Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Dokumentalak » Sundance 2015: zinema independentearen aurtengo apustuak
Urt26 0

Sundance 2015: zinema independentearen aurtengo apustuak

Atalak: Dokumentalak, Pelikulak, Sariak

Sin título-1
Sundance Film Festival urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah)  ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten da.  Robert Redford aktorea eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideiarekin garatu zen, nahiz eta azken urteotan kontzeptu honetatik kanpo dauden hainbat film aurkeztu. Aurtengoa, Urtarrilak 22 eta Otsailak 1 bitarte ospatzen ari da. Programazioa oso zabala izaten da (100 filmetik gora), baina hauek izan litezke interesgarrienak:

RACING EXTINCTION

(Louie Psihoyos)
RacingExtinction
DOKUMENTALA
Zeri buruzkoa da?
“The Cove” dokumental zirraragarri eta bikainaren egilearen lan berria. Kasu honetan, aktibista talde batek, mundu osoan desagertzeko zorian dauden animaliak salbatzeko asmotan.
 
 

WESTERN

(Bill Ross IV, Turner Ross)
posterMaxi
 
DOKUMENTALA.
Zeri buruzkoa da?
Kartelaren eraginez, Eagle Pass (Texas,) eta Piedras Negras (Coahuila, Mexiko) hirien arteko bizikidetasun hori nola aldatu den azken urteotan.
 

TRUE STORY

(Rupert Goold)
cdn.indiewire.com
Aktoreak:
Jonah Hill, James Franco, Ethan Suplee, Felicity Jones
Zeri buruzkoa da?
Premisa honekin hasten den, Michael Finkel idazlearen “True Story: Murder, Memoir, Mea Culpa” liburuan oinarrituriko istorioa:
“2002ko Otsailean Michael Finkel idazleak albiste hau jaso zuen: Christian Longo (J.Franco), bere familia osoa hiltzeagatik bilatua, Mexikon harrapatu zuten beste identitate batekin: Michael Finkel”
 
 

STOCKHOLM, PENNSYLVANIA

(Nikole Beckwith)
6.-Stockholm-Pennsylvania_Photo-by-Aaron-Epstein-750x400
Aktoreak:
Saoirse Ronan, Jason Isaacs, Cynthia Nixon, Hana Hayes, Rosalind Chao
Zeri buruzkoa da?
Bere bahitzaileekin 17 urte bizitzen igaro dituen neska, etxera bueltatzen da…
 
 
 

 SLOW WEST

(John Maclean)
cdn.indiewire.com
Aktoreak:
Michael Fassbender, Kodi Smit-McPhee, Ben Mendelsohn, Brooke Williams
Zeri buruzkoa da?
17 urteko gazte bat dugu film honetako protagonista. XIX. mendean kokatzen da istorioa eta Amerikar mugetatik barna, maite duen emakumearen bila ibiliko da, bere alboan bidaiari misteriotsu bat  duelarik, Silas (Michael Fassbender)
 
 
 

STRANGERLAND

(Kim Farrant)
395410l-640x400-b-99b11917
Aktoreak:
Nicole Kidman, Joseph Fiennes, Hugo Weaving, Sean Keenan
Zeri buruzkoa da?
Etsipenaren mugan dagoen bikote bat, Australiako (“Outback”) basamortu lehor eta urrunean galdutako bi semeen bilaketari ekingo diote.
 
 

 GOING CLEAR: Scientology and the Prison of Belief

(Alex Gibney)
15281-1-1100
DOKUMENTALA.
Zeri buruzkoa da?
HBO-k ekoiztua, zientziologiaren trapu zaharrak aireratzen dituen dokumentala.
 
 

THE WOLFPACK

(Crystal Moselle)
the.wolfpack.sundance
DOKUMENTALA.
Zeri buruzkoa da?
Errealitateak fikzioa gainditzen duenaren adibide horietako bat. Angulo anaiak (6), Lower East Side (Manhattan) barrutian bizi dira. Zein berezitasunekin? Ez direla etxetik inoiz irten eta munduari buruz ezagutzen duten guztia, pelikulen bitartez ikusi dutela. Beraien mundu partikular horrek astindua jasoko du, anai horietako batek ihes egiten duenean…
 
 

THE VISIT

(Michael Madsen)
THE VISIT_Main still_ Orange_man_in_blue_room_(C)Heikki_Faerm
DOKUMENTALA.
Zeri buruzkoa da?
Umore puntua duen dokumentala. Esplorazio filosofiko bat, jende arrotzak gugan sortzen duen beldur horren bitartez:  kasu honetan estralurtarren aurkikuntza.
 
 

ENTERTAINMENT

(Rick Alverson)
cdn.indiewire.com
Aktoreak:
Michael Cera, John C. Reilly, Lotte Verbeek, Tye Sheridan, Gregg Turkington
Zeri buruzkoa da?
Gainbehera doan komiko bat, basamortua zeharkatuko du bere alaba ezagutu nahian.
 

GLASSLAND

(Gerard Barrett)
Glassland Poster
Aktoreak:
Jack Reynor, Toni Collette, Will Poulter, Michael Smiley,
Zeri buruzkoa da?
Ama adikzioetatik atera eta guztiz suntsitua dagoen familia salbatu nahian, taxi gidari gazte batek, lan oso arriskutsu bat egiteko beharra sentituko du.
 
 

MISSISSIPPI GRIND

(Anna Boden, Ryan Fleck)
MSG
Aktoreak:
Ryan Reynolds, Ben Mendelsohn, Sienna Miller, Analeigh Tipton, Robin Weigert,
Zeri buruzkoa da?
Pokerraren munduan oinarrituriko istorioa.
 
 

THE FORBIDEN ROOM

(Guy Maddin)
The-Forbidden-Room_ampliacion
Aktoreak:
Geraldine Chaplin, Caroline Dhavernas, Roy Dupuis, Udo Kier
Zeri buruzkoa da?
Itsaspeko tripulazioa, baso bateko bidelapurrak eta ume-soldaduak. Maitasuna eta bizitzari buruzko istorio sailkaezina. 100% egile-zinema.
 
 

THE NIGHTMARE

(Rodney Ascher )
the-nightmare-rodney-ascher-1
DOKUMENTALA.
Zeri buruzkoa da?
Lo-paralisia jasaten duten pertsonei buruzko dokumentala, erdi-kontzientzia eta lo-sakonaren arteko egoera batean geratzen diren pertsonak.
 

THE WITCH

(Robert Eggers)
The-Witch
Aktoreak:
Anya Taylor-Joy, Ralph Ineson, Kate Dickie.
Zeri buruzkoa da?
Bere lehen film hau egiteko, Bergman eta Tarkovsky bezalako zuzendarien eragina izan duela aipatu du egileak.  Familia kolonial bateko kideen artean, sineskeria eta beldurraren egoera ezarri da. Uzta-garai gogorra datozkie gainera.
 
 
 
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA