Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea » Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako proposamenak
Urr21 0

Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako proposamenak

Atalak: Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea, Gomendioak, Pelikulak

banner-semana-2014-copia

Hementxe daukagu, iritsi da aurtengo Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea. Urteko genero-film onenak, erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian eta kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira. 1990eko Urrian, Antzoki zaharrak lehen aldiz ireki zizkion ateak ekitaldi honi , beraz aurtengoa 25garrena izango da. Hementxe doaz aurtengo ediziorako proposamen batzuk:

V/H/S: Viral

(2014, Marcel Sarmiento, Gregg Bishop, Nacho Vigalondo, Justin Benson, Aaron Moorhead.)

VHS-Viral-Trailer

 
Aurreko bi filmen ostean hementxe datorkigu hirugarren zatia. Lehen biek istorio eta momentu basati eta bikainak utzi zizkiguten eta ziur nago hirugarren hau ere ez dela atzean geratuko. Zale amorratu eta porrokatuenek beren webgune, facebook, horma, twitter kontu eta blogen bidez han eta hemen aitortu dute ez dagoela hirugarren atal honi kritika txikiena ere egiterik.

 
 
 

Tusk

( 2014, Kevin Smith)

jujhdmndjafnrdwc3dwm

Kevin Smith zuzendari ezagunaren film berria. Azken urte hauetan genero aldaketa batekin datorkigula dirudi ( ikusi ez duzuenoi, Red State bikaina). Oraingoan planteamendu oso bitxi batekin. Harritu egingo gaituen pelikula izango dela ziur nago.

 
 
 

Aux yeux des vivants

( 2014, Alexandre Bustillo, Julien Maury)

aux-yeux-des-vivants

Alexandre Bustillo eta Julien Maury zuzendarien hirugarren filma. Izugarri, basatia eta ezinbestekoa À l’intérieur . Beldurrezko film serio eta bikainak egiten dituzten zuzendari bakarrenetarikoak.

 
 
 
 

What We Do in the Shadows

( 2014, Taika Cohen , Jemaine Clement)

56285

Torontoko zinema jaialdian pelikula onenaren saria jaso zuen film onek. Banpiroak tartean direla, dokumental faltsu gisa grabaturiko beldurrezko komedia. Dudarik gabe Antzoki zaharreko aretoan sortzen den giroarekin ikusi beharreko film horietakoa.


 
 
 

Alleluia

( 2014, Fabrice Du Welz)

alleluia-pho2

Fabrice Du Welz belgikarraren lan berria (bikaina batez ere Calvaire). Bere filmak, atmosfera astun, ilun eta klaustrofobikoez itsatsiak egoten dira eta badirudi oraingoan ere hala izango dela.  Urrezko Méliès saria jaso zuen (Europar film fantastiko onena).

 
 
 

It Follows

( 2014, David Robert Mitchell)

It-Follows

80garren hamarkadako “Haloween” edo “A Nightmare on Elm Street” bezalako slasherren kutsua duen filma. Sitges eta Cannes zinema jaialdietatik igarotakoa. Aux yeux des vivants filmarekin batera  beldurrezko beste film serio eta interesgarria.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, sekula baino izugarriago | Euskal pantailaren gunea - […] Zein film ikusi ez badakizu, hona Gaizka Izagirreren gomendioak. […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA