Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Telesailak » LOST: historiako telesail onena.
Uzt06 2

LOST: historiako telesail onena.

Atalak: Telesailak

fondos10.net-cine-y-tv-3
Lost, historiako telesail onena dela argudiatzeko, bi lerro baino ez nituzke behar. Istorio bat kontatzerako orduan, niretzat, garrantzitsuena, emozioa da, sentimendua, ikusten duzun horrek zure barneko tekla hori zanpatzea lortu duen ala ez. Lost-ek tekla guztiak ukitu zituen nire barnean, telesail bat ikustean, lehenagotik inoiz sentitu ez nituen sentsazioak, astero-astero azaleratzea lortu zituelako.

Hortxe amaitu nezake idatzi hau, baina lerro hauek ez dira niretzat, zuentzat baizik. Bai, nazkatuta nagoelako telesail hau defendatzen, argumentu berdinen  eta azaleko adibide errepikakorren aurka. Intentzioa edo helburua ez da kontrako-legio horda  horiei konbentzitzea, baina, bai behingoz jakin dezazuen, zergatik merezi duen telesail honek errespetua eta miresmena. Egia esan, urteak daramatzat lerro hauek idazteko deseatzen, baina oso zaila iruditzen zait telesail honek eman didana, hitzen bidez bueltatzea, ezinezkoa.  Ez pentsa bestalde, teoriekin hasiko naizenik ala ehunka misterio guzti horien inguruko eztabaida sutsua sortuko dudanik. Garrantzitsuenaz bakarrik arituko naiz, sentimendu eta emozioez, hori baita nire ustez telesail honen arma boteretsuena.
locke-pilot-part-2-backgammon
Ikusle/zaletuekin loturik, teoria propio bat sortu nuen aspaldi, telesaila ikusi duten pertsona guzti horiek bi multzotan sailkatzearekin zerikusia duena. Zein taldetan zauden arabera, telesailarekiko iritzia zeharo aldatzen denaren teoria.
A multzoa ala hasierako ikusle leialak : Multzo honetan dauden gehienak, zaletu amorratuak bilakatu dira eta ni bezala, leku guztietan defendatzeko prest gaude. Gutxi gara, badakit, geroz eta gutxiago gainera, baina ez zaigu axola, horrek hazi egiten gaitu. 2004 urtean hasi zen telesaila, eta astero atal bat aireratzen zuten. Ameriketako atalen erritmoa jarraitzen genuen, misterio zoragarri guzti horiek, asteroko dosi txikietan sentitzen genituelarik .-Ohartzen naiz, garai hartan ez nuela inor ezagutzen nire inguruan, telesaila jarraitzen zuenik-. Trama harrapakorra bihurtu zen heinean, zurrunbilo txiki bat hasi zen sortzen interneten eta bertako teoriak esplikatu nahian, hainbat blog jaio ziren. Denboraldiek aurrera jarraitu hala, asteroko dosia behar genuen eta guztiz itsutuak geunden, harrapatuak. Eta bai, hainbeste eztabaida sortu dituen amaiera hori, izugarri gustatu zitzaigun, telesaila modu zoragarrian ixten duela uste dugulako.
B  multzoa ala « Haizeak nora, zapiak hara. »: Argi eta garbi multzo horren barruko gehienak dira, gaur egun telesaila kritikatzen duten horiek. Urteen poderioz Lost ezaguna egiten hasi zen. « Hartz txuri bat Irla tropikal batean », « Ke-beltz misteriotsua» ala « denboran bidaiak » bezalako esaldiek, ikusmin handia sortu zuten hainbat pertsonengan. Internet milioika teoriaz gainezka eta telesaila azken denboraldian aurkitzen -ala jada amaitua-. Kontsumitzeko modua, zeharo desberdina bilakatu zen. Aurreiritzi nabarmen batekin barneratu ziren eta edozein argibide emanda ere, ez ziren inoiz asetuko. Amaiera gorrotatu egiten dute, iruzurti hutsa iruditu zitzaien. Zergatik? Telesailean murgilduaraztearen arrazoiak, lehen aipaturiko esaldi guzti horiek zirelako eta ez irla barruan zeuden pertsonaia zoragarri guzti horiek deskubritzeko nahiak. Eta noski, misterio horietako batzuk airean geratu zirenez, ezertarako balio ez duen telesail bezala definitzen dute.
Desmond-y-Penny-2004
Baina hortxe dago gakoa, nire ustez. Lost-en garrantzitsuenak pertsonaiak dira, zer gertatzen zaien, nola sufritzen duten, beraien arteko harremanak, emozioak eta zirrarak azken finean. Atzetik dagoen guzti hori, trama bultzatzen laguntzen duten elementuak baino besterik ez dira -hauek ere oso garrantzitsuak izanik, noski– B multzoko zaletu guzti horiek “engantxatzearen” arrazoia. Telesail honi leialtasuna hasieratik eskaini diogunok, Desmond, Sun, Hurley, Kate ala Locke ziren garrantzitsuenak eta guzti hori, modu borobilean itxi zuten. Hasi zen bezala amaitu zen. Eguzki izpiek zeharkatzen zituzten zuhaitz-ardaxka horien tartean azaltzen zen begi hori, ireki eta ixten zen bitartean.
not-pennys-boat
Misterio ugari utzi zituztela argitu gabe? Ados, hori ez dizuet inoiz ukatuko. Baina Charlie-ek ‘Not Penny’s Boat’ idazten duenean, Jack-ek ‘We have to go back ” oihukatzean, Desmond eta Penny-ren konbertsaztioaz oroitzean, Locke-ek eskotila aurkitzean ala 4 8 15 16 23 42 zenbakiak entzutean, oilo-ipurdia jartzen bazaigu, zer axola guri, beste guztia? Negar egin dugu, barrez lehertu, beldurra pasa, aho-zabalik geratu, misterioa sentitu eta pertsonaien sufrimenduek gure azala zeharkatzea lortu dute. Eta guzti hori- nire kasuan behintzat- orain arte ez du beste telesailik lortu.
Ep1x19-hatch_light
Ez al da nahikoa guzti hau, aurkako edozein argumentu suntsitzeko? Ez al da hau, azken finean, telesailen, eta orokorrean, zinemaren funtsa ?
Badakit (ziur) bota  dizuedan “merkezurreko erretorika” honek, ez dizuela ezertarako balio izan, baina ni behintzat, gustura geratu naiz eta terapia gisa oso erabilgarria izan zait.
 

2 Iruzkin

  1. Ekaitz | 2015-07-06 at 7:29

    Zurekin ados, Gaizka. Lost telesailan pertsonaiak dira garrantzitsuena, beraiek eta beraien misterioak ezagutzen joatea kapituluka, pertsonaiak eurak elkar ezagutzen doazen neurrian, kapituluka.
    Agian ez nuke esango munduko telesail onena denik, baina bai adiktiboena egin zitzaigula askori, zalantzarik gabe. Kapitulu bat amaitu eta hurrengoa noiz ikusi desiatzen egoten ginen ikasle pisuan.
    Aipatu dituzun bi esaldi horiek monumentalak dira. “Not Pennys boat” (nahiz eta ur azpian tintaz eskuan idaztea ezinezkoa izan boligrafo normalekin, baina ze karajo, hartz polarrak badaude irla tropikalean, Lewis Carrolen Aliziak ere untxi bat ikusi zuen erlojuari begira presaka eta zer, han joan ginen denok bere atzetik Aliziarekin batera). Zenbat negar egin genuen Charlierekin.
    Eta bestea, oi bestea… Jack eroen pare “We have to go back!” garraxika Kate zerutiar bati aireportuaren hegal batean… Momentu hori monumentala da telesail barruan. Hirugarren denboraldiarekin batera telesail osoa ere hortxe amaitu balitz, ezin borobilago irudituko litzaidake dena.
    Baina jarraitu egin du telesailak, beste hiru denboraldi, eta onartzen dut neuri ere kapitulu batzuek soberan zeudelako sentsazioa uzten zidatela tarteka. Besteka, berriro ere enmarkatzeko moduko kapituluak bistaratzen zizkiguten. Bide batez, Desmond zein berandu sartzen den telesailan eta zelako pertsonaia puska den telesailean.
    Seigarren denboraldian amaitu zen, mundu oso-osoan zirrara ikaragarria eraginda aldi berean eta Internet konexioa zuen planetako edozein txokotan (eta hori oso telesail gutxik lortu dute, halako eraginik). Zuk diozun moduan, ikusle asko hotz utziko zituen, horrenbesteko iksumina eta gero, horrela amaitzeak (zalantzak argitu gabe, hartz polarrak esplikatu gabe eta beste), baina beste batzuek ez genuen galderarik egin, eta bai negar.
    Negar egin genuen, sei urte luzeko harremana amaitzen zelako hor, sei urtez maitatu genituen pertsonaia guztiei agur esan genielako, betirako (badelako beste ezaugarri bat Lost telesailailaren kasuan: ez duela merezi bi bider ikusteak, ez du jada berdin funtzionatuko), pertsonaiekin batera bizitako abentura eta emozio guztiei agur esan genielako, beraiekin batera, denok elkartuta, ikusle eta pertsonai, egongelaren bueltan, azken aldiz.
    Gogoan eroango ditugu, leial.

    Reply
    • gizagirre | 2015-07-06 at 9:08

      Komentario polita eta dotorea Ekaitz, artikulua bera baino fundamentuzkoagoa, bai jauna!Ados aipatu duzun ” amaiera horrekin” . Berez izan zuen amaieraz gain , modu zoragarri eta hauskor batekin amaitzekotan ” we have to go back” unea aukeratuko nuke nik ere! Eskerrik asko berriro ere!

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA