Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Huhezinema: euskal film laburren ziztadak
Ots18 0

Huhezinema: euskal film laburren ziztadak

Atalak: Albisteak, Laburmetraiak, Sariak

cropped-huhezimierdas2
Aurtengo Huhezinema jaialdiaren 8. edizioko kartela ikusgai dago jada. Erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan dira garaile. Erlauntzak lan-talde handi bat bezala, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala, non erleek gogotsu egiten duten lan, bakoitzak bere ekarpena eginez, obra handi bat egiteko.
 kartel-definitiboa
 
“Zinema ziztadak” izango da 8. edizio honetako leloa. Honekin sentsazioetara jo nahi izan dute, emozioetara, zentzumenetara. “Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera”.
Zer da HUEZINEMA?

https://soundcloud.com/huhezinema-2015/zer-da-huhezinema?utm_source=soundcloud&utm_campaign=wtshare&utm_medium=Twitter&utm_content=https://soundcloud.com/huhezinema-2015/zer-da-huhezinema
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean. Huhezinema bera ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.
Ekitaldia, hiru ataletan banatua dago:

Sail Ofiziala

Oinarriak:
1. Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
2. Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Jatorrizko bertsioa euskara edo gaztelania ez denean, euskara edo gaztelaniazko azpidatziekin bidali beharko dira lanak.
3. Lanaren ezaugarriak: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala…) onartuko dira. Bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketan onartuko.
4. Iraupena: 30 minutu gehienez.
5. Ekoizpen data: 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak. Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake.
6. Filmak jasotzeko epea: 2015eko martxoaren 17a. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
7. Sariak: Aurkeztutako lanak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusi eta jaialdian proiektatuko diren 10 film labur finalistak hautatu eta sarituko ditu. Horien artean, Epaimahai Ofizialak Goiena Saria emango du.

  • 10 finalista1: bakoitzak 200 €
  • Goiena Saria2: + 800 €
  • Ikusleen saria: + 200 €
  • Aktore onena3: + 100 €

(1) Finalista izateagatik, hautatutako film labur bakoitzak 200 euro.
(2) Euskarazko film onena. Epaimahai Ofizialak emango du saria.
(3) Jaialdiaren antolakuntzako ikasleentzat, finalisten artean dagoen aktore onena.

Epaimahaiak erabaki dezake sariren bat hutsik geratzea. Film labur batek ezingo du sari bat baino gehiago irabazi, Ikusleen saria salbu. Saritutako egileek eurek jaso beharko dute saria, edo talde teknikoko edo artistikoko kideren batek, apirilaren 30ean egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Ezinbestekoa da beraien presentzia, sariak egunean bertan jakinaraziko direlako.
8. Eskubideak: Jasotako lanak Huhezinemaren esku geratuko dira. Lanak ez dira itzuliko. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie. Huhezinemako finalisten lanen kopia bat MU-ren Aretxabaletako Komunikazio Campuseko liburutegian ikusteko aukera izango dute bertako ikasleek mailegu zerbitzu baten bitartez.
9. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
10. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
11. Bidali beharrekoa: Film laburren bidalketa zein horien informazio gehigarria bi modutan gauzatu daiteke:

  • Online:

Material guztia MOVIBETA plataformaren bitartez igotzeko aukera dago.
(www.festival.movibeta.com)
– Goiko loturan sartu eta erregistratu ondoren, 2 €ren truke zure film laburra, izen-emate fitxak eta abar bidali ditzakezu.
(Kontsultatu FAQ edo ohiko galderak). Ziurtatu lana formatu digitalean dagoela eta 500MB baino gutxiago dituela.
– Aurreztu dirua eta ingurugiroa lagundu plataforma honen bitartez.
– Edozein zalantza edo kontsulta egiteko info@movibeta.com helbidera idatzi.
banner-es(1)

  • Posta bidez: 

– Izen-emate orria beteta (orria betetzeko egin klik hemen).
– Zuzendariaren NANren kopia, filmaren kartela eta bi argazki/fotograma, JPG formatuan (posta elektronikoz bidali daitezke helbide honetara: huhezinema@mondragon.edu).
– Lana DVD formatuan.

          Filmak eta gainerakoak bidaltzeko posta-helbidea:

HUHEZINEMA VIII. Euskal Film Laburren Jaialdia
Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Komunikazio Campusa
Bedarreta auzoa, Otalora Kalea 31, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Posta elektronikoa: huhezinema@mondragon.edu

HARREMANETARAKO:
656 732 586 (Iban del Campo)
 

BCC lehiaketa (Euskal Herriko ikasleak)

II. Basque Culinary Center Lehiaketa
Bigarren urtea da Basque Culinary Center Lehiaketa martxan dagoela. MUko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, bigarren aldiz gastronomiak bere tartea izango du jaialdian.
OINARRIAK:

  1. Egileak: Lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra zuzendaria/k Euskal Herriko ikaslea/k izatea da. Horretarako 2014-2015 ikasturteko matrikularen agiria aurkeztu beharko da (Euskal Herriko edozein unibertsitate, edo zine eta bideo eskola).
  2. Euskarria: Edozein euskarritan egindako film laburrak onartuko dira. Bideo kamera, mugikorra, argazki kamera digitala, GoPro, Super 8 edo besterekin filmatu daiteke. Fikzio, dokumental, animazio edo esperimental filmak onartuko dira.
  3. Gaia: Gastronomia, modu zabalean ulertuta. Gai hau irudi erreal, artxibo-irudi, argazki, grabatu edo beste edozein euskarrirekin irudikatu daiteke.
  4. Iraupena: Lanek ez dituzte hiru minutuak gaindituko, kreditu-tituluak barne.
  5. Hizkuntza: lanen jatorrizko bertsioa euskara izan behar da. Hala ez bada, euskarazko azpitituluak lanean txertatuta egon behar dira.
  6. Lanak bidaltzeko azken eguna: 2015ko martxoaren 17a.
  7. Sariak: Basque Culinary Saria Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultura Etxean, 2015ko Apirilaren 30ean. Lan irabazlearen ordezkariren bat bertaratu beharko da saria jaso ahal izateko.Sariak honakoak izango dira:
    • Basque Culinary Saria*: 400 €
    • Ikusleen saria: 100€

    *Epaimahai ofizialak emango du saria.

  8. Bidalketa: Lanak, matrikulen agiriak, egileen izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa entregatzeko bi modu daude.
  • Online: lanak Wetransfer bidez eta bestelako informazioa, huhezinema@mondragon.edu helbidera bidaliz.
  • Postaz edo eskuz: DVDa eta bestelako datuak, Huhezi Fakultateko (MU) Aretxabaletako Campuseko harreran entregatuz.

HUHEZINEMA, VIII. Euskal Film Laburren Jaialdia
(BCC Lehiaketa)
Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Komunikazio Campusa
Bedarreta auzoa, Otalora Kalea 31
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
 
 

MU Ikasleen Lehiaketa

HUHEZINEMA 2015 IKASLEEN LEHIAKETA
OINARRIAK

  1. Mondragon Unibertsitateko ikasleek (2015. ikasturtean MUn matrikulatuak) egindako ikus-entzunezko lanak Huhezineman aurkezteko aukera izango dute.
  2. Hautaketan lehentasuna izango dute ikus-entzunezko ikasketen baitan taldetan egindako lanek (4. mailako Proiektua: Film laburra materian eta 3. mailako Proiektua: Dokumentala materian).
  3. Ikasleek ekoitzitako bideoklipak, animazio lanak, erreportajeak zein bestelako ikus-entzunezkoak ere aurkeztu daitezke.
  4. Lanek gehienez 20 minutuko iraupena izango dute.
  5. Lanak bidaltzeko azken eguna: 2015eko martxoaren 17a.
  6. Jasotako lan guztien artean, batzorde batek hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe Aretoko pantaila handian proiektatuko dira.

Animatu zaitezte, SARIAK honakoak izango dira-eta:

  • MU Saria Fikzio Onena (*): 200 €
  • MU Saria Dokumental Onena (*): 200 €
  • Ikusleen Saria: 100 €

   (*) Epaimahai Ofizialak emango ditu sariak. Gainera, Gaztezulo aldizkaria doan jasoko dute lan irabazleen egileek (urtebeteko harpidetza).
 

Nortzuk dira?

amaia1
eneritz1
garazi1
iban1
jaione1
jessika1
julen1
mikel-serrato1
mikel-zabaleta1
nerea1
 
 
 

Informazio gehiago https://huhezinemajaialdia.wordpress.com/

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA