Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Sailkatugabeak » Zein izan zen zinemaren historiako lehen Blockbuster-a?
Eka25 0

Zein izan zen zinemaren historiako lehen Blockbuster-a?

Atalak: Sailkatugabeak

Popcorn-image-656x360
Lehenik eta behin blockbuster bat zer den argitu beharko genuke. “Hori Blockbuster bat besterik ez da!”, “Uf, Blockbusterrak ez ditut batere gogoko, nahiago dut zinema independientea”. Zenbatetan entzungo genituen esaldi hauek? Zer da zehazki orduan, ditxosozko blockbuster bat?  Wikipediaren arabera: Blockbuster filma (ingelesez blokea lehertarazten duena) ikusleen artean oso arrakastatsua den filma da, nonbait txartel salmentan 100 miloi dolarrez gorako etekinak lortzen dituena. Hau da, diru kopuru handiak mugitzen dituzten (eta normalean errentagarriak diren) entretenimendurako produktuak. Baina kontzeptu hau hobeto ulertzeko, jatorrira joatea litzateke bidezkoena, historiako lehen blockbuster-a kontsideratzen den filma aztertzera, Spielberg handiaren Jaws (1975) filma.

2806004-jaws

Hasiera batean, mota hontako filmak,  Memorial Day – Maiatzeko azken astelehena- eta Labor Day -Iraila- artean estreinatzen zituzten. Denbora-tarte hori, anbizio gutxiko pelikulei eskainiak zeuden, merkeak eta gazteei zuzendurikoak. Btumblr_ma8d690p6L1rs1ef6o1_1280aina film honek guztia aldatu zuen. 1975eko Ekainaren 20an  estreinaldiarekin batera, teoria guzti hauek bertan behera geratzea lortu baitzuen. Arrazoi nagusia, filma Ameriketako areto guztietan batera estreinatu zela izan zen. Ordu-arte normalean, hiri garrantzitsuenetan soilik estreinatzen ziren eta gero pixkanaka, zabaltzen joaten ziren, hiri txiki eta herrixka guztietara iritsi arte. Film hau aldiz, 400 aretoetan baino gehiagotan aireratu zuten, lehen asteburuan 13 milioeko zifra ikusgarria lortu zutelarik.

Eta zein izan zehazki, ikusleak modu masiboan joatearen arrazoia? telebistaren eragina. Bai, telebista eta momentu horrerarte egin ez zen inbertsio ekonomiko bortitz baten eraginez. Universal-ek ia 2 milio dolar gastatu baitzituen telebistarako spot eta iragarkiak egiteko.
Geroztik, mozkin itzelen esperantzan, film hauen ekoizpena ugaldu egin da azken urteotan. Honek kritika ugari ekarri ditu, istorioen kalitatea, handikeriaren azpian lurperatzen dela argudiatuta. Beste adibide ezagun batzuk:

  • Harry Potter
  • Star Wars
  • Transformers
  • Titanic
  • Iron man
  • The Twilight Saga: Eclipse
  • Inception
  • Avatar
  • Pirates of the Caribbean

Film hauen aldekoak al zarete? Istorioen kalitatea, handikeriaren azpian lurperatzen dela uste duzue?
 
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA