Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Ohoreari buruzko parabola
Ira20 1

Ohoreari buruzko parabola

Atalak: Albisteak, Gomendioak, Pelikulak, Zinemaldia 2015

Bashing_Filmearen_argazkia_7563
Gomendioak  luzatzeko erabiltzen dut normalean blog hau, baina kasu honetan, Ander izeneko irakurle batek proposaturiko film bat ikusteko aukera izan dut. Japoniako zinema independente berriaren ziklo barruan dagoen, Bashin hain zuzen ere.
“Pelikula gogorra benetan. Ikusteak merezi du” esan zidan , eta halaxe izan da.  2004ko apirilean Irak-en terrorista islamiar batzuek, hiru aktibista japoniar bahitu zituzteneko benetako istorioan oinarritua. Kasu honetan, protagonista, Yuko dugu, Ekialde ertainean bahiturik egon ostean, aske utzi eta Japonera itzultzen den borondatezko lankide bat. Baina kalbario hori ez da askatasun horrekin batera amaituko. Etxera bueltatzen den momentuan, lagun eta bizilagunengatik guztiz baztertua sentitzen denean baizik.
Momentu horretatik aurrera bihurtzen da filma, ohoreari buruzko parabola harrigarri bat.  Hortxe loratzen delako batez ere, Ekialde eta Mendebaldearen artean existitzen den amildegi sakon horren erakustaldia. Ander-ek esan bezala hortxe agertzen da gogortasun hori,  azalean ikusten dugunaz haratago, azpigeruza interesgarri gehiago agertzean.
Bashing_Filmearen_argazkia_7562
Protagonista horren sentimenduekin loturik,  Kobayashi-k modu bikainean erabiltzen duen beste elementu bat kokalekua da. Yukoren etsipen sentimendu hori paisaia monotono eta lehor horiekin talka egin beharrean, eskutik doazelako film osoan zehar, irmoki loturik. 35mm proiektatu izanak gainera, izugarri laguntzen du tristura horretan murgiltzen.
Gerturatzea merezi duen lan gogor eta interesgarria. Arazo horri, zuzenean begietara begiratzen diolako. Masahiro Kobayashi-ren filmografia gertutik jarraituko dut hemendik aurrera.
 
Saila: Atzera begirako tematikoa: ‘Japoniako zinema independente berria 2000-2015′
BASHING
Urtea: 2005
Zuzendaria: Masahiro Kobayashi
Aktoreak: Fusako Urabe, Nene Ohtsuka, Takayuki Kato, Kikujiro Honda, Ryuzo Tanaka, Teruyuki Kagawa
Japonia
82 minutu.

Iruzkin bat

  1. Ander | 2015-09-21 at 15:51

    Pozten naiz Bashing gustokoa izatea. Egia da mendebaldeko ikusle batentzat harrigarria izatea bahitua denak bere herrian jasatzen duen mesprezua, lotsa nazionalaren erantzule bezala. Gero, plano luzeek, hitz apurrek eta paisaiak bakartasun horren laguntzaile dira.
    Aspaldi ikusi nuen filma da Allzine-ko lagunei esker.
    Aurrekoan gomendatu bezala, aukera baduzu (ez da eereza izango), H Story ikusi (Irailak 23, 16:15). Seguruenik Zinemaldi osoan emango duten film onena. Eta gustoko baduzu, Nobuhiro Suwa-ren filmografia ikusten jarraitu, bere hurrengo lanak oso ederrak dira eta. Hori bai, kasu honetan, tamalez, ezingo da bere formatu originalean disfrutatu, 35mm-tan.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA