Zapatari limurtzaile kaskarra
Barreari ezin eutsi, horrela bukatu nuen Alleluia filmaren emanaldia, batez ere ikusleen artean entzungai ziren esaldiengatik-” Nork eman dio sari bat honi?!” “¿Josemi, baina zer da hau?” – Hau da hain zuzen zinemaldi honen xarma nagusietako bat -onerako ala txarrerako- pelikula kaskar baten aurrean gaudenean sekulako parranda sortzen dela besaulkien artean eta 94 minutuak ziztu bizian igarotzen direla.
Eta pelikula zer? Ikusleen artean entzungai ziren iritziak kontuan hartuz aztertuko beharko banu, gutxiegi borobil bat– 0/10-. Nire iritzia? Oso pelikula ahula eta kaskarra iruditu zaidala baina ez dela sekulako hondamendia. Argi dago aspergarria dela, oso errepikakorra, hasieratik ez dela ongi ulertzen zein den kontatu nahi diguten istorioa eta ez dela horrelako jaialdi baterako aproposa. Gidoi aldetik zentzurik gabeko hainbat momentu aurki daitezke – alaba besterik gabe uzten duenean edo Lola Dueñasen momentu musikal ulertezin hori adibidez- eta teknikoki nahiko pobrea dela.
Mundu guztia film baten aurka doanean, askotan gertatzen zaidan zerbait -senezko erreakzio bat- , alde onak aurkitzen saiatzea da eta kasu honetan –asko kosta zaidan arren- lortu dut. Bere aurreko filmetan bezala gehien nabarmentzekoa, atmosfera. 16mm errodaturiko film honen itxura zikin eta ilunak izugarri laguntzen du istorioa aurrera eramaten. Maitasun eta sexu kaltegarri horren gaiarekin, ezin hobeto itsasten dira.
Beste aipamen berezi bat, bi protagonistek burutzen duten lana, Lola Dueñas eta Laurent Lucas. Zuzen daude biak, baina justu. Leku askotan irakurtzen ari naiz Lola Dueñas aktore Espainiarrak lan bikaina burutzen duela. Ongi dago, ez dut kontrakoa esango, baina nahiko artifiziala eta sinesgarritasun gutxikoa irudi zait hainbat momentutan.
Azken finean, Fabrice Du Welz zuzendariaren filmografian orban txiki bat. Lehen aipatu dudan bezala, beldurrezko astearen testuinguruan ikusita juerga paregabea botatzeko modukoa. Aldiz, ez dut imajinatu ere egin nahi zer izan behar duen etxeko sofan bakar bakarrik ikustea.
XXV Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
Alleluia
Urtea: 2014
Zuzendaria: Fabrice Du Welz
Aktoreak: Lola Dueñas, Laurent Lucas, Héléna Noguerra, David Murgia, Stéphane Bissot
Belgika
94 minutu.
Interes handiz irakurri dut zure iruzkina, eta pena Fabrice du Welz-en film hau hain txarra izatea, Calvaire zoragarria baitzen. Astelehenean, Maury eta Bustillo-ren filma ere dezepzio txiki bat ere izan zen, batez ere akaberan, nahiz eta zero baino nota aise altuagoa merezi duen. Horretaz idazteko asmorik? Nik bederen eskertuko nizuke zure iritzia ezagutzea.
Aupa Santi!! guztiz ados esaten duzun guztiarekin: Calvaire zoragarria iruditu zitzaidalako eta bestetik Aux yeux des vivants dezepzio txiki (haundi) bat izan zelako. Pendiente daukat Aux yeux des vivants buruzko kritikatxoa, ea bukatzen dudan. Mil esker!! Atzo VHS VIRAL ikusi nuen, nahiko kaskarra.
Hementxe “Aux yeux des vivants” filmari buruz: “Goonies pelikulan Freddy Krueger sartu da” – http://go.shr.lc/1p6jmDF