Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Derrigorrez ikusi beharreko telesail nordikoak
Ots26 1

Derrigorrez ikusi beharreko telesail nordikoak

Atalak: Gomendioak, Telesailak

Sin título-1
Herrialde nordikoak, bost estatuz osaturiko eskualde geografikoa: Danimarka, Finlandia, Islandia, Norbegia eta Suedia. Guztion artean topikoen zerrenda txiki bat eginez gero, bikingoak, edredoiak, fiordoak, elur-oreinak, hezkuntza sistema inbidiagarria edo hotz ikaragarria bezalako kontzeptuak azalduko lirateke; eta.. telesailak zer?
Hasieran, bertako literatura bikaina eta iluna izan zen, ondoren sekulako kalitatea eta indarra zituzten istorioak kontatzen hasi ziren zinemaren bitartez eta urte batzutik hona, telesailak batu dira zerrenda bikain horretara. Danimarka, Suedia eta Norbegia sekulako arrakastarekin ari dira, beraien telesailak mundu osora esportatzen. Guztion begietatik idealizaturik daukagun gizarte horrek,  miseriak ere badauzkala nabarmentzen dituzten istorioak batipat. Punta-puntako telesailen katalogo horren barruan merezitako postua irabazi dutenak. Krimenez beteriko drama bortitzak, beraien gizarteari begirada kritikoz josiak, baina baita umore beltzez beteriko gidoiak eta amodiozko istorioa xelebreak ere.

Zeintzuk dira, azken urteetan derrigorrez ikusi beharreko telesail nordiko horiek?

Borgen

(2010  Danimarka)

maxresdefault

Zeri buruzkoa da?

Danimarkako lehen ministroa izateko , Birgitte Nyborg politikariaren eguneroko lana eta sakrifizioa kontatzen digun istorioa. Baita bere bizitza pertsonalean izango duen eragina ere. Beti ere, bere osotasuna mantenduz, idealak errespetatuz eta bere herriaren interesen alde borrokatu.

Zergatik ikusi?

Aspergarria dirudi ezta? Ez, guztiz kontrakoa. Telebista, produktu zentzudun, entretenigarri eta gaur egungo egoeraren kritika zorrotza egiteko, baliagarria den eredu nabarmenena da telesail hau. Danimarkako sistema polítikoa eta bertako ordezkariak hankaz gora jartzen dituen lan paregabea. Boterea, ustelkeria, zintzotasuna, familia, gizartea eta kazetaritzari buruz, sekula egin den hausnarketarik borobilena eta zorrotzena izan liteke; eta batez ere entretenigarriena.
 
_58434757_borgen304
Erritmo biziko trama, sastatzeko moduko elkarrizketa zorrotz eta burutsuekin. Beldur eta nagitasun hori gainetik kendu eta emaiozue aukera bat, ez zarete damutuko eta.
 
 

Äkta människor (Real Humans)

(2012   Suedia)

xbox-remake-real-humans-c3a4kta-mc3a4nniskor

Zeri buruzkoa da?

Robotak gure egunerokoan erabiltzen ditugun gizartean kokatzen da.  Umeak zaintzeko,etxea garbitzeko, erosketak egiteko…Dilema etiko ugari azalarazten ditu, eskubideak, nortasuna, askatasuna…Asimov-en liburuen estilokoa baina gure gaurkotasunera ekarria.

Zergatik ikusi?

Androideekin egin den telesailik onena, Blade Runner filmaren kutsuak zipriztindua baina Suediar erara. Lehen minututik harrapatzen zaituena. Oso entretenigarria eta teknikoki bikaina.  Thriller eta misterio puntuak dauden une horiek, beldurrezko momentuak pasaraztea lortzen dute. Ezinbestekoa.

Hemen euskarazko azpitutluak lortzeko aukera

2228771

1864

(2014,  Danimarka)

531068246187a214bced0049

Zeri buruzkoa da?

XIX mendean, Dukerrien arteko Gerran , Austriak eta Prusiak Danimarkaren aurka egindako gerran kokatua.  Bi anaien istorioa kontatzen digun drama historiko epikoa esku artean daukaguna. Beste milaka soldadurekin batera,  Europaren historiakoa gudarik odoltsuenean parte hartuko dute.

Zergatik ikusi?

Hasteko oso zinematografikoa delako, bikaina,  gustu handiz errodaturikoa.  Gidoi interesgarria, 10 urte aurreragoko irudiekin tartekatzeak, , protagonistak umeak direnetik ikusiz, ikusle bezala askoz ere eraginkorragoa bihurtzen du beraiekiko enpatia. Ez da zuen bizitzako telesaila bihurtuko, baina generoko edozein antologiaren parte izateko hautagai oso serioa izatearen meritua irabazi du. Ezinhobeto muntatua, tentsioa pixkanaka eraikitzen dohalarik.

6539761-21mag1864-51jpg

Forbrydelsen

(2007  Danimarka)

poster_A1

Zeri buruzkoa da?

Sarah Lund detektibeak, kasu desberdin bati egiten dio aurre irauten dituen hiru denboralditan zehar.  Hilketak, bahiketak, ustelkeria… 2011ean AMC kateak remake bat egin zuen AEBtan “The Killing” izenekoa.

Zergatik ikusi?

“Sarah Lund sekula sortu den emakumezko-pertsonaia handienetarikoa da dudarik gabe” (Daily Telegraph). Zati txikiz osaturiko telesail honek, izugarrizko maisutasunez lortzen du pieza horiek beraien artean eranstea, pertsonaia bakoitzaren edozein xehetasun, zentzua eta garrantzia hartzen baidute atalak pasa hala. Estetikoki oso eraginkorra. Sakontasun handiko pertsonaiak (batez ere Sarah Lund) eta interpretazioak.  Ezinbestekoa. Europan azken urteeta egin den lanik boteretsuenetarikoa.

650_1000_Forbrydelsen-season-2

Lilyhammer

( 2011,  Norbegia)

lilyhammer2

Zeri buruzkoa da?

Frank Tagliano,  nagusia salatu eta testigu babestuen programaren barnean  sartzen duten,  New York-eko italiar mafiaren kidea da. Bizitza berria hasteko asmoz , lasaia diruedien eta Norbegian kokatzen den, Lilyhammer izeneko herrixka txikia aukeratzen du.

Zergatik ikusi?

Protagonista, Steve Van Zandt,  Soprano telesaileko Silvio Dante.  Historiako telesail onenen artean egongo ez den ekoizpen baten aurrean gaudela nabarmena da, baina gustora eta erraz ikusten den telesaila dela, sahiestezina. Netflix-ek igorri zuen lehen telesaila izan zen.

lilyhammer-season-2-key-art

 

Mammon

(2014   Norbegia)

Mammon

Zeri buruzkoa da?

Krimenak, misterioa, boterea, politika, ustelkeria eta mundu guztiak estali nahi duen hori, argitzeko prest dagoen polizia baten istorioa.

Zergatik ikusi?

Telesail honen influentziak zeintzuk diren nabarmena da, – ‘Forbrydelsen’ eta ‘Bron/Broen’ –, baina kasu honetan protagonista askoz ere “arruntago” batekin. Beste ekoizpen nordikoek ez bezala, amu nagusia istorioa bera da eta ez protagonista. Etengabe askatu eta korapilatzen den trama, atalak pasa hala gogoz uzten duen horietakoa. Informazioa pixkana emanez, tentsio eta arrisku hori modu paregabean transmitituz.  Aipaturiko telesailekin konparatuz maila bat beherago dagoen arren, ezinbestekoa.

Mammon

Bron/Broen

(2011   Suedia)

alley_MEDIUM

Zeri buruzkoa da?

Danimarka eta Suedia artean dagoen Oresun zubian hildako bat azaltzean,  Martin eta Saga , bi herrialdeetako bi polizien bideek elkar topatuko dute beraien bizitza betiko aldatuz.

Zergatik ikusi?

Lehen minututik harrapatuko zaituen thriller bikaina eta izugarria delako.  Gidoi aldetik sorpresa ugari aurkitzen ditugulako eta espero ez dituzun biraketak. Aktuazio bikainak bi protagonisten aldetik (batez ere Sofia Helin) . Istorio honekin beste bi “remake” egin dira, AEB ( The Bridge) eta Ingalaterran (The Tunnel). Derrigorrez ikusi beharrekoa.
bron-broen-s23
 

 Arvingerne 

(2014,  Danimarka)

arvingerne_screen_1_905

Zeri buruzkoa da?

Danimarkako familia baten istorioa kontatzen duen drama, beraien etxea trama horren eszenatoki nagusia delarik.

Zergatik ikusi?

Arvingerne telesaila, pertsonaietan du euskarria batipat , istorioa bera baina gehiago harrapatzen gaituzten geruza eta sakontasunez beterikoak.  Telesail zuzena eta gustu handiz errodaturikoa, baina telesail handiek duten “txinparta” horren gabeziak, ekoizpen entretenigarri batean soilik bihurtzen dute.

 
Arvingerne-717x375
 
 

 Kampen om tungtvannet

(2015,  Norbegia)

3f54dc3e31e84a4974fa13c684f089c9

Zeri buruzkoa da?

Bomba atomiko bat eraikitzeko, Naziek egindako esfortzua kontatzen digu. Ur astunaren gudaren barruan kokatua.

Zergatik ikusi?

Hementxe daukagu, 2015eko mundu mailako lehen harribitxia. Abenduan, urteko telesailen top-a egiten dudanean  zerrendan oso goran egongo denaren duda izpirik ez daukat.  Bron broen, Borgen eta Forbrydelsen urrezko triunbiratu horren barnean sartu daitekeen telesaila. Gidoia, aktoreak, musika, argazkia, erritmoa…guztia nabarmendu daiteke telesail bikain honetatik. Ezinbestekoa.

maxresdefault

 
 

Halvbroren

(2013,  Norbegia)

20121210-065_4638973a

Zeri buruzkoa da?

1945 urtean kokatzen da istorioa. Norbegiaren askapenaren egunean, Alemaniar tropen eskuetatik.  40 urteetan zehar, 4 belaunaldiren gertaerak kontatzen dizkigu: Birramona, amona, ama eta 2 semeak Fred eta Barnum (erdi-anaiak) protagonistak direlarik.

Zergatik ikusi?

Giro jakin horren berregite-lan nahiko ona, gidoi erakargarria eta istorioak eskatzen duen erritmoa. Alderdi negatiboa aktoreen lana izan liteke, nahiko lauak eta espresio gutxikoak. “Kampen om tungtvannet”-ekin batera, Norbegian ere kalitatezko telesailak egiten direnaren froga garbia.

1413461-1280x720

Hellfjord

(2012,  Norbegia)

hellfjord_cover

Zeri buruzkoa da?

Norbegiako iparralde babesgabera eramaten duten polizia batean istorioa, bertako herrixka xelebre horren sekretua desestaliko duelarik.

Zergatik ikusi?

Umorezko telesail bitxia eta zoroa, oso. Erritmo bizikoa eta desberdina. Izugarri gustoko edo gogo biziz gorrotatuko duzun telesail horietakoa, tartekorik gabe. Tonua , kontatzeko modua eta pertsonaia xelebre horien mundu berezi horretan hasieratik sartuz gero, bikain, bestela ez dituzu bost minutuko iraungo telesaila ikusten. Sinesgarritasun falta hori izan liteke lasta nagusia, hortik haratago ekoizpen gozagarria eta ausarta.

 
17856-series-header

 

Heimsendir

(2011,  Islandia)

bfc126dc10dd9ba95e4f6e80b072032a
 

Zeri buruzkoa da?

 1992 urtean, Reykjavik-eko kanpoaldean dagoen ero-etxe batean kokatua, Heimsendir (Munduaren amaiera) bezala ezagutzen dena. Paziente askorentzat, azkeneko aukera suposatzen duen lekua eta beraien etxea bezala kontsideratua.

Zergatik ikusi?

Pertsonaiak ezinbestekoak diren beste telesail horietakoa. Posterra eta sinopsia ikusiz gero telesail nahiko handinahia, hau da, ez dela dirudien bezain ona. Aitortu behar dut bestalde, ezinezkoa izan dela azpitituluak lortzea, beraz ez dut telesaila gehiegi ulertu. Ulertu dudan “gutxi” hori: bitxia, umore eta dramaren arteko nahaste-puntu egokia eta esan bezala pertsonaia eszentriko eta xelebreekin.

 
5ec2d85e70b4a8f60ccebbb389145815
 

Næturvaktin, Fangavaktin eta 

Dagvaktin trilogia

(2007,  Islandia)

7041559993_0ac17724a0

Zeri buruzkoa da?
Hiru protagonista, hiru telesail eta hiru kokaleku desberdin.

Næturvaktin: Reikiavijkeko gasolindegi baten hiru langileen egunerokoa kontatzen digun umorezko telesaila.

Dagvaktin: Trilogiaren bigarren zatia. Kasu honetan Westfjords-en kokatzen den hotel batean.

Fangavaktin: Trilogiaren hirugarren eta azken  zatia. Aurreko denboraldiaren ondorioak direla eta, Islandiako Litla-Hraun gartzelan amaitu dute.

Zergatik ikusi?
Zerrenda osoko telesailik umil eta “xumeena”. Soiltasun hori da hain zuzen bere xarma nagusia, “The Office” telesailaren umore motarekin zuzenean lotu genezakeena. Ekoizpen honen euskarri nagusia, hiru pertsonaia protagonistak: Georg Bjarnfreðarson, ikuskatzaile eszentriko eta komunista porrokatua.(Jon Gnarr, Reikiavikeko alkatea, Suedia eta suediar kulturaz guztiz maitemindua. Ólafur Ragnar, intentzio oneko langile sinple eta zintzoa.  Eta Daniel medikuntza ikaslea ohia.
1647_33_preview
 

B4P3MbdIQAA8M1V

fangavaktin1

Iruzkin bat

  1. erral | 2015-06-04 at 8:24

    1864 eta Borgen ikusi ditut aurten eta asko gustatu zaizkit. 1864 bereziki zoragarria iruditu zait.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA