Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Europara bira 12 telesailetan
Ots20 3

Europara bira 12 telesailetan

Atalak: Gomendioak, Sailkatugabeak, Telesailak

214696-martin-scorsese-new-york-review-of-books-copia copia

Breaking bad, The Sopranos, The Wire, Lost… telesail aski ezagunak dira guztion artean , gehienak AEBtik etorriak, baina kontinente zaharrera begirada botaz gero, izugarrizko kalitatea duten serieak topa ditzakegu. Orain hilabete batzuk “Azken urteetan, derrigorrez ikusi beharreko telesail Britaniarrak” artikuluan Britainia handiko telesailak aipatu nizkizuen beraz bertakoak diren serieak ez ditut artikulu honetan aipatuko, baina bai Europako beste txoko batzuetako produkzioak , sekulako kalitate eta maila handiko telesailak, egin dezagun ba Europara bira 12 telesailetan:

Bron/Broen (2011-2013 Suedia-Danimarka) 

 

bridge_by_cmcvs-d65cl0k

 
Zeri buruzkoa da?
Martin eta Saga , Suedia eta Danimarkako bi polizien bideek elkar topatuko dute bi hiriren artean aurkitzen den  Oresun zubian,  hildako bat azaltzen denean.

Zergatik ikusi?
Lehen minututik harrapatuko zaituen Thriller bikaina delako.  Gidoi aldetik sorpresa ugari aurkitzen ditugulako bi denboraldien zehar eta espero ez dituzun biraketak. Aktuazio bikainak bi protagonisten aldetik (batez ere Sofia Helin) . Istorio honekin beste bi “remake” egin dira, AEB ( The Bridge) eta Ingalaterran (The Tunnel).

 2 denboraldi/15 atal
 

Engrenages (2005-… Frantzia)

 
6a00d83451621269e200e5522bb91a8834-800wi
Zeri buruzkoa da?
Pariseko auzitegi baten eguneroko tranpa,azpikeri eta bertako langileen erlazioak polizia, abokatu gazte eta epaile baten ikuspuntutik.
Zergatik ikusi?
Charlie Brookerren (Black Mirroren sortzailea) esanetan: “Nere telesailik gogoena Breaking batekin batera”. Pertsonaia konplexuak, atmosfera gris eta astuna. Tituluak dioen bezala sistema guzti horren “hortzak”  erakusten digun seriea, politikoek eta goi karguek nola mugitzen duten beraien erara makinaria guztia.


4 denboraldi.

Äkta människor (Suedia) (2012-…)

akta_manniskor
Zeri buruzkoa da?
Robotak gure egunerokoan erabiltzen ditugun gizartean kokatzen da.  Umeak zaintzeko,etxea garbitzeko, erosketak egiteko…Dilema etiko ugari azalarazten ditu, eskubideak, nortasuna, askatasuna…Asimoven liburuen estilokoa baina gure gaurkotasunera ekarria.
Zergatik ikusi?
Androideekin egin den telesailik onena, Blade Runner ikusi genuenetik. Lehen minututik harrapatzen zaituena. Oso entretenigarria eta teknikoki bikaina.  Thriller eta misterio puntuak dauden une askotan, beldurrezko momentuak pasaraztea lortzen dute. Ezinbestekoa.

2 denboraldi /20 atal.
 
 

Forbrydelsen (2007-2012 Danimarka)

 
poster_A1
Zeri buruzkoa da?
Sarah Lund detektibeak, telesail bikain honetako 3 denboraldi bakoitzean kasu bati egiten dio aurre.  Hilketak, bahiketak, korrupzioa eta abar. 2011ean AMC kateak remake bat egin zuen AEBtan “The Killing”
Zergatik ikusi?

“Sarah Lund sekula sortu den emakumezko pertsonai handienetarikoa da dudarik gabe” (Daily Telegraph). Zati txikiz osaturiko telesail honek, izugarrizko maixu lanarekin lortzen du zati horiek beraien artean eranstea, pertsonai bakoitzaren edozein xehetasun, zentzua eta garrantzia hartzen du atalak pasa hala. Estetikoki oso eraginkorra. Sakontasun handiko pertsonaiak (batez ere Sarah Lund) eta interpretazioak. Beste ezinbesteko telesail bat dudarik gabe.

3 denboraldi

Salamander (2012 Belgika)

wpid-photo-07072013-1018
Zeri buruzkoa da?
Bruselaseko banku batean 66 segurtasun kaxa desagertzen dira . Geraldi inspektoreak kasua ikertzen duen bitartean, inplikatuak dauden hainbat pertsonai beraien buruaz beste egin edo hilik azaltzen dira. Biktima horiek guztiak Salamander erakunde elitista eta ilun bateko partaideak dira.
Zergatik ikusi?
Oso erraz ikusten den telesail horietako bat da. Oso ondo estrukturaturiko trama eta gidoia.  Akzio eta misterio ugarikoa.  Europako telesail askotan gertatzen den bezala sinesgarritasun handikoa. Bukaera aldera maila pixka bat  jaisten duen arren merezi duen produkzio belgikarra.

Denboraldi bakarra/12 atal

Les Revenants (2012-…Frantzia)

les-revenants
 
Zeri buruzkoa da?
Annecy izeneko herrixka baten, adin eta klase sozial ezberdineko hainbat pertsona orientazioa guztiz galdua dutelarik beraien etxe eta familien bila dabiltza, urteak hilda daramakitelaren ez jakintasunean.
Zergatik ikusi?
Gustu eta elegantzia handiz eginiko serie bikaina delako. Pertsonaia desberdinen arteko lotura eta erlazioa modu ezin hobean deskribatzen ditu. Musika zoragarria (Mogwai talde eskoziarra). Erritmo motela baina oso eraginkorra. Atmosfera astuna eta itogarria.

Denboraldi bat (momentuz) /12 atal
 
 

Borgen (2010-… Danimarka)

NN_slider_images_borgen
Zeri buruzkoa da?
Drama politikoa. Boterearen bila dabilen lehen ministro baten borroka eta honek nola aldatzen duen bere izaera eta jokatzeko modua betirako.
Zergatik ikusi?
Danimarkar politikaren “gaztelua” isladatzen duen thriller politiko bikain eta ausarta delako. Produktu zentzuduna, entretenigarria eta  egungo gizartearen kritika bikaina egin daitekeenaren erakustaldi paregabea. Politika gustuko izan ala ez ikusi beharreko telesaila. Kontuan hartu beharreko gauza bakarra, istorio onak gustuko dituzun ala ez.

3 denboraldi/30 atal

Roma Criminal (2008-2010 Italia)

Romanzo_criminale-224608635-large
Zeri buruzkoa da?
Romazo criminale nobela famatuaren adaptazioa. Magliana bandaren historia kontatzen digu. 70. hamarkadan Erroman drogaren munduaren kontrola zuen gazte talde bat, Mafiarekin, italiako polizia eta Batikanoarekin harremanak izan zituen.
Zergatik ikusi?
Aldo Grasso, Italiako zine kritiko errespetatuenetariko batek esan zuen: “Italiarrak harro sentiaraziko gaituen telesail bakarra “. Mafiaren mundua gustatuz gero derrigorrez ikusi beharrekoa. Kalitate handiko produktua lehen minututik harrapatuko zaituena. Goi mailako genero beltza AEB kanpo egin daitekeenaren froga.

2 denboraldi/22 atal
 

Naeturvaktin (2007 Islandia)

 
Naeturvaktin01
 
Zeri buruzkoa da?
Reikiavijkeko gasolindegi baten hiru langileen egunerokoa kontatzen digun umorezko telesaila.
Zergatik ikusi?
Dudarik gabe zerrenda osoko telesailik umil eta “xumeena”. Soiltasun hori da hain zuzen bere xarma nagusia, “The Office” seriearen umoreakin lotu genezakeena. Hiru pertsonaiak dira zalantzarik gabe euskarri nagusiak: Georg Bjarnfreðarson ikuskatzaile eszentriko eta komunista (Jon Gnarr, Reikiavikeko alkatea), Suedia eta suediar kulturaz guztiz maitemindua. Ólafur Ragnar intentzio oneko langile sinple eta zintzoa.  Eta Daniel medikuntza ikaslea izandakoa.

denboraldi bakarra/12 atal
 

Hořící keř (2013 Txekiar errepublika)

horici_ker4
 
Zeri buruzkoa da?
Jan Palach, bizitzaren adaptazioa,  1969an Txekoslobakian Sobietar okupazioa zela eta protesta moduan bere buruari su eman zion Pragako ikasle bat.
Zergatik ikusi?
True Detectivekin batera 2014ko ezinbesteko telesaila. Drama gogor eta bizia, oso ongi egina eta karga historiko handikoa. Lehen plano zoragarriz beterikoa.

Denboraldi bakarra/3 atal
 

Braquo (2009 Frantzia)

braquo02-01
 
Zeri buruzkoa da?
Beraien kide zen polizia batek bere buruaz beste egiten du, epaiketa bidegabe baten ondorioz. Hori dela eta hiru protagonistak “marra gorria” zeharkatzea erabakitzen dute mendeku bila.
Zergatik ikusi?
Thriler poliziako bizia, gogorra eta errtimo handikoa. Poliziaren alde ustel eta zikinena isladatzen duena. Tentsiodun telesaila beraien protagonisten interpretazioagatik batez ere.

2 denboraldi /16 atal (hirugarren denboraldia aurten estreinatuko dela dirudi)
 

Unsere Mütter, Unsere Väter (2013 Alemania)

nasze-matki-naszych-ojców

Zeri buruzkoa da?
Berlin, 1941.Udarako gau batean, bost alemaniar lagun elkar geratzen dira agur esateko, hurrengo goizean gerrarako bidea hartuko baidute. Gerra amaitzean elkartu egingo direlaren agintza egiten dute beraien artean.
Zergatik ikusi?
“Band of brothers” alemaniarra. Birsortze bikaina eta bigarren mundu gerrako irudi ikusgarriak ikus ditzakeguna, kalitate historiko eta beliko itzelekoa azken finean. Gidoi borobila eta aktuazio paregabeak. Sentimendu asko eta hausnarketa ugari. 2013ko beste ezinbesteko telesaila.

Denboraldi bakarra/3 atal

3 Iruzkin

  1. erral | 2015-06-04 at 8:26

    Unsere Mütter, unsere Väter deskribatzeko hitzik gabe gelditu nintzen aspaldi…
    Ezinbestekoa.

    Reply
    • gizagirre | 2015-06-04 at 9:46

      Jende gutxik ezagutzen du telesaila, baina ezinbestekoa zalantzarik gabe!

      Reply
      • erral | 2015-06-04 at 10:30

        TVE eta Canal +-ek eman zuten urria edo azaroan, “Hijos del Tercer Reich” bezala itzuli zuten izenburua :S

        Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA