Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Euskarazko azpitituluekin ikus ditzakegun film onenak
Uzt22 1

Euskarazko azpitituluekin ikus ditzakegun film onenak

Atalak: Gomendioak, Pelikulak, Sailkatugabeak

classics_collage_movie_posters_movies_wall_1280x800_87039 copia
Pelikulak jatorrizko hizkuntzan ikustearen defendatzaile amorratua nauzue (INFO7 irratian ere hitz egin nuen honi buruz) eta orduak eta orduak igarotzen ditut sarean azpitituluen bila. Orokorrean erdaraz edo ingelesez topa ditzakegu (edo film konkretu horren jatorrizko hizkuntzan), baina gure hizkuntza maitean ikusi nahi izanez gero, biziki konplikatua suerta dakiguke.
Zorionez azkeneko esaldi hori okertzat hartu behar dugu, azpitituluak.com web orrialdeari esker.

Azpitituluak.com euskarazko azpitituluen inguruko webgunea bat da. Atzerriko ikus-entzunezko kultura euskaraz gozatzeko aukera ematen diguna. Filmak jatorrizko hizkuntzan ikusi, elkarrizketak euskaraz irakurriaz. Azpitituluen fitxategien karga-deskarga blog baten bidez dago antolatua. Blog ireki bat, non edozeinek sortu dezakeen sarrera bat. Moderatu gabea eta (nahi izanez gero) anonimoa da fitxategi karga.
Horrez gain beste bi sail edo eremutan antolatzen da webgune hau:

  • Foroa: Gaiak plazaratzea da ideia, eta baita bere bitartez azpitituluen fitxategiak trukatzea. Moderatu gabeko foroa da: artikulu nagusiak bidaltzea edo erantzutea libre da.
  • Wikia: Ez duzu sekula etxean euskaraz azpititulaturik filmik ikusi? Ba egin daiteke. Erraza da, baina detaileak bihurriak izan daitezke. Webgune honen helburua laguntza hori eskaintzea da,  eta horretarako ondo dator dokumentazioa. Horretarako wiki bat ezarri dute. Argitaratzeko librea, erabiltzaile-izena eta pasahitza orrietan bertan ematen da aditzera.

Azpitituluak bilatzeko garaian, honela dago sailkatua:
Ikus halaber: Telesailak | Labur eta erdi-metraiak | Deskargatuenak
Guztiak | Bildumak (klik karteletan): Dokumentalak | Ghibli | Pixar | Musikalak | Disney

Alf.: None | 1 | 2 | 5 | 9 | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |
Urtez urte: | 1921 | 1923 | 1925 | 1926 | 1928 | 1931 | 1932 | 1933 | 1936 | 1940 | 1941 | 1942 | 1943 | 1948 | 1950 | 1953 | 1954 | 1955 | 1957 | 1959 | 1960 | 1961 | 1964 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Kontuan hartu beharreko beste gauza garrantzitxu bat kalitate desberdinetako lanak daudela.

  • Filmazpit jatorrikoak: kalitate profesionala
  • Jendearenak oro har (Azpitit, Elkarlanean, eta hainbat izenpe pertsonal), kalitate amateurra: gora-beherekin, baina oro har balekoak.
  • XA jatorrikoak (Xabier Aramendi, via Opensubtitles, via Eus. Azpidatziak, via Freesubtitles), kalitate eskasa.

Ez da gomendagarria XA motakoak eskola-umeekin edo euskara ikasten ari direnekin ikustea, nahastu egingo dituzue.

Hau guztia kontuan hartuz, bertan topatu ditudan pelikula aipagarrienen zerrenda bat egitea bururatu zait. Alde batetik ikusi ez dituzuenentzat, derrigorrez ikusi beharreko maisu lanak direlako eta bestetik (eta garrantzitsuena)  euskarazko azpitituluekin gozatzeko aukera izango duzuelako:
 

THE NIGHT OF THE HUNTER

nightofthehunter2
1930 hamarkadan, EEBB-etako Depresioak jotako lurraldeetan, predikari bat herririk herri doa andre gazteak engainatuz eta erahilez. Oraingoan, bere objektiboa lapur baten alarguna eta bi seme-alabak izango dira, ustez etxean diru kopuru handia ezkutaturik dutenak.

AZPITITULUAK

 
 

FREAKS

freaks-3

Herririk herri dabilen zirku batek, “munstro” taldetxo bat du ikuskizunaren parte bezela. Haien artean Hans ipotxa dago, orain dela gutxi, diru kopuru handia jarauntsi duena. Dirutzaz jabetzeko, Kleopatra trapezista ederrak Hans limurtuko du, harekin ezkontzea lortuz. Eztegu ospakizunean, baina, Kleopatrak gehiegi edango du Hans lotsagarri utzita eta haren lagunak larriki irainduta. Elkar hartuta, “munstroek” mendeku izugarria burutuko dute.

AZPITITULUAK

 
 

MODERN TIMES

moderntimes
Charlie Chaplin-en pertsonaia ohikoa, Charlot gisa ezagutzen duguna, mundu mekanizatu modernoan bere tokia topatzen saiatuko da.

AZPITITULUAK

 
 

CASABLANCA

casablanca-17fga0m
 

AZPITITULUAK

 
 

RASHOMON

rashomon
 

AZPITITULUAK

 
 

PATHS OF GLORY

Paths-of-Glory-007

AZPITITULUAK

 
 
 

PICKPOCKET

1959-Pickpocket-fra-04

AZPITITULUAK

 
 

YOJIMBO

YOJIMBO_new_film_still_original
AZPITITULUAK
 
 

THE DIRTY DOZEN

 
dirty_5

AZPITITULUAK

 
 
 

A CLOCKWORK ORANGE

81
Alex DeLarge (Malcolm McDowell), gaizkile psikopata eta liderra da,  musika klasikoa (bereziki Beethoven), bortxaketak eta ultra-indarkeria dira bere plazerrak.
AZPITITULUAK
 
 

CHINATOWN

nicholsonbarchintown
Jack Nicholson, J.J. Jake Gittes detektibe pribatuaren rolean, 1937ko Los Angeles hirian. Infideltasun kontu bat ikertzen hasiko da Gittes emakume baten enkarguz, baina auziak inplikazio politiko eta ekonomikoak hartzen ditu geroago, eta trama nahasiak aurrera egin ahala, baita kontu ilunagoak ere.
AZPITITULUAK
 
 

JAWS

jawsdice

AZPITITULUAK

 
 
 

ONE FLEW OVER THE CUCKOO´S NEST

cuckooce
Presondegitik zoroetxera ekartzen dute McMurphy, eta bertan aztoratu egiten ditu gaixoak. Konbentzitu egiten ditu erizain nagusiaren kontra egiteko, honek diktadore batek moduan tratatzen ditu-eta.

AZPITITULUAK

 
 

DERSU UZALA

dersu-uzala-original

Vladimir Arseniev kapitaina eta bere espedizioa Shkotovo ingurua esploratzen ari diren bitartean, Dersu Uzalarekin egingo dute topo, hango basoetan bizi den Nanai etniako ehiztari nomadarekin.

AZPITITULUAK

 
 

THE SHINING

the-shining-jack-nicholson-staring-crazy

Familia bat mendian dagoen hotel batera doa negua bertan pasatzeko asmoz eta hotela zaintzeko intentzioarekin.Baina elur ekaitz baten ondorioz isolatuak geratzen dira. Zerbaitek indarkeriara bultzatzen du aita, semetxoak antzinako eta etorkizuneko izugarrikeriak ikusten dituen bitartean.

AZPITITULUAK

 
 
 

BLADE RUNNER

blade_runner_fondo

2019ko Los Angeles zigurat korporatibo erraldoien hiri euritsu, multietniko eta ilun bat da. Gizateria eleanitzean, erreplikante batzuk daude, itxura gizatiar eta indar gain-gizatiarreko robot biomekanikoak, zeinak patu biologikoa ezarrita duten beraien zeluletan: bizitza iraungitzera kondenatuta daude urte gutxiren buruan. Erreplikante hauek debekatua dute Lurrean egotea, eta haiek detektatu eta eliminatzearen lana dagokio Blade Runner agente parapolizialei. Horietako bat, Deckard agentea, lau erreplikanteren bila abiatuko da.

AZPITITULUAK

 
 

E.T

et
E.T estralurtarra  basoan galdu da eta Elliot mutikoaren etxean hartuko du ostatu, bere “etxekoei telefonoz” deitu eta itzultzen saiatzen den bitartean.

AZPITITULUAK

 
 

STAR WARS – RETURN OF THE JEDI

251651

Izarren Gerrako lehen trilogiaren itxiera izan zen Jediaren Itzulera. Gerora, beste hiru “prequel” edo hasierako filmekin istorioa osatzea erabaki zutenean.

AZPITITULUAK

 
 

GHOSTBUSTERS

haroldramis-ghost-busters

AZPITITULUAK

 
 

BACK TO THE FUTURE

back_to_the_future-wide
Doc zientzialari zoro samarrak denboran bidaiatzeko makina asmatu du, eta auto batean ezarri du, Delorean batean. Erregaia lortzeko egin duen plutonio lapurretak kontua konplikatzen du, eta gizaki baten lehen bidaia ez du Doc-ek egingo, Marty McFly-k baizkik. Honek ustekabean iraganera eramango du, bere gurasoak institutuan elkartu zireneko garaira.

AZPITITULUAK

 
 
 

TOTORO

totoro
Satsuki eta Mei ahizpak aitarekin etxalde batean jarri dira bizitzen. Ama, bitartean, ospitalean dago gaixorik. Bi ahizpek etxea eta inguruak miatuko dituzte, eta izaki magiko batzuekin egingo dute topo.

AZPITITULUAK

 
 
 

RESERVOIR DOGS

reservoir-dogs1
Sei gaizkile profesional kontratatu dituzte, izen klabeen bidez, lapurreta bat burutzeko.

AZPITITULUAK

 
 

LA HAINE

la_haine
Filme honetan Pariseko auzo marjinaletako giro gogorra isladatzen da: delituaren zurrunbiloan bizi den jendea, hortik irtetzeko aukerarik ez duena.

AZPITITULUAK

 
 

SEVEN

seven8
Bi polizia hiltzaile baten atzetik dabiltza. Hiltzaile metodiko eta ankerra, eta kreatiboa ere bai, krimen bakoitza zazpi bekatu nagusietako baten gidoiaren arabera antolatzen baitu.

AZPITITULUAK

 
 

SMOKE

smoke
Brooklyngo estanku baten inguruan garatzen dira, zoriaz markaturik diruditen pertsonaia bakarti batzuen istorioak: Paul Benjamin, emaztearen heriotza gainditu nahi duen idazlea; Rashid Cole, haur bat zela galdu zuen aita berreskuratu nahi duen gaztea; Cyrus Cole, besoa zigor jainkotiar batengatik galdu zuela uste duen mekanikaria edo Auggie Wren, harro ez egoteko moduko iraganeko sekretuak dituen tabako saltzailea.

AZPITITULUAK

 
 

TOY STORY, TOY STORY 2 eta TOY STORY 3

toy_story_3-trilogy
Pelikulako protagonistak jostailuak dira, eta hauen artean nabarmentzen dira Woody cowboya (Tom Hanks) eta Buzz Lightyear astronauta (Tim Allen).

AZPITITULUAK1

AZPITITULUAK 2

AZPITITULUAK 3

 
 

FARGO

fargo-marge-2
Jerryk (William H. Macy) aitaginarrebaren auto-saltokian lan egiten du, eta diru premian dago. Pentsatuta zeuzkan plan guztiek huts egin ostean, bi gaizkilerekin zita egingo du Fargo herrian, eta haiek kontratatuko ditu bere emaztea bahitzeko eta aitaginarrebari erreskatea eskatzeko. Baina gauzak ez dira ondo aterako, eta sekulako sarraskia gertatuko da.

AZPITITULUAK

 
 

THE STRAIGHT STORY

straight-story

AZPITITULUAK

 
 

SNATCH

snatch_61905-1440x900

AZPITITULUAK

 
 

DONNIE DARKO

donnie_darko
 

AZPITITULUAK

 
 

LILYA FOREVER

lilyaa00Ci4tPNnn4TbF3lF8SGWV

Lilja 16 urteko neska da. Haren lagun bakarra Volodja izeneko haurra da. Estoniako herri txiki eta pobre batean bizi dira bizitza hobearekin ametsetan. Itxaropen izpi bat pizten da Liljak Andrej ezagutu eta maitemintzen denean.

AZPITITULUAK

 
 

FINDING NEMO

FindingNemoWallpaper800
Koral Hesi Handian zebilela, urpekari batzuek harrapatu egin zuten Nemo arrain pailazo txikia, eta Sydney-ra eraman, Australiara. Aita Marlin semearen bila abiatuko da, eta Dory arrain ahanzkorraren konpainian, sekulako abenturak biziko ditu Sydney-ra iritsi orduko.

AZPITITULUAK

 
 

DER UNTERGANG

downfall-2005-1
Hitlerren azken egunak Berlingo bere bunkerrean. Nazismoaren aginteko azken egun kaotiko eta kriminalak.

AZPITITULUAK

 
 

HUNGER

Steve McQueen Project - 'Hunger'
1981an Long Kesh espetxean (The Maze Gobernu britainiarrentzat) egindako gose grebaren ingurukoa da. Gose greba hartan Bobby Sands eta beste 9 preso hil ziren.

AZPITITULUAK

 
 

WALL-E

Wall-E_Planet2
Kutsadurak eta zaborrak ezinezko bihurtu dute bizitza lurrean, eta bertan geratzen den “izaki” bakarra robot zaharkitu bat da. Orbitan dabilen gizakien kolonia espazialetik beste robot aurreratuago bat bidaliko dute lurrera, eta bi roboten arteko harreman bitxia hasiko da horrela.

AZPITITULUAK

 
 

UP

up22
Haur baten ilusioak bat egiten du agure batenarekin, eta biek batera beren bizitzako abentura biziko dute oihan tropikal galdu batean.

AZPITITULUAK

 

INCENDIES

01
Nawal ama hil zaie Jeanne eta Simon bikiei, Kanadan. Bere azken hitzari kasu eginez, gutun batzuk eraman behar dituzte, eta iraganaren bila doaz, Ekialde Hurbileko herrialde arabiar batera.

AZPITITULUAK

 
 

THE GHOST WRITER

rgi3ykaqwcC8s4FiQ8QEhdvk662

AZPITITULUAK

 

THE SOCIAL NETWORK

the-social-network-poster-640
Mark Zuckerberg FACEBOOK sare sozialaren egilearen bizitzaren zati bat kontatzen digun filma

AZPITITULUAK

 
 

DRIVE

drive-2011-1024x768-6685181

AZPITITULUAK

 
 

RISE OF THE PLANET OF THE APES

rise-of-the-planet-of-the-apes

AZPITITULUAK

 
 

SHAME

Shame
Sexu adikzioa. Brandon (Michael Fassbender) itxuraz tipo arrunt bat da, baina galduta dago, gaixorik, ihes egin ezinik. Nola kontrolatu kontrolaezin bilakatu den hori?”

AZPITITULUAK

 
 

TAKE SHELTER

take-shelter-01

AZPITITULUAK

 
 

TYRANNOSAUR

Tyrannosaur-poster-008
Joseph-en bizitza amorruak eta bortizkeriak betetzen du; bere burua kontrolatzen ez dakien gizona da. Emakume kristau batekin egingo du topo, itxura batean ezin desberdinagoa berarekin alderatuta, eta bien arteko harreman zail bat hasiko da.

AZPITITULUAK

 
 

AMOUR

Amour film still
Gizon eta emakume zahar bat, zahartzaroaren dekadentzia fisiko eta mental gordina, Michael Haneke zuzendariaren zinta goibel eta latz batean.

AZPITITULUAK

 
 

ARGO

Argo-poster
Iran, AEBetako enbaxadako bahiketaren krisia. Enbaxadako funtzionario batzuk ez daude beste bahituekin gatibu, baizik eta Kanadako enbaxadorearen etxe partikularrean ezkutatuta, irandarrek haien berri ez dakitela. CIAk handik atera nahi ditu sekretuan, eta film baten fikzioa erabiliko duen plan bat asmatuko dute horretarako.

AZPITITULUAK

 
 

DJANGO UNCHAINED

Django-Unchained-10
AEBetan gaizkilieak harrapatzen (edo hiltzen) lan egiten duen etorkin alemaniar batek, Django esklabua askatuko du, honek bere aurreko ugazaba harrapatzen lagun diezaion .

AZPITITULUAK

 
 

LOOPER

looper-630x316
Denboran bidaiatzeagatiko paradoxak, akziozko thriller batean. 2074. urtean mafiak 30 urte iraganera bidaltzen ditu exekutatu nahi dituenak, eta 2044. urte horretan bizi diren hiltzaile berezituek kondenatuak hiltzeko lana daukate. Baina lan horretan huts eginez gero, hil beharrekoa bizirik utziz gero, gauzak kiribiltzen dira.

AZPITITULUAK

THE MASTER

The_Master_Paul_Thomas_Anderson_Joaquin_Phoenix_Phillip_Seymour_Hoffman_Amy_Adams

AZPITITULUAK

 

12 YEARS A SLAVE

12-Years-A-Slave
Solomon Northup Estatu Batuetako alde “librean” bizi da, familiarekin, pozik. Baina trafikante batzuek bahitu egingo dute eta hegoalde esklabistan saldu, non bi lurjabe zuriren jabegoa izango den dozena bat urtez.

AZPITITULUAK

 
 

LA GRANDE BELLEZA

La-grande-bellezza1
Erroma, udan: elite intelektual, ekonomiko eta politikoen erretratu bat, jubilatu berria den kazetari baten begietatik.

AZPITITULUAK

 
 

THE GRAND BUDAPEST HOTEL

Grand-Budapest-Hotel-The-poster
Europako hotel klasiko bat, bi mundu gerren arteko aroan, herrialde imaginario batean. Gustave H atezaina da, eta Zero Moustafa, mandatuetako mutila. Biak adiskide egingo dira, zenbait istorio gertatzen diren bitartean.

AZPITITULUAK

 
 

PRISONERS

prisoners_ver6_xlg

AZPITITULUAK

 
 
Askoz gehiago topatu nahi izanez gero badakizue nora joan: azpitituluak.com

Iruzkin bat

  1. 27zapata | 2014-07-31 at 6:57

    Jarri dizkiguzu etxeko lanak udararako!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Telesailak eta filmak euskaraz | hezpide - […] azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko…
  2. Azatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz - […] azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko…
  3. Azatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz | Garaigoikoa - […] azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA