Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
Eka03 0

Espainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan. El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. Errege izendatu zutenetik Donostiara etorriko den lehen aldia du Felipe Borboikoak. Horretarako, hiriburutzan garrantzi handia hartu duen erakusketa aukeratu du: Bake itunak bakea, gerra eta indarkeria bezalako gaiak...

Read More
Mar21 0

Antimilitarismoaz, gudaz eta bakeaz gogoetatzeko parada ‘Stop War’ festibalean

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Stop War festibalaren barnean, gudaren aurkako topaketak egingo dituzte martxoaren 25 eta 26ean, “mundua astintzen duten gatazken eta giza eskubideen urraketen inguruko hausnarketan sakontzeko”. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barnean antolatutako ekimen honek egitarau oparoa prestatu du: Euskal Herriko eta nazioarteko ekintzaile antimilitaristak bilduko dituzte. Helburua gai honi buruz eztabaidatzea, ideiak elkarbanatzea eta proposamenak egitea da, gudari eta...

Read More
Mar10 0

EusKarriak: euskararen normalizazioa bultza eta hizkuntza aniztasuna islatzeko proiektua

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Donostia 2016 Fundazioak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak EusKarriak proiektua aurkeztu dute ostegunean Hirikilabs Hiri Laborategiaren egoitzan, Tabakaleran. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu egitasmo honek. Kalean kokatuta egongo direnez, herritarrek proiektuokin topo egitea da asmoa. Hizkuntzen egungo errealitatea hiru ardatz ezberdinetatik jorratuko dute: Europa mailan dagoen hizkuntza aniztasunetik; Donostian bertan aurki daitezkeen...

Read More
Mar02 0

“Oinarrizko eskubideen defendatzaileek hizkuntza eskubideak ere bere egin beharko dituzte”

Posted in Egitasmo ofizialetik nabarmenduak, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

[Zebrabidea] Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuen joan den otsailaren 24an Baionan. Egitasmoaren xedea Europako Batasuneko hizkuntzen arteko berdintasuna da, hori bermatuko duen tresna sortzea. Protokoloaren bidea 2013an abiatu zuten Kontseiluak eta Donostia 2016k. Lankidetza horrek prozesu bat zabalduko luke, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko. Horretaz aritu da Hizpidea magazineko Jon Sanchez Kontseiluko Paul...

Read More
Ots25 0

Euskal Herri osoan azalduko dituzte Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren oinarriak

Posted in Egitasmo ofizialetik nabarmenduak, Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostia 2016k eta Kontseiluak elkarlanean abian duten egitasmoa da. Urtearen amaieran erakutsiko ditu fruitu nagusiak, baina bitartean, proiektuaren ezaugarriak esplikatzen ari dira Euskal Herriko zenbait lekutan. Asteazkenean Baionako Euskal Museoan egin zuten lehen azalpena eta ostegun honetan Donostian aurkeztuko dute, 2016 Gunean 19:00etatik aurrera. Martxoaren 1ean 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dute, martxoaren 2an...

Read More
Ots19 0

Ama Hizkuntzaren Egunean ekitaldi sorta, Donostia2016k eta Euskal PEN klubak antolatuta

Posted in DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Nazioarteko Eguna otsailaren 21ean da. Donostia 2016k sei ekitaldi prestatu ditu eta munduko hainbat hizkuntza komunitatetako hiztunen ahotsak entzuteko aukera izango da. Ekitaldi guztiak otsailaren 20 eta 21ean izango dira, denak 2016 Gunean (Donostiako Easo kaleko egoitzan). Otsailaren 20an, 11:30ean, mahai-inguruan migrazioez, errefuxiatuez eta Europako hizkuntza aniztasunaz arituko dira. Kaissa Ould Braham (Kabiliako amazigha) eta Rhodi Mellek (Rojavako kurdua) idazleek hitz egingo...

Read More
Ots12 0

‘Time machine soup’, Europako historia koilara batean

Posted in Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Harrera nahiko ona izan dute Time machine soup happeningaren lehenbiziko emanaldiek. Ikusleek, zenbait zopa dastatu bitartean, Europako historiaren momentu gakoak ezagutzeko parada dute, literatura, arte bisualak, antropologia, gastronomia eta historia nahasten dituen ikuskizunean. Egungo zopa industrialetik hasi eta leize-zuloetako lehenengo salda hipotetikoraino, bidaiariek hamabi zopa dastatuko dituzte, erlojuak emandako ordu bakoitzeko bana, kontinente zaharraren historiaren une...

Read More
Ots09 0

Eta ezustean, “Kapitalismoa borrokatu” pintada egin zuen artistak

Posted in Egitasmo ofizialetik nabarmenduak

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Hormek diote proiektuaren lehen partea gauzatu zuten urrian hainbat artistak. Hiriko bost pareta beste horrenbeste artistaren esku utzi zituzten “istorio bana” konta zezaten. Ondorengo artistek parte hartu dute: Ismael Iglesias Intxaurrondon, Judas Arrieta Ziriza Etxean, Arantxa Recio Altzako Roman Irigoien plazan, Hormachic Oreretako Alaberga auzoan eta lekurik zentrikoenean, Dizebi, Urumeako igogailuan. Irutxuloko Hitzaren...

Read More

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA