Zinemaldia 2015: B aldeko proposamenak
Sail ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun gehien izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar disdiratsuen atzetik ibiltzen dira. Baina jakin ezazue, badagoela aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian dabiltzanak...
Read MoreZinemaldiari buruz ezagutzen ez zenituen 25 bitxikeria
Aurtengo Zinemaldia ate joka ari zaigu eta ohitura den moduan, ni urduritzen. Irrika hori asetzeko, azken urteetan entzun ala irakurri ditudan bitxikeria eta datu batzuk ekartzea bururatu zait. Besterik gabe, guztiok ezkutuan daukagun alderdi kuxkuxero hori atera eta zerrenda bitxi honi begiradatxo bat botatzeko helburuarekin. Hitchcock-en anonimatu harrigarria, Trueba eta Galanen arteko liskarra edo Willem Dafoek, Urgull mendiko Jesusen bihotzarekin izandako momentu mistikoa, bezalako...
Read MoreMunduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 2/2
Hementxe aurreko astean argitaratu nuen zerrendaren bigarren zatia. Oraingoan ere, atal edo zati desberdinetan banatua: Gaixotasun/biziraupen-gainditze istorioak, kapitalismoa/kontsumismoa, elizaren lotsak eta Euskal gatazka. Gaixotasunak / Biziraupen-gainditze istorioak Workingman’s Death ( 2005, Michael Glawogger) Donbass-ko meatzari Ukraniarrak, ikatzaren bila erortzear dauden lurrazpiko zulo ilunetatik arrastaka dabiltzan “ilegalak”. Indonesian, sufrezko saskiak gora eta...
Read MoreE.T.A, Euskal Herria eta txalaparta doinuak, Netflix-en Narcos telesailan.
Bai ongi irakurri duzue. Orain egun batzuk, Netflix kateak estreinatu zuen Narcos telesailan, izenburuko elementu horiek ageri dira. Felix Linares-ek aurkezten duen “La noche de” saio bikainean, askotan aipatu dute Hollywood eta Euskal Herriaren arteko erlazio bitxi (eta askotan barregarri) hori. Baina kasu honetan 2015eko telesail baten begietatik azaldu zaigu kasu berri hau. Istorioa, Kolonbian kokatzen da, narkotrafikoaren munduan eta Pablo Escobar famatuaren irudian...
Read MoreUdazkeneko telesailen gida
2015/2016 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa. Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Ameriketan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – Homeland, The Affair, The Good Wife… – baina, baita telesail...
Read More
Iruzkin berriak