Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Pelikulak » Nortasunaren bila
Ira23 0

Nortasunaren bila

Atalak: Pelikulak, Zinemaldia 2014

Ciencias_Naturales

Paula Hertzog, filmeko protagonista


 
 
Latinoamerikan erabat edo partzialki ekoitziak, bertako zinemagileek zuzenduak nahiz munduko beste inguru batzuetako komunitate latinoak hizpide dituztenak biltzen ditu “Horizontes latinos” sailak. Kasu honetan Berlingo zinema-jaialdiko Generation sailean aurkezturiko “Ciencias naturales” filma ikusteko aukera izan dut. Bere aita nor den jakiteko, bilaketa konplexu bati ekingo dion 12 urteko neska baten istorioa.
Kontakizunaren abiapuntua, mendi batzuen erdian kokaturiko eskola batean dago. Filmaren lehen zatiak, neskak duen barne-estutasun horretara garraiatzen gaitu, amaren erantzun eza dela eta.  Zorionez bere irakaslea izango du euskarri gisa eta bilaketa horretan laguntzen saiatuko da. Nabarmentzekoa Paula Hertzog eta Paola Barrientos aktoreen interpretazio xumea baina justu istorioak eskatzen duen neurrikoa. Guztiz ezinbestekoa osotasunean artikulatzeko, narratiba aldetik asko aldatuko baitzen bestela.
Nortasunaren bilakaerari buruzko fabula delikatua eta sentikorra azken finean. Kontra izango dituzten hainbat elementuri aurre eginez eta ikuspegi nahiko argi eta sinple batetik, haur horren inozentzia transmititzeko helburuarekin ziurrenik. 71 minutuko iraupena besterik ez duen film atsegina. Istorioak harrapatzen ez bazaitu gainera, beti izango duzu aukera paisaia zoragarri horietaz gozatzeko.
 
Saila: Horizontes Latinos
CIENCIAS NATURALES
Urtea: 2014
Zuzendaria: Matías Lucchesi
Aktoreak: Paula Hertzog, Paola Barrientos, Alvin Astorga, Sergio Boris, Arturo Goetz, Eugenia Alonso, Vanesa Weinberg
Argentina
71 minutu.

 
 
 
 
 
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA