Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Dokumentalak » Udarako igandeak freskatzeko 6 film, 6 telesail eta 6 dokumental
Uzt01 4

Udarako igandeak freskatzeko 6 film, 6 telesail eta 6 dokumental

Atalak: Dokumentalak, Gomendioak, Pelikulak, Telesailak

bored copia copia
Abuztua, igande arratsaldea eta kalean 30 gradutik gora. Atzoko parrandaren ondorioek zonbi galdu eta gosetxu batean eraldatu zaitu. Hondartzak  jendez gainezka eta ez duzu batere gogorik kalera ateratzeko. Etxean “bunker operazioa” martxan jarri duzu eta pertsiana guztiak beheraino jetsiz zure kobazulo ilunean geratu zara eguzki izpiek harrapa ez zaitzatenaren itxaropenez. Helburua? krispeta “bol” erraldoi bat esku artean hartu eta erosi berria duzun pantaila erraldoi eta zoragarri horri etekina ateratzea. Hauxe da nire gaurko helburua, udarako egun “ergel” horiek freskagarriagoak  bilakatzea: 6 film, 6 telesail eta 6 dokumental gomendatuz.  Baldintza bakarra? entretenigarriak izatea baina era berean kalitatezkoak.

FILMAK

 

Incendies

( Denis Villeneuve , 2010)
01
Zeri buruzkoa da?
Denis Villeneuvek (adi zuzendari honekin) “Incendies” zirraragarria egin zuen orain dela urte batzuk, Libanoko gerra zibilaren gordina erakusten zuena. Drama-Thriller-Road Movie-Familia istorio bezala definitu genezakeena.
Zergatik ikusi?
EZINBESTEKO pelikula. 2010 urtean Oskar sarietarako izendatua  “atzerriko film onenaren”  sailean. Lehen minututik harrapatuko zaituena eta aske uzten zaituen momentu bakarrean, sekulako astindu emozionalaren menpe utzi zaituela ohartaraziko zaituen filma.Gogorra…oso gogorra, baina esan bezala ikusi beharrekoa.
9

 

Auf der anderen Seite

(Fatih Akin , 2007 )
on-the-other-side
Zeri buruzkoa da?
Hainbat topaketa, erlazio eta baita heriotzen bitartez, sei pertsonen bizitza hauskorrek topo egingo dute Alemania eta Turkiako puntu ezerbedinetan.
Zergatik ikusi?
Oso jende gutxik ezagutzen duen pelikula bikaina delako. “Gomendatuko al zenidake pelikula bat? galderari  “Auf der anderen Seite” filma erantzun gisa askotan erabili dudalako. Gidoi konplexua baina erakargarria eta deserosoa era berean.

85

 

Before the Devil Knows You’re Dead

( Sidney Lumet , 2007 )
devil
Zeri buruzkoa da?
Bi anaia oso egoera larrian aurkitzen dira, hori dela eta beraien gurasoen bitxi-dena lapurtzea erabakitzen dute.
Zergatik ikusi?
Sidney Lumet zuzendari bikainaren azkel filma izan zelako. Gogoangarria eta aparta.  Zine eskola askotan jarri beharrekoa zuzendari eta aktoreen arteko lan eredu bezala.  Goibela, tragikoa baina dotorea era berean.

85

 

Children of men

( Alfonso Cuarón , 2006)

imgchildren of men1

Zeri buruzkoa da?
Londres, 2027 urtea.  Gizakia desagertzeko harriskuan aurkitzen da: Gizonek ugaltzeko ahalmena galdu dute eta mundu osoko emakume guztiak antzu geratu dira.
Zergatik ikusi?
Zientzia fikzioa- Thrilerraren arloan azken urteean egin den pelikula onena delako, maisun lan bat. Alfonso Cuaron zuzendari mexikarraren agindupean eginiko istorio futurista bikaina. Goruntz doan sekulako intentsitatez betea.

9

 

Looper

( Rian Johnson , 2012)

looper-poster-2

Zeri buruzkoa da?
2072 urtean hilketak guztiz debekatuak daudenez, biktimak iraganera (2042) bidaltzen dituzte. Bertan “looperrak” (hiltzaile talde bat) gorpuaz arduratzen dira arrasto posible guztiak suntsituz.
Zergatik ikusi?
Sentsazio labirinto baten antzera eginiko film paregabea. Minuturo zine-beltz klasikoaren usaina jariatzen duena . Sekuentzia gogangarriz josia eta oso entretenigarria. Bukatu eta segituan lagunekin diskusio metafisiko batean murgilduaraziko zaituena. Bikaina.

85

 

La sconosciuta 

( Giuseppe Tornatore , 2006)
La_Sconosciuta
Zeri buruzkoa da?
OSO garrantzitsua, film honi buruzko sinopsirik ez irakurtzea. Irene , Italian aspalditik bizi den Ukraniar emakume bati buruzko istorioa dela bakarrik esango dut.
Zergatik ikusi?
Filma hasi eta minutu gutxira Hitchcock haundia datorkit burura. Intriga eta suspensearen arloan azken urteetan egin det film onenetarikoa. Berriro diot: pelikulari buruz etzazue ezer irakurri! 

 75

 
 
 

TELESAILAK

 

Happy valley

( Euros Lyn, Tim Fywell, Sally Wainwright , 2014)

hqdefault

Zeri buruzkoa da?
Bahiketa baten inguruko drama bortitza.
Zergatik ikusi?
Telesai ingeles askok bezala gidoi borobila duelako eta 6 ataletan soilik  istorio bortitz bat kontatzeko ahalmena duelako.  Aktore guztiak bikain  batez ere Sarah Lancashire. Petsonaia konplexu eta sakonez osaturiko drama milimetrikoa. 2014ko estreinuen artean aipagarrienetariko bat.

85

 
 

Fargo

( Noah Hawley , 2014)

fargo_tv_on_fx_0_cinema_1200_0

Zeri buruzkoa da?
Coen anaien Fargo pelikulan oinarrituriko telesaila.
Zergatik ikusi?
Urteko beste estreinuetako bat. Humore beltzez josia eta Coen anaien filmeei erreferentziaz betea. Gidoi bikaina. Aktore guztiak zoragarri batez ere Billy Bob Thornton

85

 
 

True detective

( Nic Pizzolatto , Cary Joji Fukunaga , 2014)
true-detective5
Zeri buruzkoa da?
Rust Cohle eta  Martin Hart dira istorio honen protagonistak. Hiltzaile bat, desagerketa misteriotsuak…
Zergatik ikusi?
URTEKO SERIEA delako. Izugarria, iluna, gogorra, paregabea, antologia dramatiko bat. Pertsonaien ikerketa metodiko eta milimetrikoa eskaintzen digun maisu lan bat. Matthew McConaughey IZUGARRI.   Gidoia, argazkia, musika…guztia dago era perfektuan bata besteari itsatsia. Aho zabalik uzteko modukoa.

95

 
 

Orange is the new black

( Jenji Kohan , 2013)

orange_is_the_new_black

 Zeri buruzkoa da?
Piper Chapman kartzelan sartzen dute bere lagun Alexen erruz, bere aintzinako amorante eta droga trafikatzaile izandakoa.
Zergatik ikusi?
Oso erraz eta gustora ikusten delako. Pertsonaia bikainak eta paregabeak. Drama eta komediaren arteko nahasketa perfektu bat. Oso gomendagarria

8

 

Inside No. 9

( Reece Shearsmith , 2014)

inside9

 Zeri buruzkoa da?
6 atalez osaturiko antologia bat, humore beltz, thriller, beldur klaustrofobiko eta gidoi aldetik biraketa harrigarriekin.
Zergatik ikusi?
Oso serie originala eta ikusteko erraza. Atal bakoitza independientea bestearekiko eta bi protagonista nagusiak paper ezerberdinen artean mugitzen direlarik. Nabarmentzekoa inongo momentuan espero ez dituzun gidoi biraketak, eta genero aldaketarekin nola egiten duen jolas. Izugarria batez ere bigarren atala “A quiet night in” Buster keaton eta Chaplinen filmei homenaldi bat.

8

Prey

( Nick Murphy , 2014)
prey_1
Zeri buruzkoa da?
Marcus Farrow da istorio honen protagonista.  Burutu ez duen krimen bat leporatu zaion Manchesterreko polizia bat eta justiziarengandik ihesean dabilena.
Zergatik ikusi?
3 ataleko telesail-motza. Ez da ingeles drama polizial tipiko horietako bat egikera motel eta zaindua duena, baizkik eta akzioz eta erritmoz jositako ekoizpena baizik.
 

 75

 
 
 
 
 

DOKUMENTALAK

 

Cosmos: A Space-Time Odyssey

( Ann Druyan (Creator), Steven Sote , 2014)
Cosmos-A-Spacetime-Odyssey-Series-Premiere
Zeri buruzkoa da?
Carl Saganen “Cosmos” telesail originala baino 30 urte beranduago COSMOS: A SPACE-TIME ODYSSEY datorkigu. Zientziaren bitartez unibertsoaren eta gizakiaren mugen bila arituko da.Neil deGrasse Tyson astrofisiko ospetsuak aurkeztua.
Zergatik ikusi?
Zientziari buruzko dokumental bat ikusteko modu oso entretenigarria eta didaktikoa delako.

75

 
 

No Half Measures: Creating the Final Season of Breaking Bad

( Stuart Richardson , 2013)
8OixSR45U5dbqv8F0tlspmTbXxN
Zeri buruzkoa da?
Breaking bad telesailaren azken denboraldiari buruzko dokumentala, datu, bitxikeria eta detalle ugarirekin.
Zergatik ikusi?
Telesai hau gustokoa izanez gero ikusi beharrekoa. Guztien gainetik nabarmentzeko momentu bat, Araon Paul eta Bryan Cranston (Jesse eta Walter white), lehen aldiz eta kameren aurrean azken atalaren gidoia irakurtzen dutenean.

7

 
 

The Story of Film: An Odyssey

( Mark Cousins , 2011)
Story Of Film_ticket
Zeri buruzkoa da?
15 ataletan zehar zinemaren historia ezagutuko dugu.
Zergatik ikusi?
Dokumental gutxik “esan” dezakete zinemari buruzko kontakizunetan inflexio puntu bat  markatu dutela. Mark Cousinsek zinemari buruzko erakustaldi paregabe bat ematen digu, pelikulak nola ikusi, plano guztien garrantzia, xehetasun guztiak eta abar. Zinemaren munduan modu oso zehatz eta didaktikoan murgildu nahi baduzu hementxe duzu aukera.

8

 
 

The Secret Life of Dogs

( Barny Revill , 2013)
1402854067-bbc_earth_-_the_secret_life_of_dogs-alex538102-customcovers.nl
Zeri buruzkoa da?
Teknika zinematografiko oso aurreratuei esker txakurrei buruzko dokumental ezberdin bat eskaintzen digu Barny Revillek.
Zergatik ikusi?
Animalien mundua (eta txakurrena noski) gustatuz gero ikusi beharrekoa. Txakur arraza eta mota desberdinen bitartez animalia hauek gure gizartera nola egokitu diren erakusten digu, lehen aipatu bezala kamara eta teknika zinematografiko bikainekin.

 7

 
 
 

The act of killing

(Joshua Oppenheimer, Christine Cynn , 2012 )
act
Zeri buruzkoa da?
1965eko militarren estatu kolpea eta gero, Suharto generalak Indonesiako boterearen kargua hartu zuen. Hortik aurrera milaka komunisten genozidioa iritsi zen (benetazkoak edo ustezkoak). Urte batzuk beranduago iraganak bizirik dirau.
Zergatik ikusi?
Dokumental hain gogorra begiak estali beharrean belarriak tapatuko dituzula. Gure barnean arrastoa uzten duen lan horietako bat. Baina gaiaren gogortasunaz gain, lazgarriena milaka komunista hil zituztenak  direla “antzezlan” edo “joko” moduan (beraientzat noski)  gertakizun guzti hauen kontalariak. Lerro hauen bitartez esplikatzeko oso zaila, beraz, egokiena: Ikusi, sentitu eta amaitzean hausnarketa sakon bat egitea. Ezinbestekoa.
9
 
 
 

Blackfish

( Gabriela Cowperthwaite , 2013)
Blackfish_documentary_banner

Zeri buruzkoa da?
3 pertsonen hilketaren arduraduna izan zen Tilikum orka, horien artean esperientzia handiko entrenatzaile bat.

Zergatik ikusi?
Gogorra eta hunkigarria. Thriller punto hori gabe, baina”The cove” dokumentalaren hildo beretik doana, animalia zoragarri hauek duten bizitza gogorra salatuz. Beharrezkoa eta ausarta.  Lan hau ikusi ostean, modu oso ezberdinean begiratuko diezu Zoologiko edo “SeaWorld” bezelako parkeei.

8

 

 
 
 
 
 
 
 

4 Iruzkin

  1. kresaletan | 2014-07-02 at 10:14

    Aupa! Breakin Badi buruzko dokumental hori zegoenik ere ez nekien. Ikusteko desiatzen nago, baina ez dut lortzen inondik deskargatzea. Zuk nola lortu zenuen? Mila esker!

    Reply
    • gizagirre | 2014-07-02 at 10:37

      Kaixo!! mil esker idazteagatik!! 2 aukera dauzkazu lortzeko:
      1- Azkeneko denboraldiaren DVDaren “extra” sailean dator
      2- Interneten oso erraz aurki dezakezu, saiatu, web askotan baitago 😀

      Reply
      • kresaletan | 2014-07-02 at 11:11

        Internet bidez saiatu naiz. Dokumentala orrialde desberdinetan aurkitu dut, baina bakar baten ere ez dut lortu jaistea. Saiatu naizen guztietan telefono zenbakia eskatzen didate, hau da ordaintzea etab. Hori egin gabe ezin ahal da deskargatu? eskerrikasko!

        Reply
        • gizagirre | 2014-07-03 at 4:55

          Probatu hemen : esdvx.com/breaking-bad-measures-2014-bluray

          Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA