Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Zinemaldiari buruz ezagutzen ez zenituen 25 bitxikeria
Ira07 0

Zinemaldiari buruz ezagutzen ez zenituen 25 bitxikeria

Atalak: Albisteak, Pelikulak, Zinemaldia 2014, Zinemaldia 2015

Sin título-3
Aurtengo Zinemaldia ate joka ari zaigu eta ohitura den moduan, ni urduritzen. Irrika hori asetzeko, azken urteetan entzun ala irakurri ditudan bitxikeria eta datu batzuk ekartzea bururatu zait.  Besterik gabe, guztiok ezkutuan daukagun alderdi kuxkuxero hori atera eta zerrenda bitxi honi begiradatxo bat botatzeko helburuarekin. Hitchcock-en anonimatu harrigarria, Trueba eta Galanen arteko liskarra edo Willem Dafoek,  Urgull mendiko Jesusen bihotzarekin izandako momentu mistikoa, bezalako bitxikeriak ere, Zinemaldiaren historiaren parte direlako.

1-  1953an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren aurreneko ekitaldia jaso zen, hiriko Merkataritza Elkarteak Nazioarteko Zinema Astea izenarekin sortu eta bultzatu zuenean.
13035601
2-Erregimen frankistak, zinemaldia, Espainiaren ikuspegi moderno eta hiritar bat islatu zezan zuen interesa ikusirik, Palmako udalak ere zinemaldi hura hiri hartara mugitzeko sekulako interesa agerrarazi zuen. Une hartan, Zinemaldiak jasaten zituen zalantza eta krisiaren erantzuleak, Donostian ospatzen zela aitzakiatzat jarriz. Agintari frankistek Donostian jarrai zezan erabaki zuten, baita estatubatuar zinemagintzari ateak ireki ziezazkion ere.
ZINE_BATMAN-1989
3- Alfred Hitchcock maisua Donostian barna ibili zen pasioan, Vertigo filma aurkezteko aitzakiarekin; Kontxa hondartzan, Alde Zaharrean , Grosen eta abar. Harrigarriena? Ez zuela inortxok ere ezagutu.
img_15957
4- Betidanik esan den zerbait,  “Donostia saria, madarikatua dagoela”. Jaso eta aste batzuk beranduago hainbat aktoreren heriotza gertatu baita: Bette Davis, Anthony Perkins ala Paco Rabal besteak beste.
421-anthony-perkins
5- Esaten dutenez, Kirk Douglas aktoreak, ez zion batere kasurik egin,  1958urtean jaso zuen aktore onenaren sariari, baina bai aldiz , gastronomia gipuzkoarrari,  jatetxe eta taberna ugaritan ikusi baitzuten ia gelditu gabe.
1958_ampliacion
6- Glenn Ford aktorea “Gilda” filma aurkeztera etorri zenean, negarrez pasa zituen proiekzioak iraun zituen 110 minutuak. Hori bai, dirudienez, amaitu zenean, animatu eta Alde Zaharreko taberna guztietatik “tour-a”egitea erabaki zuen. Donostia eta bertako gastronomia hainbeste gustatu zitzaion, programatua zuen bueltako hegaldia bertan behera uztea erabaki zuela. Zinemaldiak ezin izan zuen konbentzitu jaialdia jada amaitu zela eta antolakuntzak ezin ziola “parranda” ordaintzen jarraitu.
persona_200_g
7- William Dafoe aktorea, ‘The Last Temptation of Christ’ filma aurkeztera etorri zenean ere, izugarri gustatu zitzaion Donostiako “gaua”. Hainbat baxoerdiren ostean, Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotza begiratu eta harriturik esan omen zuen “Hemen ederki dakizue film bat nola promozionatu!”…segituan azaldu zioten hori ez zela atrezzoaren parte.
Willem+Dafoe+62nd+San+Sebastian+Film+Festival+OPqivNbb6pVl
8- Gaur egun oso ezagunak diren zuzendarien ibilbidea hazteko ere balio izan du Zinemaldiak; Polanski, Almodovar edo Copolla bezalako kasuekin adibidez. Guztietan kontribuzio handiena, azkeneko honekin izan zen ziurrenik. Hurrengo proiektu batzuentzat dirua lortzeko, Rumble Fish filmarekin irabazi zuen urrezko maskorra (garai hartan urre trinkozkoa, gaur egun bainu fin bat besterik ez du) saldu behar izan baitzuen.
f1_737
9- Liskar ugari ere bizi izan dira. Sonatuenetarikoa, Fernando Trueba eta Diego Galán zinema kritikoaren artekoa. Urte batzuk beranduago, Zinemaldiko zuzendaria izango zenak esan zuen, “zuzendari espainiarraren filma, aproposagoa zela telebistan aireratzeko, pantaila handian baino”. Honek, zuzendari madrildarraren haserrea piztu eta urez beteriko ontzi bat jaurti zion.
Trueba3
10- Beste liskar ezagun bat, 1994. urtean gertatu zen. Mickey Rooney aktoreak, bere oroitzapenen liburua argitaratu zuenean. Bertan, Lana Turner-ekin alaba sekretu bat izan zuela aitortu zuen. Adierazpen hauen ondoren, “ikusten zuen hurrengo aldian, belarrondoko bat emango ziola” adierazi zuen Lana-k. Rooney-k bere liburuari oihartzun handiago emateko aukera ikusi zuen momentu horretan. Aste batzuk beranduago, Euskal Herrian egin behar zuten topo biek, Donostiako Zinemaldian hain zuzen ere. Aktorea, María Cristina hoteleko hall famatuan zain geratu zen, bere amorante famatuari itxaroten. Baina, elkartze fatidiko hori gerta ez zedin, Zinemaldiko antolakuntzak, errusiar telebistako kazetari batzuk konbentzitu zituzten, elkarrizketa bukaezin bat egin ziezaioten, modu honetan aktorea oharkabe mantentzeko. Azkenean, edizio hori inongo liskarrik gabe amatu zen.
andy
11- 2001eko irailaren 11ren itzalpean , egun tragiko hori geratu eta egun batzuk beranduago, hainbat izarrek bertan behera utzi zuten Donostiako egonaldia. Nabarmenenak, Donostia saria jaso behar zuten,  Julie Andrews eta Warren Beaty.
alg-julie-andrews-jpg
12- Diego Galanen esanetan, 2000. urtean Liv Ulman-ek zalantzak izan zituen Donostiara etortzeko, ETAren atentatuen beldur baizen.
55_pd02_gala
13- Zentsura amaitu zen urtean (1977),  Star Wars filma aurkeztu zuten, Harrison Ford eta Carrie Fisher gazte batzuekin.
MARK-HAMILL-CARRIE-FISHER-STAR-WARS-1977-HARRISON-FORD
14- Donostia saria 1986 urtean jaio zen, hiriari omenaldia eskaintzeko helburuarekin. Lehenengoa, Gregory Peck izan zen.
1347640203924
15- Pozez gainezka agertu zen Vanessa Redgrave 1999. urtean Donostia Saria jaso zuenean. Agertokira igo eta esker guztien ostean, publikoari John Lennon-en ‘Imagine’ abestia kantatzeko eskatuz.

16- Gleen Close aktore ezagunak ere izan zuen hiriarekin maitasun istorio bat. Donostiarrekin harreman zuzena eduki nahi eta, hiriko jatetxe famatu batean zuen erreserba bertan behera utziz, Alde Zaharrean barna pintxo-ibilaldi bat egitea erabaki zuen.
1204886
17- 2004an Woody Allenek bere Melinda & Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia Zinemaldiko 42. Ekitaldiko inauguraketa jaian zehar egin zuen. Hori mugarri historiko bat izan zen Zinemaldiarentzat. Zuzendari Newyorktarraren ohiko estreinaldi lekua zen Veneziako Zinemaldia, Donostiak ordezkatu baitzuen.
img_1209
18- Frances Mcdormand Kursaaletik gertu zegoen fruta-denda batean ikusi zuten melokotoiak erosten.
frances-mcdormand--644x362
19-McDormand berak, Alex de la Iglesia zuzendariari behin baina gehiagotan kendu zion mugikorra, Twitter bidez txiokatzeko.
31222_el-jurado-del-festival-de-san-sebastian-posa-en-la-gala-de-clausura
20- Diego Galan-ek bere liburuan kontatzen du ” Onerako ala txarrerako, harritu egin zela, izar horietako batzuk gertutik ezagutzean”. Robert de Niro adibidez, pantaila handian erakusten duen energia horrekin alderatuz, pertsona oso lotsatia iruditu zitzaiola.
img_203
21- Michael Fassbender gaueko ordu txikietan iritsi zen Donostiara, Alemaniatik motoan etortzea erabaki baitzuen.

22- 2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez International Film Festival).
El-Festival-de-cine-de-San-Seb_54406757090_53389389549_600_396
23-Bere aurrekontua, gaur egun, Espainian ospatzen diren zinemaldi guztietan handiena da, babesleen diru-sarrera eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultura Ministerioak emandako diru-laguntzei esker erdi eta erdi finantzatzen da.
festival-de-san-sebastian
24- 2009an, Donostiako Zinemaldiaren 57. ekinaldian, Euskal Herriko zinemagintzako eta kulturako hainbat eragilek, Euskaldunon Egunkariaren itxiera gaitzesteko protesta ekitaldia egin zuten, Kursaal jauregiaren aurrealdean.
web1
25-  Sail Ofizialean, lehiatu den Euskaraz errodaturiko lehen filma, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” izan zen.
video_3104
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA