Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » B.S.O » Azken urteetako ezinbesteko 16 soinu banda
Mar13 8

Azken urteetako ezinbesteko 16 soinu banda

Atalak: B.S.O, Gomendioak, Pelikulak

 
Sin título-1
Michael Nyman konposatzaileak (“El piano”, “Gattaca”) esan zuen, egungo gazteriak ez duela musika klasikoari buruzko inongo kulturarik, baina film askoren soinu bandei esker erreferentzia klasiko hori bilatzen jakin dutela,mundu horretara gerturatuz. Ziurrenik aipatutako horien artean ni neu sartu ninteke.
Azken urteetako konposatzaile nabarmenenak, Michael Giacchino, Hans Zimmer, Clint Massel, John Williams, James newton Howard,Philip Glass,Gustavo Santaolalla, Ludovico Einaudi,Yann Tiersen,Carter Burwell,Danny Elfman,Howard Shore, Alexandre Desplat  Alberto Iglesias,Angelo Badalamenti... eta aipatuko ez ditudan beste hainbat eta hainbat, bi blog oso beharko nituzkeelako bakoitzak merezi duen tartetxoa eskaintzeko. Beraz, azken urteetan eta modu orokorrean ezinbestekoak iruditzen zaizkidan 16 soinu banda azalduko dizkizuet (filmen soinu bandak soilik, telesailenak beste artikulu batean azalduko ditut), naiz eta lehen aipatutako konposatzaile askorekin konparatuz kurrikulum edo ibilbide motzagoa izan, aipatzen dudan pelikula konkretuan bakarrik oinarrituko naiz.

 

The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford

(Nick Cave eta Warren Ellis)
Agian askok ez duzue berdin pentsatuko baina nire ustez Nick Cave eta Warren Ellisen bitxikeria txiki honek,  zineak azken hamar urteetan eman duen partitura onenetarikoen artean dagoela iruditzen zait.

 

There Will Be Blood

(Jonny Greenwood)
Filmari buruz orduak pasako nituzke hizketan, baina Jonny Greenwoodek (Radiohead) konposaturiko pieza hau ez da atzean geratzen. Ziur nago (ez dut konprobatu) pelikulak irauten dituen 158 minutuetatik musika %75ean presente dagoela. Sekulako lana dudarik gabe.
)
 

Up

(Michael Giacchino)
XX mende hasierako jazz orkestra zaharrenen soinua oso aintzakotzat hartu zuen Giacchinok, Up pelikula zoragarriaren musika konposatzeko.

 

This is  england

(Ludovico Einaudi)
Ludovico Einaudi maisuaren beste lan zoragarri bat, entzun eta egiaztatu.
)

Prisoners

(Jóhann Jóhannsson)
2013ko pelikula aipagarrienetarikoak, horrelako musika bakarrik eduki zezakeen. Johann Johannsson konposatzaile Islandiarraren lan dotorea, istorioan guztiz integratua.


 

Once

(Glen Hansard, Markéta Irglová)
2007ko Oskar sarietan abesti onenaren saria jaso zuen harri bitxi txiki bat.

 

Drive

(Cliff Martinez eta beste batzuk)
80garren hamarkadako ukitua duen musika bikaina.

 

Shame

(Harry Escott)
Pelikula bitxi honen atmosfera estutzailean murgiltzen laguntzen zaituen musika ilun eta astuna, baina era beran eraginkorra eta paregabea.

 

The dark knight trilogy

(James Newton Howard, Hans Zimmer)
Oso motz geratuko naiz James Newton Howard eta Hans Zimmer haundiak aipatzerakoan, beraz entzun eta gozatu.
)
 

Sherlock Holmes

(Hans Zimmer)
Hans Zimmer erraldoiaren beste erakustaldi paregabe bat.

 

Lady in the water

(James Newton Howard)
Pianoa, koruak eta sokazko instrumentuen nahasketa zoragarriarekin fantasiazko mundura bidaiatzea laguntzen digun konposizio bikaina.

 

The Social Network

(Atticus Ross, Trent Reznor)
Filmaren pertsonaia nagusien psikologian murgilduarazten gaituen musika bikaina.

 

Tinker Taylor Soldier Spy

(Alberto Iglesias)
Alberto Iglesias Donostiarraren konposizio honek filmaren misterio eta intrigan murgiltzen gaitu, erritmo astuneko momentuetan atmosfera guztiz estutuz.

 

The Proposition

(Nick Cave eta Warren Ellis)
Western munduan kokatzen den film honen musika paregabea Nick Cave eta Warren Ellisen eskutik datorkigu berriz ere.

 

Brockeback Mountain

(Gustavo Santaolalla)
Gustavo Santaolalla argentinarraren konposaketa nabarmenetarikoa dudarik gabe.

 

Sunshine

(Karl Hyde, John Murphy, Rick Smith)
Eta azkenik, oilo ipurdia jartzeko gai den musika horietakoa, izugarria!

 
Ziur nago bidean bateonbat utzi dudala, baina hauek dira nire ustez azken urteetan aipamen berezia merezi duten artistak.  Eta hasieran esan bezala, hurrengo artikulu batean telesailen soinu bandak komentatuko dizkizuet, luze hitz egiteko beste atal bat iruditzen baitzait.
 
 

8 Iruzkin

  1. grison09 | 2014-03-13 at 8:34

    beti bezala MUNDIALA!!! aukeraketa bikaina!! segi gogor mutil!

    Reply
    • gizagirre | 2014-03-13 at 16:50

      eskerrik asko!!!

      Reply
  2. Jatsu Argarate | 2014-03-13 at 9:29

    Itzela, zerrenda! Zure baimenarekin nire gustoko batzuk gehituko ditut.
    Agian John Ottman eta Thomas Newman botatzen ditut faltan, Usual Suspects, eta Road to Perdition adibidez.
    https://www.youtube.com/watch?v=dgYpD2QszRk
    https://www.youtube.com/watch?v=5DQ4G3koZhE
    Eta Hans Zimmer handiaz ari zarela niri ikaragarri gustatzen zait, Inception pelikularen soinu banda (Dark Knightena ere bai, eta Gladiator, Lion King…), eta bereziki zuzenerako eginda duen moldaketa hau:
    https://www.youtube.com/watch?v=PL_7kAKqe4M
    Eta ezin dut zerrenda bukatu niretzako youtuben dagoen bideoetatik top 5ean daukadan honekin, Angelo Badalamentik (honek ere baditu eh…) Twin Peaks-en musika nola egin zuen azaltzen duena:
    https://www.youtube.com/watch?v=SwvSFOEfHJE
    Milesker zerrendagatik, hasieratik play ematera noa!

    Reply
    • gizagirre | 2014-03-13 at 16:49

      guztiz ados proposatzen dituzun guztiekin! azken urteetan aurkitu ditudanetan bakarrik oainarritu naiz, baina dudarik gabe zuk esaten dituzunak ere ITZELAK! ESKERRIK ASKO idazteagatik!!

      Reply
  3. Josune | 2014-03-13 at 16:45

    Aupa Gaizka! Oso ona berriz ere! Zure irakurleok hurrengoaren zai geratuko gara!

    Reply
    • gizagirre | 2014-03-13 at 16:46

      ESKERRIK ASKO benetan!!!

      Reply
  4. Arantxa Zabala | 2014-03-13 at 18:28

    Eskerrik asko Gaizka! Drive-k bizitza aldatu zidan! eta baita hemen jarri dituzun beste pelikula batzuk ere. eskerrik asko sarrera honetan musika on guzti hori entzuteko aukera jartzeagatik!
    Asko disfrutatu dugu.
    Nik Coen anaien o’brother ekarri nahi nuke:
    )

    Reply
    • gizagirre | 2014-03-14 at 6:21

      eskerrik asko Arantxa!!! Guztiz ados DRIVE-i buruz esaten duzunaz, 2012ko pelikula onenetarikoa! ;D

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA