Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015 » Sexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen
Aza04 0

Sexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen

Atalak: Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015, Pelikulak

2491
Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S,  Tales of Halloween ala urrutira joan gabe,  EHaren ABDAak adibidez).  Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana),  hiru istorio odoltsu, erotiko eta basatiz osaturiko lan bat. Normalean, mota honetako proiektuen akats nagusiena, guztien arteko adostasun falta izaten da. Hau da, filma osotasunean hartuz gero, irregulartasun sintomak ageri direla. Batzuk kalitate aldetik bereizten diren bitartean, besteak hondoratu egiten dira. Zorionez, ez da lan Alemaniar honen kasua izan. Egia esan, hiruren artean, normalean mota honetako lanetan faltatzen den oreka hori ikusi ahal izan dut, bai forman eta baita edukian. Istorio aldetik zeharo desberdinak diren arren, teknikoki behintzat, maila berean daudela iruditzen zaidalako.
Hasteko, “Final Girl”, Jörg Buttgereit egina , besteak beste, NEKRomantik film mitikoaren zuzendaria. Hiruretatik ezohikoena beharbada, elementu gutxi erabiliaz eta eszenaratze xumeagoa erabiliaz.  Apartamendu zikin eta nazkagarri batean, bakarrik bizi den neska baten istorioa kontatzen digu. Logelan gizon bat aurkitzen da, lotua eta ahoa bozatua duela. Pertsonaia gutxi eta elkarrizketarik ez. Off ahots baten salbuespenarekin, nire ustez modu egokian erabilia gainera.  Bigarrena, “Make a Wish” , Michal Kosakowski zuzendariarena. Koadrila batengatik erasotuak izango diren bikote gor-mutu bat. Ikusteko “zailena” agian, begirada pantailatik kentzeko desira, behin baina gehiagotan pizten duen kontakizuna delako. Ez bakarrik ikusgai den basakeria horrengatik,  baizik eta guztia, tonu negatibo eta kaltegarri batek bustitzen duelako. Hirugarrena eta azkena, antologia honi amaiera ezin hobea ematen dion “Alraune”, Andreas Marschall-ek zuzendua. Mandragora landarearen bitartez eginiko droga bati esker, esperientzia sexual harrigarri bat bizi nahi duen tipo baten inguruko kontakizuna.  Nire ustez, onena ala behintzat biribilena. Estetikoko oso landua eta eduki erotiko-surrealistago batez hornitua.

Orokorrean beraz,  proiektu interesgarria eta orekatua. Berlingo zoko ilunei buruzko kontakizun sadikoa, eldarnio hutsa. Erabaki bikaina iruditu zait gainera, bideo analogikoak eskaintzen duen ehundura zikin hori eta gore ez digitalaren erabilpena, erabateko gai eta estetika esplizituz itsatsiz. Inor engainatzen ez duen filma azken finean, aurretik dakigulako zer topatuko dugun eta zentzu horretan behintzat, ez da batere iruzurgilea. Genero honen jarraitzaile eta zaleentzat ezinbestekoa. Gainerakoentzat, ordea, hobe ez gerturatzea.

 


 
XXVI Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
German Angst
Urtea: 2015
Zuzendariak:
Jörg Buttgereit, Michal Kosakowski, Andreas Marschall
Aktoreak:
Lola Gave, Axel Holst, Michael Zenner, Lila Lorane, Mucki, Andreas Pape, Matthan Harris, Annika Strauss, Denis Lyons, Martina Schöne-Radunski, Daniel Faust
Alemania
111 minutu

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua | Sexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen - […] Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi (V/H…  Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana),…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA