Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Espazio publikoaren erabilera
Aza08 0

“Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Posted in Espazio publikoaren erabilera, Herritarren aldarrikapenak, Kortxoenea

Europako Kultur Hiriburutzaren aurkako Donostia Saldu eta Suntsitu kolektiboak, Intxaurrondoko Letaman gaztetxeak eta hainbat musika taldek festa antolatu dute azaroaren 19an, Letamanen bertan. Jakinarazi dutenez, Mozal Legearen ondorioz, hirian 7.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkie administrazioak herri mugimenduetako kideei, eta festan ateratako dirua kolektibo horientzat izango da. “Elkarbizitza gezurra da!” oihu egingo dute, beren hitzetan, “elkarbizitza gezurra da,...

Read More
Aza02 0

Donostiako bizilagunen borrokei buruzko mahai ingurua azaroaren 8an

Posted in Espazio publikoaren erabilera, Herritarren aldarrikapenak

Mahai ingurua antolatu dute azaroaren 8rako Koldo Mitxelenan, 19:00etan “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen” izenburupean. Hirian lanean ari diren ondorengo kolektibotako kideak izango dira: Satorralaia, Donostiako metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimenduko Belén Martínez; Añorgako Belartza 2 Gelditu-ko Mikel Esnaola; Uliako Lore Baratzeatatik Leire Rodriguez; Groseko SOS Miracruz 19 kolektibotik Josean Arrieta; Errausketaren aurkako Donostiako...

Read More
Ira16 0

Zinemaldi Alternatiboaren zortzigarren edizioan kritika soziala sei egunez

Posted in Espazio publikoaren erabilera, Festa amaitu da, Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua

  Donostiako Zinemaldi alternatiboaren 8. edizioa aurkeztu dute. Aurten Europako Kultur Hiriburutzarekin kritiko den Donostia $aldu eta suntsitu kolektiboak hartu du bere gain antolaketa. Egitarauarekin batera zabaldu duten irakurketan salatu dute “elkarrekin bizitzeko tresnatzat aurkeztu digute Kultura deitu duten zera hori”, baina horren atzean hiria gatazkak sortzen diren eremu ere badela. “Elkarrekin bizi ahal izateko lehenengo baldintzaren arabera, bakoitzaren...

Read More
Mai02 0

Argazki erreportajea: Maiatzaren lehena Donostian

Posted in Azpiegiturak, Espazio publikoaren erabilera, Europar Batasuna, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua

Maiatzaren lehena baliatuz, eta problematika Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan kokatuz, hainbat herritarrek Donostiako kaiko arrantzaleen lonja izandakoa sinbolikoki okupatu zuten. Egun osoko egitaraua aurrera eraman zuten. ARGIAko argazkilari Dani Blancoren argazki erreportajea...

Read More
Mai01 0

Kaiaren pribatizazioa salatu dute arrantzaleen lonja okupatuz

Posted in Azpiegiturak, Espazio publikoaren erabilera, Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua

Maiatzaren lehena baliatuz eta Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan, Donostian arrantzaleen lonja izandakoa okupatuz hiri eredua eta kaiaren pribatizazioa salatu dute hainbat lagunek. Lehenik performance bat egin dute eta ondoren salaketa eta egun osoko egitaraua jakinarazi dute. Arrantzaleen kofradia Eusko Jaurlaritzarena da eta gazteek goiko hesia moztu dutenean, hainbat lagun bertara sartu dira. Ertzaintzaren hainbat furgoneta joan dira berehala eta kaiako eremu guztia hartu....

Read More
Api27 0

Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du

Posted in Espazio publikoaren erabilera, Hiri eredua

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Twitter bidez jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute. Goizeko argazki batzuk: pic.twitter.com/Gqg5B9Bouq — Urgullpeko Gazteak (@AZgazteak) 2016(e)ko apirilak 27 Duela bi egun informatu genuen moduan, erabili gabe zegoen lur zati batean jarri zuten martxan auzo baratzea hainbat gaztek. “Hori kentzearekin ez dira bertan egindako ahaleginak soilik galtzen,...

Read More
Api25 0

Auzo baratza abiatu dute Trinitate plazan utzita zegoen lur sailean

Posted in Espazio publikoaren erabilera, Hiri eredua

“Lurra jorratuz, auzoa loratu” lelopean, Auzo Baratza abiatu dute Urgullpeko gazteek larunbatean, Trinitate plazan erabili gabe zegoen lur sailean. Jakoba Errekondoren hitzaldiaren ostean, dozenaka lagun aritu dira lurrak landu eta barazkiak ereiten. Ekintzaileek adierazi dutenez, denen artean eraiki nahi dute proiektua eta auzolanak antolatzen dira. Astelehenean, adibidez, 17:00etan egin dute deialdia bertan. Azpiko bideoan ikus daitezke gazteak lanean. Ieeeuuuppp...

Read More

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA