Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » Hiri eredua
Ots26 1

Kezka Andoainen, Tabakalerak herriko zine eskola kaltetu dezakeelako

Posted in Azpiegiturak

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak datorren urtean Tabakaleran zine eskola zabaltzeko agertu duen asmoaren ondoren, kezka zabaldu da Andoainen. Urteak daramatza ESCIVI zine eta bideo eskolak bertan funtzionatzen, eta ez dago argi nola eragingo dion 15 minutura Foru Aldundiaren babesarekin zabaldu nahi duten egitasmo berriak. Gaia Andoaingo Udalera iritsi da aste honetan Aiurrik informatu duenez. EAJren udal taldeak lau puntuko mozioa aurkeztu du Aldundiko Kultura departamenduari bere...

Read More
Ots25 0

Kortxoenea: “Borondate eza hitz politekin makilatu nahi du Udalak”

Posted in Hiri eredua, Kortxoenea

Kortxoenea gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute, adierazteko Udalarekin egiten ari diren bilerak “antzuak” direla. Grosen eraitsi zuten gaztetxeko kideek, Zemoria kalean hutsik geratuk den eta Udalarena den eraikina prozesu parte hartzaile baten bidez esleitzeko eskatu diote Udalari, baina honek FP eskola bat hobetsi duela adierazi dute. Segidan irakurgai Kortxoeneako kideen irakurketa: Azken hilabeteotan Donostiako Udal Gobernuarekin izan ditugun bilkuren berri eman eta...

Read More
Ots23 0

Tabakaleran informazio gutxi dute Denis Itxasok zabaldu nahi duen zine eskolaz

Posted in Alderdi politikoen 2016, Azpiegiturak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakaleran zine eskola zabaltzeko asmoa du 2017an. Denis Itxaso Kultura diputatuak egin du publiko egitasmoa, Tabakalerako proiektu kulturalaz arduratzen direnei zehazki azaldu gabe. Diario Vasco egunkarian Itxasok azaldutakoaren arabera, Tabakalerako zuzendaritzarekin “etengabeko kontaktuan” ari da garatzen proiektua, baina kulturguneko iturriek azaldu dutenez, Tabakalera “informazioaren zain” dago: printzipioz ez dute gaizki ikusten, baina zehaztasun...

Read More
Ots17 0

Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko

Posted in Hiri eredua

Sator Alaia Donostiako metroaren aurkako plataformak hainbat ekimen iragarri ditu. Informazioa zabaltzea eta herritarrak mobilizatzea da taldearen xedea. Horretarako, asteazken honetatik aurrera, Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko astero kontzentrazio bat egingo dute, 17:30ean FNACen elkartuta (Loiola kalea). Datorren astelehenean berriz, otsailak 29, bizilagunen eta elkarteen asanblada orokorra deitu dute. Amarako Eskoletan elkartuko dira 19:00etan eta aztertuko dituzte Eusko...

Read More
Ots16 3

Uliako ur-biltegiak: etxebizitza berri batzuek arriskuan jar dezaketen kultur ondarea

Posted in Hiri eredua

Donostiako Udal Gobernuak hiriko Plan Orokorra aldatzea onartu du Uliako mintegietan 70 apartamendu egin ahal izateko. Irutxuloko Hitzak argitaratu duenez, neurriak ezinegona eragin du auzotarren artean. Bizilagunen izenean, Felix Soto Uliako auzo elkarteko kidea astelehenean udaletxean izan da eta adierazi du “arduragabekeria hutsa” litzatekeela planteatzen ari diren proiektua. Erabakia atzera botatzeko eskatu dio Udalari. Izan ere, proiektu urbanistikoak Uliako ur-biltegiei...

Read More
Ots11 0

Donostiako metro proiektuaren auziak Eusko Jaurlaritzara egin du jauzi

Posted in Hiri eredua

Sator Alaia Donostiako metro proiektuaren aurkako taldea hiriko alkate Eneko Goiarekin batzartu zen astearte arratsaldean. Bileran “eztabaida eta erabaki prozesu parte-hartzaile bat” irekitzea eskatu zuen mugimenduak. Bere aldetik, eskaera Eusko Jaurlaritzara helarazteko konpromisoa hartu zuen alkateak. Horren aurrean, “proiektua gelditzeko eta herritar zein talde sozialekin iritziak elkartrukatzeko” premia helarazi nahi izan dio Sator Alaiak Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana...

Read More
Ots08 0

Basque Yourself: unibertsitarioak ala turistak?

Posted in DSS2016EU, Hiri eredua

“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian? Euskal Herriko Unibertsitateak, euskal unibertsitate-sistemako liderrak, ‘Basque Yourself 1st International School’ kurtso erakargarrian parte hartzeko aukera eskaintzen dizu”. Esaldia EHUren webgunean irakur daiteke, Donostia 2016rekin lotuta eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin antolatu duen ekimena iragartzen. Unibertsitate-ikasketa hauek promozionatzeko egin duten spotean haur bat pilotan jokatzen ikusten...

Read More
Urt24 0

Kultura kontsentsua eta dudak

Posted in DSS2016EU, Hiri eredua

[Gorka Bereziartuaren erreportajea] Despistatuenentzat notizia: 2016an gaude, urtea eta ebentoa gurutzatzen diren lekuan, Donostiak ofizialki Europako Kultur Hiriburu titulua jantzi duen denbora tartean. Bide zaila egin du orain arte, alderdien arteko botere-lehia medio; eta herri mugimendu batzuk egitasmoa auzitan jartzen hasiak dira. Erretratu hau egin diogu proiektuari abiatu den momentuan. Urtarrilaren 19tik 20rako gauerdian Donostiako Konstituzio plazan juntatu dira XIX. mendeko militarrez...

Read More
Urt22 0

Herri kulturen aldeko brindisa deitu dute Donostiako Piratek 2016aren inaugurazio egunean

Posted in Herri kultura, Hiri eredua

[Albistea ARGIAn] 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio egun nagusian, Donostiako Piratek herri kulturen aldeko brindisa deitu dute larunbatean 18:00etan. Horretarako Donostiako norbanako, elkarte eta mugimduei gonbidapena egin die hasiera batean Boulevarrean egitekoak ziren eta azkenean Alderdi Ederrera mugitu duten ekimenerako. Asteburuan hainbat hedabidetan argitaratu duten “2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu” iritzi artikuluaren bidez eman dute honen berri....

Read More
Urt16 0

2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu

Posted in Herri kultura, Hiri eredua

[Donostiako Piraten artikulua] Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea? DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi. Batetik, ez dira gutxi egitarau ofizialaren baitan ekimen eta ekitaldi erakargarriak, beren esparruetan ekarpenak egingo dituztenak ziur. Ekimen asko Donostiako Piratok sustatzen ditugun balioekin bat datozela ikusten dugu. Badakigu non...

Read More
3 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA