Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Pelikulak » Hegazkinlari aintzindariaren errekorrak
Ira25 0

Hegazkinlari aintzindariaren errekorrak

Atalak: Pelikulak, Zinemaldia 2014

christopherstrong1

Katharine Hepburn ospetsuaren bigarren filma

Dorothy Arzner (1897-1979) Hollywoodko urrezko aroan zuzendari gisa ibilbide profesionala egitea lortu zuen emakume bakarra izan zen. Ez da halakorik egon AEBetako zinemaren historian. Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak omenaldia eskeini dio bere lanari. Arzner aitzindaria izan zen emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean, eta bere estilo eta nortasun bereziak ospe handia eman zioten Hollywoodeko estudio-sistemaren barruan. Tamalez, film bakar bat ikusteko aukera izan dut aurtengo zinemaldian eta nahiko zorte txarrarekin gainera, nahiko kaskarra iruditu baizait, 1933garren urteko  “Christopher  strong”.

descarga

Istorio honen protagonista Lady Cynthia Darrington dugu, hainbat errekorren aintzindari izan zen hegazkinlaria (Katharine Hepburn aktorearen bigarren filma, eta lehena protagonista moduan). Egia esan, interes gutxiko pelikula iruditu zait eta nahiko aspergarria hainbat momentutan. Maitasun istorio batean aurki ditzakegun topiko guztiak daude: maitasuna, inbidia, gezurra,  iruzurrak eta abar. Halere, interesgarria eta aberasgarria horrelako pelikulak noizbehinka ikustea, batez ere ariketa gisa eta 77 minutu besterik irauten ez dituela kontuan hartuz ez da hain astuna egiten. Agian ez dut asmatu zuzendari honen atzera begirakoaren barnean aukeratu dudan filmarekin, baina alde positiboarekin geratuko naiz, interesgarria zinemaren historiari buruzko ezaguerak zabaltzeko. Dudarik ez baitago, emakume honen lana oso garrantzitsua izan dela gaur egungo zinemaren zati bat ulertzeko.

Saila: Atzera begirako klasikoa: Dorothy Arzner
Christopher  strong
Urtea: 1933
Zuzendaria: Dorothy Arzner
Aktoreak: Katharine Hepburn, Colin Clive, Billie Burke, Helen Chandler, Ralph Forbes
AEB
77 minutu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA