Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte
2016-05-18 // Azpiegiturak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Sator Alaia bizilagunen mugimenduak hainbat ekintza iragarri ditu Donostiako metro proiektua geldiarazteko asmoz. Aurreratu dutenez, Detritus artistak egindako banderolak zabalduko dituzte bizilagunek balkoietan jar ditzaten.
Mezu argia daukate bandera horiek: “Metroari STOP”. 500 inguru zabalduko dituzte gaurtik aurrera bost euroko prezioan. Eskuratu nahi duenak, asteazken honetan bertan du aukera, Sator Alaiak FNAC parean egiten duen asteroko kontzentrazioan (17:30ean elkartuko dira). Bestela, Prim kaleko Hodeiertz belar dendan ere salgai izango dira.
Metroak kaltetuko dituen eraikinetan indar berezia jarriko dute, balkoietako protesta honi buruzko informazioa duten mezuak postontzietan banatuz.
Sinadura bilketa eta manifestazioa ekainaren 18an
Donostian erroldatutako jendearen sinadurak ere behar ditu Sator Alaiak. Hiru eskaerarentzat atxikimendua eskatzen ari dira donostiarrei: metroaren igarobidearen proiektua geldi dadila, Eusko Jaurlaritzari Donostiako garraio ereduari buruzko eztabaida publiko eta parte hartzailea martxan jar dezala eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, proiektua finantzatzeko prest agertu denez, herri galdeketa egin dezala.
Asteazkenetako elkarretaratzeaz gain, asteartero Groseko Nafarroa Beherea plazan jasotzen dituzte sinadurak eta asteburu honetan beste leku batzuetara ere iritsiko dira: larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, Bretxan eta Easo plazan mahaiak jarriko dituzte. Igandean berriz, Kontxako erlojuan izango dira 11:30etatik aurrera.
Eskaera horiek kalera eramateko ekainaren 18an manifestazioa deitu du Sator Alaiak. Iazko abenduan proiektuaren aurka egindako lehen martxak 2.000 lagun inguru bildu zituen hiriko kaleetan.
Donostiako herri galdeketen araudia baliorik gabe utzi du EAEko auzitegiak
2016-05-04 // Herri galdeketak, Herritarren aldarrikapenak, Zezenketak // Iruzkinik ez
(Argazkia: Facebook/ Donostia Antitaurina Orain)
Baliorik gabe utzi dute Herri Kontsulten udal araudia Donostian, EAEko auzitegiak onartu egin baitu Espainiako Estatuaren abokatuak jarritako inpugnazioa.
2015eko apirilean onartu zuen udalbatzak aho batez, eta honen babesesan ziren egitekoak irailean zezenketen inguruko galdeketa. 10.000 sinadura aurkeztu zituzten Donostia Antitaurina Orain! plataformako kideek. Eneko Goia alkateak esan du Udalak aurkituko duela bidea gaiari buruz galdetzeko herritarrei.
EH Bilduren izenean Axier Jakak salatu du “demokraziaren eta donostiarren adierazpen eta iritzi eskubidearen aurkako eraso larria” dela eta mespretxu egiten diela ordezkariek ahobatez hartutako erabakiari. Udalak helegitea jartzeko eskatu du EH Bilduk, eta galdeketa aurrera eramateko.
Argazki erreportajea: Maiatzaren lehena Donostian
2016-05-02 // Azpiegiturak, Espazio publikoaren erabilera, Europar Batasuna, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Maiatzaren lehena baliatuz, eta problematika Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan kokatuz, hainbat herritarrek Donostiako kaiko arrantzaleen lonja izandakoa sinbolikoki okupatu zuten. Egun osoko egitaraua aurrera eraman zuten. ARGIAko argazkilari Dani Blancoren argazki erreportajea segidan.
(gehiago…)
Kaiaren pribatizazioa salatu dute arrantzaleen lonja okupatuz
2016-05-01 // Azpiegiturak, Espazio publikoaren erabilera, Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Maiatzaren lehena baliatuz eta Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan, Donostian arrantzaleen lonja izandakoa okupatuz hiri eredua eta kaiaren pribatizazioa salatu dute hainbat lagunek. Lehenik performance bat egin dute eta ondoren salaketa eta egun osoko egitaraua jakinarazi dute. (gehiago…)
EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari
2016-04-28 // Hiri eredua // Iruzkinik ez
Hirigintza plan batek Uliako mintegien parkea arriskuan jar dezake.
Uliako mintegien parkea arriskuan jarriko lukeen operazio urbanistikoaz herri galdeketa egiteari uko egin dio Donostiako Udaleko plenoak, EAJren eta PSE-EEren botoekin. EH Bilduk eta Irabazik proposatu zuten galdeketa egitea. El Diario Vasco egunkariak jaso duenez, Udal Gobernua osatzen duten alderdiek adierazi dute plenoan onartutako hirigintza planeamenduak ezin dituztela 1.700 bizilagunek atzera bota.
Uliako Lore Baratzeen proiektuko kidea da Leire Rodriguez eta “penagarria” iruditu zaio plenoan hartutako erabakia. “Kontseilu sozialean izan ginen joan den astean, Eneko Goia eta Ernesto Gasco bertan zeuden eta inork ez zuen ezer esan kontsultaren aurka. Sorpresa hartu dugu gaur, sorpresa desatsegina. Zeren beldur da Udala?”.
(gehiago…)
Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du
2016-04-27 // Espazio publikoaren erabilera, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Twitter bidez jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute.
(gehiago…)
Auzo baratza abiatu dute Trinitate plazan utzita zegoen lur sailean
2016-04-25 // Espazio publikoaren erabilera, Hiri eredua // Iruzkinik ez
“Lurra jorratuz, auzoa loratu” lelopean, Auzo Baratza abiatu dute Urgullpeko gazteek larunbatean, Trinitate plazan erabili gabe zegoen lur sailean. Jakoba Errekondoren hitzaldiaren ostean, dozenaka lagun aritu dira lurrak landu eta barazkiak ereiten. Ekintzaileek adierazi dutenez, denen artean eraiki nahi dute proiektua eta auzolanak antolatzen dira. Astelehenean, adibidez, 17:00etan egin dute deialdia bertan.
Azpiko bideoan ikus daitezke gazteak lanean.
(gehiago…)
Luxuzko 47 etxebizitza egingo dituzte Donostiako erdialdean
2016-04-22 // Hiri eredua // Iruzkinik ez
Donostia erdialdean luxuzko 47 etxe egingo dituztela iragartzen ari da Amenabar eraikuntza enpresa. Autobus geltokietan jarri dituzten paneletan ikusten dira herritar gutxiren esku dauden etxebizitza eder hauek, beren igerileku, gimnasio eta ekipamentu guztiekin.
Informazio gehiago nahi duenak Aldapeta Berri webgunean topatuko du. Azpian promozio bideoa.
Ia 15.000 euro gastatu ziren 2016aren inaugurazioko catering-ean
2016-04-20 // DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia // Iruzkinik ez
Tabakalerako balkoitik honela ikusi zen 2016aren inaugurazioa (Denis Itxasok Twitterren urtarrilaren 23an argitaratutako argazkia).
EH Bilduk Donostia 2016ren inaugurazioari buruz egindako zenbait galdera erantzun ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatu Denis Itxasok.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez, Itxasok idatziz emandako erantzunen artean orain arte ezagutzen ez zen datu bat dago: urtarrilaren 23ko inaugurazioan gonbidatuei zerbitzatu zitzaien catering-ak 14.740 euroko kostua izan zuela.
(gehiago…)
‘Festa amaitu da’ dokumentalaren emanaldia ostegunean ARGIAren eta Txantxarrekaren eskutik
2016-04-18 // Festa amaitu da, Hiri eredua // Iruzkinik ez
“Kultur Hiriburutzaren urtea gerra-makina bat izango da Marseilla metropoli bihurtzeko”. Jacques Pfister, hiri hartako merkataritza ganberako presidentearen hitzak dira. Frantziako hiria 2013an izan zen Europako Kultur Hiriburu eta ospakizunak eraldaketa urbanistiko handiak ekarri zituen, baita baliabide ekonomiko gutxien dauzkaten hiritar asko zokoratzea ere.
Gertatzen ari zena ikusita, Nicolas Burlaud zuzendariak hiriburutza aztertzen duen dokumentala egitea erabaki zuen. 2014an estreinatu zen La fête est finie (Festa amaitu da): ikuspuntu berezia eskaintzen du bertan Burlaudek, kamera jarriz egitasmo ofizialetan, baina hedabide konbentzionalek sekula ere egingo ez luketen moduan.
ARGIAko kideok, Donostiako Kultur Hiriburutzari buruzko eztabaida sustatzeko sortu dugun Donostiaren 2016 Ertzak egitasmoaren barruan, filma euskaratu dugu. Ostegun honetan (apirilak 21) ikusi ahal izango duzue jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin. Antiguo auzoko Txantxarreka Gaztetxean da zita 19:00etan.