiapuntu gisa ulertuta baina diziplina askotako...

Read More
Mar21 0

Antimilitarismoaz, gudaz eta bakeaz gogoetatzeko parada ‘Stop War’ festibalean

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Stop War festibalaren barnean, gudaren aurkako topaketak egingo dituzte martxoaren 25 eta 26ean, “mundua astintzen duten gatazken eta giza eskubideen urraketen inguruko hausnarketan sakontzeko”. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barnean antolatutako ekimen honek egitarau oparoa prestatu du: Euskal Herriko eta nazioarteko ekintzaile antimilitaristak bilduko dituzte. Helburua gai honi buruz eztabaidatzea, ideiak elkarbanatzea eta proposamenak egitea da, gudari eta...

Read More
Mar18 0

Museoak ez nau izango

Posted in DSS2016EU, Iritzi artikuluak

Markel Ormazabal Bagara, omen, dagoeneko Europako Kultur Hiriburu. Heldu eta hasi da. Argi eta txistu artean hasi ere. Ez kapital bakarra, baina Europako hiriburu, izan bagara. Ordea, eta espektakuluez (edo hauek sortu harrabotsez) harago, Kultura hitzaren esanahi, praktika eta kontraesanez behar baino gutxiago solastu, eztabaidatu, gogoetatu dugu. Hala uste dut. Eta aitzakia edo akuilurik ez zaigu falta izan. Bat ez, hamaika, eta askotarikoak. Ez naiz Tabakalera edo halakoetara egokitu...

Read More
1 / 41234Hurrengoa»

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA