Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Cerezaren zeremonia eta cerezanik eman ez duen zera
2016-01-25 // DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia // Iruzkinik ez
Herritar asko dezepzionatu ditu 2016aren inaugurazio ekitaldiak.
[Gorka Bereziartuaren blogean] Asko hitz egin da, eta orokorrean oso gaizki, Hansel Cereza artista eta “zeremonia-sortzaileak” Donostia 2016 inauguratzeko antolatu zuen ikuskizunaz. “Mikel Laboaren bertsio modernizatu” gisa saldu zuten ikuskizuna #FAIL totala izan zen Twitterreko hizkeran esateko eta astelehenak jeneralean buru-mozteko egun onak izaten badira, imajina nola dagoen giroa Gipuzkoako hiriburuan 660.000 euro horretan xahutu direla jakin ondoren. (gehiago…)
Kultura kontsentsua eta dudak
2016-01-24 // DSS2016EU, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Alderdien artean sortu dituen ika-mikak gorabehera, Donostiako partidu nagusien artean bakar batek ere ez du auzitan jarri Kultur Hiriburua bere osotasunean. Argazkian, 2014an aurreko legegintzaldiko udal ordezkariek egin zuten agerraldia.
[Gorka Bereziartuaren erreportajea] Despistatuenentzat notizia: 2016an gaude, urtea eta ebentoa gurutzatzen diren lekuan, Donostiak ofizialki Europako Kultur Hiriburu titulua jantzi duen denbora tartean. Bide zaila egin du orain arte, alderdien arteko botere-lehia medio; eta herri mugimendu batzuk egitasmoa auzitan jartzen hasiak dira. Erretratu hau egin diogu proiektuari abiatu den momentuan. (gehiago…)
Herri kulturen aldeko brindisa deitu dute Donostiako Piratek 2016aren inaugurazio egunean
2016-01-22 // Herri kultura, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Donostiako Piraten kartela.
[Albistea ARGIAn] 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio egun nagusian, Donostiako Piratek herri kulturen aldeko brindisa deitu dute larunbatean 18:00etan. Horretarako Donostiako norbanako, elkarte eta mugimduei gonbidapena egin die hasiera batean Boulevarrean egitekoak ziren eta azkenean Alderdi Ederrera mugitu duten ekimenerako.
Asteburuan hainbat hedabidetan argitaratu duten “2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu” iritzi artikuluaren bidez eman dute honen berri. Bertan, 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barnean ekimen interesgarriak daudela adierazi eta kultur eragileei zorte ona opa ostean, adierazi dute kultur ereduen arteko elkarbizitza arauak “boterea duenak” jartzen dituela, Kortxoenea Gaztetxearen eraisketarekin argi geratu denez beren ustez.
“Nabarmena da DSS2016.EU egitasmoa ez dela Donostiako kultur eragileon ekimenez sortutako proiektua; goitik behera datorren eskema bati erantzuten dio, eta, horren guztiaren atzean, kulturak zenbaterainoko garrantzia duen zalantzagarria zaigu”, diote.
Festa eta aldarrikapena Europako Kultur Hiriburuan
2016-01-21 // DSS2016EU, Europar Batasuna, Herri kultura // Iruzkinik ez
Dani Blancoren argazkia.
[Dani Blancoren argazkia, ARGIAko Begi Bistan argazkilaritza blogetik] Abenduaren 20an sartu ziren, danbor hotsen artean, donostiarrak DSS2016EU hiriburutzan. Azken hamarkadetan bezala, ez zen aldarrikapenik falta izan plazan. Euskal presoen dispertsioaren aurkako aldarriari, Europar Batasunari kritika gehitu zitzaion txistualdi gisa. Handik hiru egunera ospatu zen hiriburutzaren inaugurazio ekitaldi ofizialak ere kritika handiak eragin ditu Donostian.
Europako ereserkiaren aurkako txistuak banderaren jaitsieran ere
2016-01-21 // DSS2016EU, Europar Batasuna, Herri kultura // Iruzkinik ez
[Irutxuloko Hitzaren bideoa] 24 ordu lehenago bezala, txistu egin diote Europako ereserkiari banderaren jaitsieran ere.
Txistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
2016-01-21 // DSS2016EU, Europar Batasuna, Herri kultura // Iruzkinik ez
Troikaren aurkako mezua plazan.
[Lander Arbelaitzen artikulua] Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean.
Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala. (gehiago…)
Txistu egin diote Europar Batasuneko himnoari Danborradaren hasieran
2016-01-20 // DSS2016EU, Europar Batasuna, Herri kultura // Iruzkinik ez
[ARGIAn idatzitako albistea] Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da aurten eta izendapen horrekin lotutako ekitaldiei hasiera emateko, San Sebastian egunean Europar Batasuneko himnoa ere jo zuten Konstituzio plazan. Han bildutako herritarrek txistuka erantzun zioten.
Bideo honetan ikusi eta entzun daiteke Europar Batasuneko ereserkiaren aurrean plazan bildutakoek izan zuten erreakzioa.
(gehiago…)
2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu
2016-01-16 // Herri kultura, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Abordatzea da Donostiako Aste Nagusi Pirataren ekimen sinboliko eta partehartzaileenetako bat. (Arg: DP)
[Donostiako Piraten artikulua] Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea? DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi.
(gehiago…)
Hiria erakusleiho eta gu maniki
2016-01-15 // Hiri eredua, Iritzi artikuluak // Iruzkinik ez
“Donostiarrek ulertu dute hiriarentzat erakusleiho bat dela”, esan du kultur hiriburutzari buruz Eneko Goia alkateak Gipuzkoako Hitzak egin elkarrizketan. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honela jasotzen du “erakusleiho”: iz. Dendetan, kristalez itxitako eta kanpoaldetik ikusten den espazioa, bertako salgaiak erakusteko erabilia. “Erakusleihoa” hiriaren metafora gisa, beraz.
Metaforak pentsatu egiten ditugu. Irakasle izan dudan Emmánuel Lizcanoren pentsamendua orriotara ekarriz: metaforetan, edozein eta edonongo iruditeria hitzez hitz adierazten da; edo zehatzago, irudiz irudi. Gaitasun honek egiten ditu metaforak iruditeria kolektiboen analisirako tresna indartsu; iruditeria ezin baita kontzeptu hutsetara murriztu.
Denbora galdu esaten dugu, denbora aurreztu, edo denbora eman Galdu, aurreztu edo eman daitekeen zerbaiten gisa bizi dugu denbora; hau da, dirua balitz bezala. Denbora, noski, ez da dirua; baina ezin da esan esaldiok erabili dituen pertsonaren ustetan inolaz ere hala ez denik. Harentzat, denbora, dirua da eta aldi berean ez da. Bi esanahiren arteko tentsio hori da metafora: bata bestea balitz bezala hautematea, baina bata bestea izatera heldu gabe. (gehiago…)
Hiztegi eleaniztunak egiteko makina sortu nahi du Bagera elkarteak
2016-01-15 // DSS2016EU, Euskarriak // Iruzkinik ez
[Eñaut Agirrebengoa] Hiztegi-makina sortzeko erronka abiatu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak. 40 hizkuntza jasoko dituzte makina horren bidez sorturiko hiztegiek. Egitasmoa Bagerak eta Donostia 2016k eskuartean duten #Euskarriak proiektuaren parte da.
Hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzeaz gain, egitasmoaren bidez pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badute. Lehenik eta behin lan-talde bat sortu nahi dute, izaera irekia izango duena. Bageraren arabera, interesa izan dezakeen edonork egin dezake bat, nahiz eta ezagutza espezifikorik ez izan.
Lan saioak otsailetik martxora bitarte egingo dira, Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Izena emateko euskarriak2016@bagera.eus helbidera idatzi behar da urtarrilaren 22a baino lehen.