Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
San Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
2015-12-16 // DSS2016EU, San Joan baleontzia // Iruzkinik ez
XVI. mendean eraiki zen toki berean egiten ari dira erreplika, Pasaiako Ondartxo moilan (Argazkia: Dani Blanco).
[Urko Apaolazaren artikulua] Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak.
Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez. (gehiago…)
Ezinezko efemerideak
2015-12-14 // Herri kultura, Hiri eredua, Iritzi artikuluak // Iruzkinik ez
Zinezkoak: kulturaren eremua sozietateko gatazka-gune da. Eta Josu Amezaga EHUko irakasleak bere tesian jaso bezala, gatazka horretan, klase menderatzaileek beren kultura hedatzen dute menderakuntza finkatu nahiean. Kultura, boterea, ideologia eta Marx nahiz Engelsen bizarrak. Klase menderatzailearen ideiak garaian garaiko ideia menderatzaileak dira, ideia nagusiak. Hegemonia, Gramsci eta izan zuten kartzelako barroteak. Menderakuntza inposaketa kulturaleko prozesu zoli baten bidez ematen da. Aniztasun kulturaleko testuinguru batean hegemonia gehienen eta gutxienen ideologien arteko gatazkaren bidez ezartzen da. Status quo-a eratu eta mantentzen duten balio eta sinismenak kultur eragileen bitartez ezartzen dira; honela,ekoizpen eta argitalpenak mugatu ez ezik, pentsamendu nahiz ekintzaren homogeneizazioa erdiesten delarik. Posible al da kultura libreki garatzea menderakuntza egoera batean? Elkarrekin bizi baino, elkarren ondoan bizi gara. Eta hala izango da sozietateko botere-harremanak bestelakotu artean. (gehiago…)
Nazioarteko adituek babestu dute Kontseiluak sustatutako hizkuntza eskubideen protokoloa
2015-12-02 // DSS2016EU, Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera // Iruzkinik ez
Batzorde zientifikoa nazioarteko hamabost adituk osatuko dute (Arg: @DSS2016)
[Eñaut Agirrebengoaren artikulua] Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa marrazteko bilerak ari dira egiten egunotan Donostian. Bertan, Protokoloaren lehen zirriborroa egingo du batzorde zientifikoak, Donostia 2016 Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta. Batzordea nazioarteko hainbat adituk osatuko dute. (gehiago…)
Hirigintzaz bezainbeste indarkeriaz
2015-11-19 // DSS2016EU, Hiri eredua, Kortxoenea // Iruzkinik ez
[Markel Ormazabalen artikulua] Hustu. Eraitsi. Eraiki. Espazioa eta bere ekoizpena, munduko ekonomiaren azken hedapen zikloan jarduera gakoa izan dira. Bestela esanda, kapitalismo globala espazioaren ekoizpen eta suntsiketa prozesuaren bidez ahalegindu da berezko dituen kontraesanak gainditzen. Eta hegemoniaren abaroan saiatzen den kontsentsuak bezain beste ezaugarritzen du indarkeriak hirigintza neoliberala. Txanpon beraren ifrentzua. (gehiago…)
McGuffin
2015-10-29 // DSS2016EU, Hiri eredua, Iritzi artikuluak // Iruzkinik ez
Urte luzez, haurrekin komunikatzeko moldetzat kontsideratua izan da istorioen kontakizuna. Sutondoak desegin genituen ez gero, aisialdira eta literatura analisira mugaturiko praktika. Egun, ordea, sozietateko eremu guztietan ezarri den diskurtso modua da. Pentsamendu narratzailea hedatu egin da: istorioek errealitatea eratzeko duten boterea berriz ediren dute historialari, legelari, ekonomialari edo fisikariek, kasu. Manager lanetan dabilen lagunak istorioak kontatu behar ditu langileak motibatzeko, eta medikua bere pazienteak kontatu istorioak entzuteko trebatzen da. Kazetaritza narratzailea darabil kazetari askok; terapia narratzailea, berriz, ez psikologo gutxik.
Istorioen kontaketak pentsamendu logikoarekin lehiatzen du hainbat gertakariren ulerkeran. Istorioen kontaketaren bidez ulertzen ditugu (ustez), esate baterako, jurisprudentzia, geografia, gaixotasuna edo gerratea. 2001 urtean The Los Angeles Times egunkariko zutabean argitaratu zuen iritzia Lynn Smithek: istorioak hain bilakatu dira sinesgarri, egitate edo gertaera nahiz argudio arrazionalen ordezko arriskutsu daitezkeela. Istorio seduzitzaile oro, gezur edo propaganda bihurtu daiteke. Gertakarien azalpen lasaigarria bilatzen duen istorioak ere, kontraesanak eta konplexutasunak gabetzen dituenean, iruzur egin dezake. (gehiago…)
Espainiako Kultura Ministerioak erretiratu egin du orain Donostia 2016ri eta Kontseiluari jarritako salaketa
2015-10-12 // DSS2016EU, Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera // Iruzkinik ez
Donostia 2016ko eta Kontseiluko kideak, goi bilera aurkezten
[Eñaut Agirrebengoaren artikulua] Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016-ren eta Kontseiluaren aurka jarritako salaketa kentzea erabaki du. Salaketa martxoan jarri zuen, Europako Hizkuntza Aniztasunaren goi bileraren antolaketan izan ziren “ustezko irregulartasunak” zirela eta.
Kultura ministerioak salaketa jartzean adierazi zuenez, aipaturiko bilera lehiaketa publikorik gabe esleitu zitzaion Kontseiluari. Orain, ordea, Donostia 2016k eta Kontseiluak “proiektua birdefinitzea” adostu dute, bileraren antolakuntzan hizkuntza aniztasunaren alorreko beste eragile batzuek ere parte har dezaten. (gehiago…)
Kortxoenea: hondeamakinaren ondoren, Udalaren eskaintza
2015-09-16 // Kortxoenea // Iruzkinik ez
Igandean jendetza elkartu zen Kortxoeneari babesa adierazteko.
[Gorka Bereziartuaren blogean] Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere.
Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota eta makil-dantzen irudiekin Teleberria animatzea kontenplatzen duten horiek–. Baina kontrako bidetik abiatu zen dena Donostian irailaren 4an: aurretik abisurik pasa gabe bidali zituzten munizipalak, ertzainak eta hondeamakinak Kortxoenea gaztetxea hustu eta botatzeko. (gehiago…)
Kortxoenearen desalojoa Donostia 2016ko happening bezala ulertua
2015-09-14 // Kortxoenea // Iruzkinik ez
Breakdance erakustaldia egin du Urban 13 kolektiboak Kortxoenearen desalojoa salatzeko (argazkia: @aidegatxo)
[Gorka Bereziartuaren blogetik] Kulturak dena barnebiltzen du Conrad Phillip Kottak antropologoak noizbait idatzi zuenez, baina txorrada horiek ez zaizkie asko interesatzen agintariei: kultura guk esaten duguna da eta konforme ez baldin bazaude, begira ze happening polita antolatuko dizugun gaur bertan, gosaltzeko orduan, polizia munizipalekin, ertzainekin eta, gauzak zer diren, 36ko gerrako gudari eta poeta baten goitizena beso mekanikoan idatzita daukan hondeamakina honekin. (gehiago…)
“Kortxoeneak elkartu gaitu” adierazi dute kultur alorreko pertsona ezagunek
2015-09-12 // Kortxoenea // Iruzkinik ez
Larunbat goizean hainbat kulturgilek bat egin dute Kortxoenearen aldeko manifestuaren aurkezpen publikoan.
[Gorka Bereziartuaren artikulua] “Ziur aski, ez zen erraza izango beste nonbait gu guztiok elkartzea” esaldia irakur daiteke larunbat goizean Kortxoenea gaztetxearen alde kultur alorreko hainbat lagunek Donostiako udaletxean irakurri duten manifestuan. Gune autogestionatuaren biziraupena bermatzeko eskatu diote Udalari.
Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Beñat Sarasola idazleak irakurri duten “Kortxoeneak elkartu gaitu” testuak Indianoenea kaleko espazioaren balioa azpimarratzen du, Donostiako kulturari bost urtetan eman diona “inpaktu sozial, kultural eta ekonomikoaren neurgailu modernoenek” nekez kalkula dezaketela baieztatuz. (gehiago…)
Donostia 2016-ren egoitza okupatu dute sinbolikoki Kortxoeneako kideek
2015-09-09 // DSS2016EU, Kortxoenea // Iruzkinik ez
Asteazken goizean Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako egoitzan sartu dira Kortxoenea gaztetxearen aldeko kideak. Udaletik kapitalaren kultura sustatzen dela eta gaztetxea ez eraisteko aldarrikatu dute.
Argazki gehiago lotura honetan.