Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Oporretan ikusteko, aurtengo telesail-motzak
Uzt09 0

Oporretan ikusteko, aurtengo telesail-motzak

Atalak: Gomendioak, Telesailak

Sin título-1

Oporrak hastear edo jada hasita izango dituzue zuetariko askok. Hegazkina, kotxea ala trena hartzeko prest. Bertan ordu dezente igaro behar dituzuela eta, entretenitzeko zer egin dezakezuen ariko zarete. Askok, liburua aukeratuko duzue noski, baina beste batzuk nahiago izaten duzue film ala telesailetara jo. Baliteke bidaia luzerik egin behar ez izatea,  baina oporrak igaro behar dituzuen toki horretan, eguzkia desagertzen den momentuan, afal ostean, gelan lasai ikusteko zerbaiten bila ariko zarete. Hori bai,  ez dadila luzeegia izan , egun-tarte horietan hasi eta bukatzeko zerbait. Harrapatzeko modukoa izan dadila, baina atal gutxikoa ala behintzat denboraldi bakarrekoa eta ahal izanez gero zerbait berria, aurtengoa. Hementxe nator, aurten deskubritu ditudan telesail motz ala mini-serieak gomendatzeko prest!

(…eta datu bitxi bat, zerrenda osoan ez da telesail amerikar bakar bat ageri, lehenengo aldia  da blogarekin hasi nintzenetik hau gertatzen zaidala)

Black work (2015)

Ingalaterra

Introducing_ITV_s_Black_Work
Sortzailea:
Matt Charman
Aktoreak:
Sheridan Smith, Honor Kneafsey, Matthew McNulty
Atal kopurua: 3
Britainia Handitik datozkigun telesailak kalitatezkoak, motzak eta biziak direla frogatzen duen beste telesail baten aurrean gaude: Black Work.  Istorio honen protagonista nagusia, Jo Gillespie (Sheridan Smith) dugu, kasu arriskutsu batean infiltraturik dagoen polizia batekin ezkondua.  Hortik aurrera, engainuka eta gezurrak sartuko dira tartean.
 
 

Jonathan Strange & Mr Norrell (2015)

Ingalaterra

norrell
Sortzailea: Toby Haynes
Aktoreak:
Sharon Horgan, Rob Delaney, Ashley Jensen, Jonathan Forbes, Daniel Lapaine, Marta Barrio
Atal kopurua: 7
Urteko telesail onenen zerrendan egongo den ekoizpena. XIX mende hasieran, Ingalaterran, jada inork ez du magian sinesten , izenburuko bi protagonistak tartean sartzen diren arte. Lehen atal astun eta geldoaren ostean, gorantz -nabarmen- doan telesaila, gidoi dotore eta oso entretenigarri batekin. Interpretazio bikainez josia eta garai hartako anbientazio zoragarri eta landuarekin.

The Secret River (2015)

 Australia

Secret-RiverWEB
Sortzailea: Daina Reid
Aktoreak: 
Oliver Jackson-Cohen, Sarah Snook, Lachy Hulme

Atal kopurua: 2
Australiara egin behar dugu salto oraingoan, 1805 urtera  konkretuki. Konbiktuz beteriko barku bat iristen da Sydney-ko portura. Horien artean, Sam Thornhill , gosez hiltzen ari zen bere familiari  jaten emateagatik, deserritua izan dena.  Hiru ordu irauten dituen kontakizun historikoa eta gizarte-gaiak lantzen dituelarik.
 
 

Deutschland 83 (2015)

 Alemania

b640x600
Sortzaileak: Edward Berger, Samira Radsi
Aktoreak: 
Alexander Beyer, Sonja Gerhardt, Sylvester Groth, Jonas Nay, Ulrich Noethen
Atal kopurua: 8
1983 urtean kokatua. Protagonista, Ekialdeko Alemanian bizi den 24 urteko Martin Rauch dugu. Stasi-koek, Mendebaldera bidaliko dute Ulrich Noethen jeneralarekin, espioitza lanak egitera. Unsere Mütter, unsere Väter-ekin batera, Alemanian ere telesail bikainak egiten dituztenaren froga garbia. Oso lan interesgarria.
 

Catching Milat (2015)

 Australia

762412-a47f6b24-f46c-11e4-9134-cf9443e7fd03
Sortzailea: Peter Andrikidis
Aktoreak: 
Richard Cawthorne, Geoff Morrell, Malcolm Kennard

Atal kopurua: 2
Benetako pertsonaia baten istorioa kontatzen digun telesail Australiarra, Ivan Milat serie-hiltzailearena hain zuzen ere. 90 garren hamarkadan, Australiako baso eta mendietan barrena zenbiltzan txangozaleak hil eta lurperatu zituen tipoa.

Kampen om tungtvannet (2015)

 Norbegia

01-TUNGT
Sortzailea: Per-Olav Sørensen
Aktoreak: 
Andreas Döhler, Robert Hunger-Bühler, Marc Benjamin Puch, Christoph Bach, Peri Baumeister, Espen Reboli Bjerke, Torstein Bjørklund

Atal kopurua: 6
Behin baina gehiagotan aipatu dudan , miniserie Norvegiarra.  (The Heavy water war- Ur astunaren guda). Zuzendaria Per-Olav Sorensen eta  gidoilarien artean izen ezagun bat:  Adam Price, Borgen telesail zoragarriaren sortzaileetako bat besteak beste.
Istorioa kokatzeko, II. Mundu Gerrari buruzko atal konkretu batera egin behar dugu salto: “Ur astunaren bataila” deiturikoa. II Mundu Gerran, Norvegian gertaturiko gertaera historiko erabakigarriena. Rjukan kokaturiko Norsk Hydro enpresari eginiko sabotaje ekintzak, bertako ur astuna fabrikatzearen planak eragozteko. Eta zergatik zen hain garrantzitsua ur hau? Naziek arma nuklearrak garatzeko behar zutelako.
Telesailak lau ikuspuntu desberdinetatik erakusten digu gatazka; Lehenik eta behin, alemaniarren ikuspegia, energia atomikoari buruzko ikerkuntza zientifikoaren bitartez, Werner Heisenberg (Bai, Breaking bad telesaila pertsonaia erreal honetan inspiratu zen)  buru dela. Bestetik aliatuena, bai Londreseko kuartel nagusian eta baita eskoziarrean basean, sabotaje planak burutzen dituzten bitartean. Hirugarrena, erasoak burutzeko ardura duen norvegiar taldea. Eta azkenik, ur astuna fabrikatzen duten enpresa eta bertako zuzendariak.

 The Enfield Haunting (2015)

Ingalaterra

enfield-haunting
Sortzailea: Kristoffer Nyholm
Aktoreak: 
Timothy Spall, Matthew Macfadyen, Rosie Cavaliero, Fern Deacon, Juliet Stevenson,
Atal kopurua: 3
1977 urtean kokatua. Protagonista, Maurice Grosse, ikerketa paranormaletan ibiltzen den tipoa. Enfield (Londres) izeneko auzoan kokaturik dagoen etxe batek izugarri markatuko du, bertan inoiz bizi izan ez dituen gertaera paranormalak jasango baititu. Generozko istorio dotorea eta desberdina.
 

Jordskott (2015)

 Suedia

3ef0306f5741cfb33bfe3b16874aaf8f-jordskott
Sortzaileak: Anders Engström, Henrik Björn
Aktoreak: 
Moa Gammel, Göran Ragnerstam, Richard Forsgren, Peter Andersson, Lia Boysen, Ann Petrén, Hans Mosesson, Ville Virtanen, Johannes Brost, Vanja Blomkvist, Henrik Knutsson, Gustav Lindh
Atal kopurua: 10
Lehen atalaren lehen zatia, orain arte Forbrydelssen edo Broadchurch bezalako telesailetan ikusi ohi dugun “ume desagertze” baten inguruko drama-poliziako bat dirudien arren, azken minutuetan  jasaten duen “genero-aldaketa” horri esker, ekoizpen desberdin eta harrigarri batean bilakatzen dute. Henrik Björn publizistak sortutako telesail honen gakoetako bat hori baita, Ameriketako telesail askoren endibiak piztuko lituzkeen eta leunki eta goxotasunez, ia ohartu gabe, sortu duen genero berezi hau.
Sinbolismo ugariz josia, etengabe ikusten ditugun, Suediako kokaleku natural horietako zuhaitzak adibidez, tramaren elementu garrantzitsu eta ezinbesteko bihurtzen direlarik. Hasieratik sartuz gero, hezurretaraino harrapatzen duen telesaila, erabateko atxikimendua sortuz.
 

Code of a Killer (2015)

Ingalaterra

CBhReUhWcAAwdsT.jpg_large
Sortzailea: James Strong
Aktoreak: 
David Threlfall, John Simm, Anna Madeley, Lorcan Cranitch, Jaz Deol, Andrew Tiernan, Robert Glenister, Lydia Rose Bewley, Farzana Dua Elahe, Paul Copley, Ged Simmons, Shirley Dixon
Atal kopurua: 2
Benetako kasu batean oinarrituriko eta bi atalez osaturiko telesaila. 1980ko hamarkadan, ADN-frogari esker argitu zen historiako lehen hilketari buruzkoa. Bikaina eta gustu handiz errodaturikoa.Telesail osoan zehar, umore-punturik ez egoteak, une dramatikoetan, karga handiz betetzen laguntzen dute. Ezinbestekoa!

Stonemouth (2015)

Ingalaterra

stonemouth-bbc-two-serie
Sortzailea: Charles Martin
Aktoreak:
Naomi Battrick, Christian Cooke, Chris Fulton, Peter Mullan
Atal kopurua: 2
Istorioaren protagonista, Stewart Gilmour (Christian Cooke) dugu. Bere lagun baten hileta-elizkizuna dela eta,  Aberdeenshire ( Stonemouth) erkidegora bueltatzen den tipoa.  Bost urte igaro dira, ezkontza batean “txantxa-sexual” bat egiteagatik,  Londres hirira aldegin behar izan zuela. Stonemouth herrixka,  kontrakoak diren bi bandez osaturik dago: Murstons-ak eta MacAvetts-ak.  Alde egin baino lehen, Gilmour, banda horietako kide batekin konprometitua zegoen, Ellie Murston. Neskaren aita, Don (Peter Mullan), banda horietako nagusia delarik.
 

The Book of Negroes (2015)

Kanada

bon_hero6
Sortzailea: Clement Virgo
Aktoreak:
Aunjanue Ellis, Cuba Gooding Jr., Louis Gossett Jr., Lyriq Bent, Ben Chaplin, Stephan James, Shailyn Pierre-Dixon, Tenika Davis, Greg Bryk, Jane Alexander, Allan Hawco, Nondumiso Tembe
Atal kopurua: 6

Lawrence Hill-en liburu famatuaren egokitzapena. Aminata Diallo-ren istorioa kontatzen digun telesaila. Umea zela bahitu eta esklaboen saleroskata batean saltzen duten afrikar emakumea. Askatasuna berreskuratzeko borroka horretan, South Carolina-tik, New York, Nova Scotia, Sierra Leona eta Ingalaterraraino eramango dute. Sahiestezina Roots telesail ezagunarekin konparaketa. Gogorra.

Catastrophe (2015)

Ingalaterra

More-Catastrophe-on-the-way
Sortzailea: Ben Taylor
Aktoreak: 
Sharon Horgan, Rob Delaney, Ashley Jensen, Jonathan Forbes, Daniel Lapaine, Marta Barrio
Atal kopurua: 6
Azkenean, umorezko telesail bat! Amazon studios-en ekoizpena. Protagonistak Rob Delaney, Sharon Horgan ( aktore eta baita telesailaren gidoilariak). Istorio sinplea baina modu zoragarrian kontaturikoa, gidoi oso eraginkor bati esker.  Rob (Amerikarra) eta Sharon-en (Irlandarra) arteko erlazio-motz baten eraginez,  neska haurdun geratuko da. Ez dira apenas ezagutzen baina badirudi erlazioa mantentzen saiatuko direla. Lehen minututik maitatuko ditugun bi interpretazio/pertsonaia zoragarriei esker, oso gustura ikusten den telesail batean bilakatzen dute. Komedia erromantikoa, baina umore beltzez zipriztindua.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA