Oscar sarietan, 'Loreak'-en lehiakide izan daitezkeen filmak
Atzo iragarri zuten, Loreak filma, Oscar sarietan “atzerriko film onenaren” sailean lehiatzeko hautagai izango dela. (hemen Mikel Gartziak, Goenaga eta Garañori eginiko elkarrizketa). Mugarri historikoa eta garrantzitsua zalantzarik gabe, gure hizkuntza maitea, alfonbra gorrian entzun daitekeela pentsatze hutsak, oilo ipurdia jartzeko modukoa. Topikoetara joaz, “hau jada sari bat da” esaldia esan beharko genuke, baina zer arraio! goazen anbizioz betetzera eta ikus...
Read MoreUdazken-neguko filmen gida
Urteko azken hiru hilabeteak eta hurrengo urteko hasierakoak izaten dira filmen arloan oparoenak. Urrezko globoak, Oscarrak eta beste hainbat sari banatzen direnez, erakusleihora film garrantzitsuenak ateratzeko garaia izaten da. Jarraian aipatuko ditudanak dira, nire ustez, hurrengo hilabeteetan galdu ezin ditugunak, egutegian gorriz markatu beharrekoak. Batzuk aurtengo Zinemaldian ikusteko aukera izan dut, beraz, gomendioa ziurtatua dago. Bestalde, askotan gertatzen da, film konkretu...
Read MoreZinemaldia 2015: kronika azkar bat
63. edizioaren errepaso hau galdera batekin hasi nahiko nuke: zer da Donostiako Zinemaldia? Zortzi egunetan soilik, urduritasuna, nekea, gozamena, pasioa, ilusioa, tristura eta barrea eskaini dezakeen sentimenduen irabiatu-kontzentratu zoragarri bat. Filmetan ikusten ditugun istorio horietaz haratago, Zinemaldia zazpigarren artearekiko dugun maitasun desinteresatu horren testigu zuzena bilakatzen da urtero. Kafea bidelagun bereizezina alboan dugula, goizeko 1:00tan film Txinatar bat ikustetik...
Read MoreBakardadeari buruzko triptiko eskasa
Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen. Apur horien artean filmeko hiru protagonistak, hiru istorio desberdinetan zatituak. 73 urteko amona bakarti bat, gurasoekin kanpin ziztrin batean azken opor egunak igarotzen ari den gazte bat eta hil bukaerara iristeko arazo larriak dituen aita. Bakardadeari buruzko triptiko eskasa, honela laburbilduko nuke filma. Hasiera bikain batekin, pertsonaien aurkezpen zuzena, estetikoki oso...
Read MoreSumendiaren indarra
Istorio sinple batek bideraturiko film zuzena, baina gai oso interesgarri bat jorratzen duelarik . Ixcanul, (literalki sumendia), Maria-ren istorioa kontatzen digu. Gurasoekin, kafea landatzen duten lursail batean bizi diren Maia-k dira. Atze-oihal gisa, sumendia, zelatari moduan dagoen bitartean, diskriminazioren gaia loratuko delarik; indigena delako, emakumea eta gainera ezkongabea. Film txikia, istorio handia eta intentzio bikaina. Nahikoa, filma aurrera eramateko? Neurri batean bai....
Read MoreMinak pantaila zeharkatzen duenean
Aitortu beharra daukat, atzo egin nuela lehen saiakera kritika hau idazteko. Aretotik atera eta ordu gutxitara. Baina ezin izan nuen, filma freskoegia nuen eta sabelean ukabilkada bat jaso izan banu bezala nokeatua utzi ninduen, indarrik gabe. Ezin ordenagailuko teklak zanpatu eta are gutxiago erabat gainezka nuen garuna estutu. Egun bat beranduago, burutik ezin kendurik gabe nabil El Club filma. Ikaragarria, gogorra, gorputzaren barreneraino sartzen den film horietakoa bat baita. Eta zer...
Read MoreBihar ere maiteko zaitut
Izenburu zirraragarri hori irakurri nuen momentutik ( mode ironic: ON) , deseatzen nengoen filma ikustera joateko. Txantxak alde batera utzita, sorpresa positiboa izan dela aitortu beharra daukat. Gehien ezagutzen eta maite duzun pertsona hori, bizitzaren bidaian, bidelagun gisa aukeratu duzuna, bat-batean istripu baten ondorioz, arrotz bihurtzen da. Ez dakizu nor den eta maitemindu zintuen barru zoragarri hura, desagertu egin da betiko. Hortaz doa “Vida sexual de las plantas”...
Read MoreOhoreari buruzko parabola
Gomendioak luzatzeko erabiltzen dut normalean blog hau, baina kasu honetan, Ander izeneko irakurle batek proposaturiko film bat ikusteko aukera izan dut. Japoniako zinema independente berriaren ziklo barruan dagoen, Bashin hain zuzen ere. “Pelikula gogorra benetan. Ikusteak merezi du” esan zidan , eta halaxe izan da. 2004ko apirilean Irak-en terrorista islamiar batzuek, hiru aktibista japoniar bahitu zituzteneko benetako istorioan oinarritua. Kasu honetan, protagonista,...
Read MoreMcQueen-en sokatira zinematografikoa
Gustuko ez dudan gai bati buruzko dokumental bat ikustera noanean, zalantza ugari izaten ditut beti. Kasu honetan, automobilismoaren munduarekin, larruazalean negalak ateratzen zaizkit, batere gustuko ez dudan gaia izaten baita. Baina orain urte batzuk Senna dokumental zoragarriarekin gertatu zitzaidan bezala, “McQueen: The Man & Le Mans” filmak harritu egin nau. 70. hamarkadan, Steve McQueen “Hollywood-eko errege” deiturikoen artean aurkitzen zen. Autozale...
Read MoreEmmy sariak 2015: apustuak martxan!
Igandean banatuko dituzte aurtengo Emmy sariak. Dakizuen bezala, Amerikarren ustez , urteko telesail onenak goraipatzeko aitzakiarekin, sail desberdinetan antolaturiko sariak banatzen dituzte. Izendatuen artean, ezusteko gutxi , baina bai sailkapen moten artean berrikuntza bitxiak; adibidez, Orange is the new black komedia barruan egon beharrean, drama onenaren arloan dagoela. Nabarmentzekoa baita ere Netflix-en gorakada, geroz eta handiagoa, 34 izendapenekin (‘Unbreakable Kimmy...
Read More
Iruzkin berriak