Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » "Mr Robot": Azken urteetako telesail onena izateko bidean
Uzt21 5

"Mr Robot": Azken urteetako telesail onena izateko bidean

Atalak: Gomendioak, Telesailak

Sin título-1
Azken urteetako telesail onenak nabarmentzeko garaian, “onak, oso onak ala bikainak” etiketa jartzeko ohitura izaten dugu. Baina “ona ala txarra” kontzeptutik haratago, bada aparteko talde txiki bat, telesailen historian eragin berezia izan duena, arrastoa utzi eta estreinatzen diren momentutik, klasiko bihurtzen diren horietakoak. Iraultza kreatibo bat eragin duten ekoizpenak azken finean. Arrazoi bat ala bestea, aztarna ezabaezina utzi duten fikzioak. 1990 urtean: Twin Peaks, 1999: The Soprano´s, 2002: The Wire,  2004: Lost, 2008an: Breaking bad eta 2011 urtean: Game of Thrones adibidez.

2015 urtean gaude -eta momentuz handikeria dirudien arren- izango al da Mr Robot talde esklusibo honen kide berria?



Asteko, salbuespen bat egiteko beharra sentitu dudala esatea litzateke bidezkoena. Normalean telesaila amaitu -ala behintzat denboraldi osoa amaitzear dagoenean- gustatzen zaidalako gomendioak egitea, ikuspuntu global eta bidezkoago bat edukitzeko. Baina Mr Robot-en denboraldi-hasiera hau ikusi dudan unetik,  azken aldian dastatu dudan irabiaturik ausartenaren eta berritzaileenaren aurrean nagoela ohartu naiz segituan. Geruza ugariz osaturiko trama harrapakor eta oso interesgarri batekin. Eta batez ere, begi bistara ikusten dugunaz haratago,  azpian, sakontasun handiko zerbait topatu dudala.
Lehen atala aireratu eta egun batzuk beranduago, bigarren denboraldi batera luzatuko zutela iragarri zuten. Zer ote zuen ba pilotu honek eskaintzeko? Azken urteetan ikusitako lehen-atal zirraragarri, berritzaile, harrigarri eta ausartenetarikoa. Ia ezinezkoa, 50 minutuan gehiago ematea.
 

Elliot Alderson

Mr-Robot-Alone
Istorio erakargarri honen protagonista Elliot Anderson dugu. Pertsonaia sakon honen atzean dagoena aldiz,  jatorri egiptoarra duen Rami Malek aktorea. Lan zoragarri eta ilun bat burutzen duelarik.  Jendearekin erlazionatzeko orduan,  arazo nabarmenak dauzkan tipo bitxia eta drogen menpe bizi dena. Ciber-segurtasunaren arloan lanean dabilen arren, ezaguera harrigarri horiek erabiliz, eguneko/gaueko beste tarteetan, delitugile desberdinei “mozorroa kentzen” aritzen da. Baita hainbat vendetta pertsonal egiteko aprobetxatuz. -Gainazaleko konparaketa bat egitearren Dexter-Hacker antzeko bat-.  Irrika jasanezin hori asetzeko, mendeku-zerrenda horren lehen postuan, bere aita lanean ibili zen multinazional teknologiko bat aurkitzen da: “E-Corp”. -Dirudienez, bere aita hiltzearen erantzule zuzenak.- Mr. Robot-ekin (Christian Slater) topo egiten duen arte, terrorismo informatikoaren arloan aritzen den erakunde bateko liderra.
 
 

“Fsociety”

image
Aipaturiko terrorismo-informatikoaren arloan aritzen den erakunde hori, Fsociety ezizenarekin ezagutzen da hain zuzen ere. Gaur egungo Anonymous fenomenoarekin konpara genezakeena -mozorro eta guzti noski-
 
 

 E(vil) – corp

650_1200
Inongo disimulurik gabe, Apple-ekin konparatzen duten enpresa.Lehen aipatu bezala, Elliot-en irrika  hori mendeku moduan asetzeko, lehen postuan aurkitzen den helburua. Bere aita lanean ibili zen multinazional teknologikoa eta dirudienez, bere aita hiltzearen erantzuleak.
Bide batez, bi logo hauek hain antzekoak izatea, kasualitatea hutsa?
768496.1.highlatest
 
 
 
 
 
 
 
Bertako burua,  Tyrel Wellick , momentuz antzeman daitekeenarekin behintzat, pertsonaia iluna eta desorekatua. Arrakasta besterik axola ez zaion tipoa eta sekretu ugariz josia.
Mr-Robot-Tyrell-615x338
 
 

Estetika eta gaia:

David Fincher, Fight club eta Kubrick

Lau atal aireratu dituzte bakarrik, baina nahikoa, thriller psikologiko bikain eta desberdin baten aurrean gaudela ohartzeko. Gaurkotasun izugarria duten hainbat gaiei heltzen dion gidoi ziztatzaile bati esker.
Oso deigarria baita ere, estetikaren arloa. Alde batetik –eta berriz ere handikeria dirudien arren- plano motak, hauen tratamendua eta musikarekin batera sortzen duten sinfonia hori, Kubrick-ek erabiltzen zuen antzeko planteamendua dirudi. Baita Clockwork Orange filman Alex-en pertsonaia eta kasu honetan Tyrell Wellick aurkezterako garaian, musika klasiko eta irudi bortitzak nahastean. -Telesailan eskalea jotzen duen momentua vs Kubrick-en filmean Alex eta bere lagunak gauza berbera egiten dutenean adibidez-
a_clockwork_orange_03
Eta bestetik, saihestezina David Fincher burura etortzea eta Fight club filma konkretuki. Itxuraz eta batez ere zabaldu edo kritikatu nahi den mezuari erreparatzen badiogu. Eta ez naiz ari, istorioaren eta pertsonaien espiritu ekintzaile horren antzekotasunez soilik. Baita protagonistak, off ahotsaren bitartez  jaurtitzen dituen sistemaren aurkako speech zoragarri eta suntsitzaileez.  Gizarte moderno honetan, bakoitzaren egunerokoak duen zentzuari, kritika zorrotz eta sakon bat eginaz. Baina batez ere, nola multinazionalek diseinaturiko bizitza-mota honen esklabo bilakatu garen. Kontsumismoari muturrekoa azken finean. Ez al da Fight Club filmaren mezu berbera edo antzekoa?
fight-club1 large_Mr.-Robot-Still-Web
 
 

Musika

Hainbat momentutan entzungai den musika klasikoaz gain, soinu banda, Fincher-en filmetan –berriro ere- , Trent Reznor-ek erabiltzen duenaren oso antzekoa.


 
 

Telesail elkarreragilea

CHQaSlWUwAEzGq4
Zalantza izpirik gabe, eta Lost-ekin gertatu zen bezala, ikuslearekin ezinbesteko konexioa eta biraltasuna sortuko duen telesaila. Alde batetik internet bidezko “ahoz-ahoko” hori ezinbesteko bihurtuko delako, foro eta weborrialde desberdinetan sortuko diren teoriekin. Ikusi bestela web ofizialean sortu duten “jokoa”:
 

http://www.whoismrrobot.com/fsociety/

 
11753657_10207171301102300_2388446942478250899_n
Bestetik Elliot-ek Off-ahotsa erabiltzen duen bakoitzean, ikuslearekin ari dela elkar–eragiten, istorioa barne-barnetik sentituz. Laugarren ataleko eszena batean adibidez, zuzenean pantailari begiratu eta: “ah! hor zaude, zutaz ahaztua nengoen” dio.

 
 

 Beraz…

Aurten, telesail bakar bat aukeratu behar baduzue, ahaztu True detective II, Better Call Saul ala Sense 8,  Mr Robot izan dadila zuen hautatua, ez zarete damutuko. Horrela jarraituz gero urteko telesail onena bihurtzeko txartel guztiak dauzkan ekoizpena baita.
Eta nork daki zerrenda honen kide izaten amaituko duen…
– lehen denboraldia amaitzean ikusiko dugu-
1990 #Twinpeaks 1999  #TheSoprano‘s 2002  #TheWire 2004  #Lost   2008 #BreakingBad 2011 #Gameofthrones……….2015…#MrRobot ??? ikusi beharko…
 
 

5 Iruzkin

  1. Ibai | 2015-08-03 at 22:13

    Telesai honek “Who am I” filma gogoarazi dit.

    Reply
    • Gorka Izagirre | 2015-08-04 at 7:05

      egia! arrazoi osoa. 2014ko film Alemaniarra diozu ezta?

      Reply
      • Ibai | 2015-08-04 at 22:14

        Bai, hoixe bera.

        Reply
  2. Ixilik | 2015-09-15 at 11:53

    “Fight Club” filmari erreferentzia borobiltzeko erabiltzen dute musika baita, “Where is my mind” kantu mitikoaren piano bertsioarekin.Sutila, baina zutitu ta pantaila txalotzen hasteko modukoa.

    Reply
    • Gaizka_Izagirre | 2015-09-15 at 12:05

      Bai jauna!!! et azken atalean entzun daitekeen Dmitri Shostakovichen Waltz nº 2 pieza? Kubricken – Eyes wide shut filmean

      Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Mr. Robot, benetako tiroketak eta spoilerrak | Boligrafo gorria - […] estetika –Anonymous estiloko bideo horiek eta abar– bere egiten dituela iruditu zait –Gaizka Izagirrek jada aipatuak dituen Kubrick-en tankerako…
  2. E.T.A, Euskal Herria eta txalaparta doinuak, Netflix-en Narcos telesailan. | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] batez aipatu, telesail bikaina dela, ikaragarria, Mr Robot-ekin batera urteko onena (momentuz),  baina analisi hori beste batetarako utziko […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA