Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » 죽을래? Derrigorrez ikusi beharreko thriller korearrak
Urr02 2

죽을래? Derrigorrez ikusi beharreko thriller korearrak

Atalak: Gomendioak, Pelikulak

5M9efJeNSgFqZyeqGmJO1BeBx6k copia

Artikuluarekin hasi baino lehen aitorpen bat; munduko edozein txokotako filmak ikustea gustoko dut, Irak, Danimarka, Mexiko ala Ingalaterra,edozein. Baina ez dakit zer gertatzen zaidan ekialdeko zinemarekin, nire garunak muga antzeko bat sortzen baitu hauen aurrean.  Beraien kulturari loturik daudela badakit, baina gehienetan interpretazioak gehiegizkoak eta neurri gabekoak iruditzen zaizkit.
Bestalde ekialdeko zinemaren itsaso zabal horretan, bada oso gustuko dudan irla bat: thriller korearrak. Azken urteotan, Hego Korea izan da pelikularik interesgarrienak egin dituen herrialdeetako bat; bereziki, genero fantastikoan eta thrillerretan. Ezagunak dira biolentzia esplizituki agertzeko duten zaletasunagatik baina baita humore beltzarekin nahasteko duten ahalmenarekin. Askotan esan duzuen esaldi hau “sekulako nagitasuna sortzen dit Asiako filmak ikustea”, nik ere behin baino gehiagotan errepikatu dut, beraz sinistu iezadazue thriller korear hauek, desberdinak direla esaten dudanean. Gidoi borobilak, biolentzia esplizitua, teknikoki bikainak, humore beltza, gidoi-biraketa harrigarriak, interpretazio paregabeak (kontrapuntu gisa,  film guztietan bada “pailazo” edo humore puntu bat jartzeko gaitasuna duen pertsonaien bat, beti).
Hori dela eta, barneratu zaitezte nirekin herrialde eta genero konkretu honen munduan, ziur nago harritu egingo zaretela:

Memories of Murder (Salinui chueok)

( 2003, Bong Joon-ho)
 

memoriesofmurder2

2003 urteko Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren saria eraman zuen. 1986 Hego Korea, neska gazte bat bortxatua eta hilik azaltzen da. Bi hilabete geroago “modus operandi” berdinarekin hildako gehiago azaltzen dira. Hortik aurrera hasiko da bi detektiberen istorio gogor, ilun eta astun hau. Thriler bikaina humore beltz ukitu zoragarriekin. Gidoia, interpretazioak, argazkia,musika…ezingo nioke “baina” bakar bat jarri film paregabe honi. Ezinbestekoa.

 

 A bittersweet life (Dalkomhan insaeng)

( 2005, Kim Jee-woon)

a-bittersweet-life_650

Basatia eta zoragarria era berean. Izkina guztietatik zine beltza jariatzen duen film bikaina.

 
 
 

 The Chaser (Chugyeogja)

( 2008, Na Hong-jin)

chaser

 Tentsioz beteriko thriller gupidagabea. Istorio barruan murgilduak izan gaitezen, sekulako ahalmena duen gidoia. Aurre ikusi ezin daitekeen trama sendoa. Sabelera ukabilkada lehor eta mingarria. Oso gomendagarria.

 
 
 

The Yellow Sea (Hwanghae)

( 2010, Na Hong-jin)

17566

 Momentu batzutan luze xamarra izan arren thriller-sozial ahaltsu baten aurrean gaude. Atmosfera nahasi eta iluneko film paregabea.

 
 

A Dirty Carnival (Biyeolhan Geori)

(2006, Ha Yu)

biyeolhan-geori

 Nahiko originala eta sinesgarria. Aktore guztiak bikain. Gidoia topikoz betea egon arren nahiko sendoa eta eraginkorra. Borroka sekuentzia ikusgarriak, gordinak eta urduritasun puntu batekin errodatuak.

I saw the devil (Akmareul boattda)

(2010, Kim Jee-woon)
errors.cgi
Bortitza, gogorra , odoltsua eta gordina . Gogoangarria bi protagonisten arteko duelua. Erokeria, mendekua eta heriotzari buruzko film bikaina eta ezinbestekoa.

The Man from Nowhere (Ajeossi )

(2010, Lee Jeong-beom)

ajeossi

 Muturrera eramandako pertsonaiei buruzko istorioa. Akzioz eta erritmoz beterikoa. Thriller zorabiagarria eta bikaina.

 
 
 

Mother (Madeo)

(2009, Bong Joon-ho)

mother3

Memories of murder filmaren ildo beretik doan lan bortitza eta izugarria. Genero nahasketa (komedia/thrilerra) bitxi batekin hainbat momentutan tokiz kanpo uzten gaituen pelikula. Zoragarria eta bitxia Hye-ja Kimen interpretazioa, azaltzen den bakoitzean pantaila xurgatzeko gaitasuna duena.

 
 

Breathless (Ddongpari)

( 2009, Yang Ik-june)

tumblr_mme5yeyyZ01r7k0eco1_500

Familia barneko biolentziaren  jatorria eta ondorioak jorratzen dituen film sendoa. Basatia baina hainbat film korearretan errepikatzen den bezala humore puntu bitxi batekin nahasia.

 

No Mercy (Yongseoneun Eupda)

( 2010, Kim Hyeong-joon)

800pxnomercy03

 Ezinbesteko thrilerra. Gidoi aldetik hainbat biraketa eta sorpresaz beterikoa. Ohikoa den bezala, maltzurra eta odoltsua. Teknikoki aparta.

The Vengeance trilogy

Sympathy for Lady Vengeance /Sympathy for Mr Vengeance/Oldboy
(Park Chan-wook 2002-2003-2005)

vengeance-trilogy

Park Chan-wook zuzendariak hainbat muga hautsi zituen hiru film hauekin, baita buruak ere (metaforikoki eta literalki). Oldboy, dudarik gabe beste bi filmen gainetik dagoena, gomendagarria halere hirurak ikustea.


 
Hasieran aipatu dudan bezala, film asko dauzkat oraindik zintzilik, beraz eskertuko nizueke beheko iruzkinean proposamen gehiago tartekatzen badituzue.

2 Iruzkin

  1. Arrandi | 2014-10-02 at 8:08

    Nahiz eta azken urteetan gainbeheran egon Hong Kong-eko akziozko zinema gehiago gustatzen zait. Hori bai, Bong Joon-ho-ren pelikulak asko gustatzen zaizkit, batez ere, The Host.

    Reply
    • gizagirre | 2014-10-02 at 8:12

      THE HOST zoragarria! Guztiz ados!

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA