Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » "Kampen om tungtvannet" telesaila, urteko lehen harribitxia
Mar13 1

"Kampen om tungtvannet" telesaila, urteko lehen harribitxia

Atalak: Gomendioak, Telesailak

maxresdefault
Martxoan gaude oraindik,  baina badaukagu urteko telesaila izan litekeena, edo behintzat urte amaieran onenen artean egongo dena. Ez da amerikarra, ezta Ingelesa ere. 6 atalez osaturiko miniserie Norvegiarra baizik: Kampen om tungtvannet (The Heavy water war- Ur astunaren guda). Zuzendaria Per-Olav Sorensen, baina izen ezagun bat, sortzaileen artean aurki dezakegu, Adam Price, Borgen telesail zoragarriaren gidoilarietako bat besteak beste.

_1080659-edit_width-8
Istorioa kokatzeko, II. Mundu Gerrari buruzko atal konkretu batera egin behar dugu salto: “Ur astunaren bataila” deiturikoa. II Mundu Gerran, Norvegian gertaturiko gertaera historiko erabakigarriena. Rjukan kokaturiko Norsk Hydro enpresari eginiko sabotaje ekintzak, bertako ur astuna fabrikatzearen planak eragozteko. Eta zergatik zen hain garratzitsua ur hau? Naziek arma nuklearrak garatzeko behar zutelako.
Telesailak, lau ikuspuntu desberdinetatik erakusten digu gatazka; Lehenik eta behin, alemaniarren ikuspegia, energia atomikoari buruzko ikerkuntza zientifikoaren bitartez, Werner Heisenberg (Bai, Breaking bad telesaila pertsonaia erreal honetan inspiratu zen)  buru dela. Bestetik aliatuena, bai Londreseko kuartel nagusian eta baita eskoziarrean basean, sabotaje planak burutzen dituzten bitartean. Hirugarrena, erasoak burutzeko ardura duen norvegiar taldea. Eta azkenik, ur astuna fabrikatzen duten enpresa eta bertako zuzendariak.
tungtvannet-960x539
Alderdi oso garrantzitsu bat eta gakoetako bat nire ustez, ez dutela efektu digitalik erabili −behar-beharrezkoak diren sekuentziaz gain noski−, zuzenean kokapenetara joan dira errodatzera −8 lokalizazio baino gehiagotan grabatu dute− eta horrek sekulako sinesgarritasuna ematen dio osotasunari. Nazien menpe bizitzearen beldur hori ezin hobeto trasmititzen du.
978x550
3173155905
Aspaldi aipatu nizuen, ikus-entzunezko edozein produktu, jatorrizko hizkuntzan ikustearen defendatzaile amorratua naizela, eta kasu honetan are gehiago. Sekulako aberastasuna eskaintzen duen telesaila baita, lau hizkuntzatan errodatua: Norvegiera, danirmarkera, alemaniera eta ingelesa.

Telesail nordikoen arloan askotan aipatzen den zerbait, Bron broen, Borgen eta Forbrydelsen direla bertako urrezko hiru telesailak, gaurtik aurrera laugarren hautagai bat daukagu: Kampen om tungtvannet.

Iruzkin bat

  1. Aitor Abaroa | 2015-03-13 at 14:38

    Benetan interesgarria, oso itxura ona duela iruditzen zait
    Gainera, esango nuke badituela hainbat osagai ikusle mota ezberdinak erakarri ahal izateko. Alde batetik, telesail zale(friki)ak ezagututa, Walter Whiten alter ego Werner Heisenberg erreala protagonistetako bat dela kontutan hartuta, zalantzarik ez dut Breaking zale askok ikusiko dutela. Bestetik, telesail eskandinaviar zaleak ere hurbilduko dira. Eta baita telesail/film historikoak, batez ere gerra garaian girotutakoak, gustuko ditzutenak ere; are gehiago, hamaika aldiz ikusi ditugun ohiko gerra pasarteetatik haratago, askori ezezagun zaigun istorioa hizpide duela kontutan hartuta.
    Niri pertsonalki lau hizkuntzen kontuak asko erakartzen nau. Zein gorrotagarriak diren protagonista guztiek ingelesez berba egiten duten gerra film/telesailak!
    Bestetik, frikismoetan sartuta, izenburuaren grafismoak ‘The Big Bang Theory’ko zale despistaturen bat erakar dezake? Elurtzako eraikina (sedatutako) ametsen batean ikusi ote dugu?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA