Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015 » Euskal Harriaren ABDak: 26 laburrak hitz batez
Aza06 0

Euskal Harriaren ABDak: 26 laburrak hitz batez

Atalak: Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015, Film laburrak, Gomendioak, Pelikulak

url
Hainbeste zalapartaren ondoren, azkenean ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko lan kolektiboa: Euskal Harriaren ABDak. Olentzero seriar-killerrak, merkatal zentruko drama mitologiko bat, Ultrafesta futurista, distopia feminista ala bihurguneko neskaren remakea besteak beste.
Proiektu moduan interesgarria iruditu zait, polita, entretenigarria, ulertezina, barregarria, odoltsua eta bizarroa. Baina balorazio justu eta zehatz bat egiterako orduan, eskas xamarra. Halere,  gauza bat aitortu behar dizuet, bost axola. Bai,  proiektu honen xarma eta esentzia hori delako. Kalitate goreneko laburrak kaxkarragoak diren horien kontra talka egitean sortu duten irabiatu martziano hori. Elkarlan honen helburua beste bat izan delako, eta hori ezin hobeto burutu dute, bikain. Lagun artean egina −batzuen kasuan− lagun artean ikusteko. Garagardoa esku artean eta parranda giroan, askoz hobe. 126 minututan zehar, eguneroko arazo guztiak baztertu eta ongi pasatzeko, gozatzeko. Gutxi iruditzen al zaizue? Baina mota honetako proiektuei buruz idazterako orduan, film labur bakoitzari buruzko iritzia ematea gustuko izaten dut. Hori bai! Beraien arau berdinak jarraituz, lan bakoitza hitz bakarreko kritikarekin osatuz −edo antzeko zerbait−.

 

A: Animalien Etxaldea

aberen-etxola

Napoleon txerriak iraultza egitera deitzen ditu baserriko animaliak. Tamalez botereak iraultza zanpatzen du.

#TxerriMatxinadaZapuztua

Nork aurkeztu: Askatu Piztiak.
Zuzendaria: Maria Mortarena.


B: Bidaxune Vs Barttolo

bidaxune-vs-barttolo-argazkia1

Badira urteak eta urteak Bidaxuneko Agramundutar azken familiako bi semeak gaztelura doazela, haien arbasoen arimak iratzartzeko helburuarekin. 500 urte berantago, armada berrosatzen dute, Amikuzeko Barttolo Behemundutarren kondea eta lurraldea berkonkistatzeko.

#TxuriBeltzekoGuduBizarroa

Nork aurkeztu: Berantiarrak.
Zuzendariak: Berantiarrak.


D: Deabru Debalde

deabru-debalde

Amona bazkaria zerbitzatzera doala konturatzen da ilobek barrabaskeria egin dutela. Honek haserretzean “DEABRU DEBALDE!” oihukatzen du. Ilobek harrituta galdegin diote amonari ea zer den “Deabru debalde”. Esaera honen jatorri ilun eta beldurgarria ezagutuko dugu.

#AmonanDebaldekoKontuk

Nork aurkeztu:Kkinzona.
Zuzendariak: Kkinzona.


E: Eŕi otza

eri-otza

Neska gazte euskaldunberri batek gaua pasatu behar du baserri batean, hil berri den izeba batekin. Izebak ez zuen inoiz maite izan, eta ez litzateke harrigarria izanen ohatzetik altxatuko balitz neska akabatzeko asmoz.

#GialloEuskalduna

Nork aurkeztu: Eneko Olazabal, Jaume Gelabert eta Santi Leoné.
Zuzendaria: Eneko Olazabal.


F: Filologoaren Iturriaren Sekretua

filologoa

2003an Pasaiako portura kutxa misteriotsu bat iristen da.

#SorpresaMamitsua

Nork aurkeztu: Katihotsak.
Zuzendaria: Katihotsak.


G: Gorroto zaitut

gorrotatzen-zaitut

Sarako herrixkan 5 erahilketa bortitz iragan dira. Nor izango da ondokoa?

#RedrumKubrickianoaEdo

Nork aurkeztu: Belegor Anaiak.
Zuzendariak: Andoni Jorajuria eta Patxi Dutournier.


H: Harrigarri

harrigarri

Alienek munduaren konkista hasi dute, lurtar bat bakarrik ohartu da horretaz.

#Martzianoa

Nork aurkeztu: Robert Robichet.
Zuzendaria: Pette Etxeberria.


I: Ikaarizko krisiya

ikaarrizko-krisiya

#DistopiaDibertigarria

2032. urtea da eta Euskal Estatu Feministako kontseilua krisi gabinete batean bildu da. Alu batez erabaki dute ikaarrizko krisi baten aurrean daudela. Baina, zein da krisiaren jatorria?

Nork aurkeztu: Chochowsky Ahizpak.
Zuzendariak: Alaitz Mañes, Kattalin Miner eta Lore Lujanbio.


J: Jokoa

jokoa

…sei lagun… mahai borobil bat…. ganibet bat…. jokoa …bost lagun…

#ElkarrizketaTarantinianoarenOndorioak

Nork aurkeztu: AK47.
Zuzendaria: AK47.


K: K.I.T.I.

kiti

Gizarte hiperkonektatu batean bizi da Joanes, eta giltzapetuta sentitzen da. Egun batean egoerak gain egingo dio.

#EtorkizunZiztatzailea

Nork aurkeztu: Maritalavista.
Zuzendaria: Peru Madalena.


L: Lo ez

lo-ez

Erregeek ezin dute oparirik banatu umeak lo ez badaude.

#EguberrikoKoltxoiIbiltaria

Nork aurkeztu: Ziritranka filmak.
Zuzendariak: Joseba Iruretagoiena, Ander Xilban, Julen Cantalapiedra, Ander Epelde.


M: Metalua

metalua

haragia, bidaia, jolasa, erritmoa, plazerra, kolorea, natura…

#StopmotionHipnotikoa

Nork aurkeztu: Palangana.
Zuzendariak: Idoia Vidaror eta Maddi Zumalabe.


N: Narzisio

narzisio

Sakamatekas zenaren birbilobak bulego bat dauka Gasteizen. Desastre hutsa da, eta ia ez dauka bizi proiekturik. Noizean behin, aberatsak joaten zaizkio beren txakurrarentzako lehengai bat eskatzera.

#TxakurJananJatorriMakabroa

Nork aurkeztu: Patatoak.
Zuzendaria: Peru Villarias.


Ñ: Ño, Azken zerbeza!

c3b1o-azken-zerbeza

Parranda baten amaieran dirua edo ajerik ez izatea bera baino preziatuagoa den azken zerbeza topatzen du gaupasero batek. Ez da erraza izango hau edatea ordea, beste gaupaseroak edozer egiteko prest baitaude zerbeza hori lortzeko

#DelirioPertsekuzioParranderoa

Nork aurkeztu: Paradixu Zinema Zineforuma.
Zuzendariak: Paradixu Zinema Zineforuma.


O: Olatxu

olatxu

Olatxu izena duen auzo batean kokatzen gara. Bertan bizi diren azken lau herritarren bizimoduan, denborak aurrera egiten duela ikusiz.

#KontenplaziozkoKafeMingotsa

Nork aurkeztu: Islandia Produkzioak.
Zuzendaria: Islandia Produkzioak.


P: Platonoff ahotsa

platonoff

Off ahotsari buruzko bakarrizketa bat.

#Didaktikoa

Nork aurkeztu: Hedoi Etxarte.
Zuzendaria: Hedoi Etxarte.


R: Ritmoa

ritmoa

Heriotzaren korridore antzeko batean harrapaturik, gidari bat etengabe gurutzatzen da neska misteriotsu berberarekin.

#BukleKlasikoSendoa

Nork aurkeztu: Alexandre Garacotche.
Zuzendaria: Alexandre Garacotche.


S: Sahieski ta xolomo

saiheski-eta-xolomo

Haur bat soinu batzuk esnatzen dute gauean, gabon gaua da eta ikusmin handiz doa egongelara. Atea poliki ireki eta Olentzero ikusten du poz handiz, baina bere gurasoak jipoituta eta hilzorian ikusten dituenean, ametsa zirudiena amesgaizto bihurtzen da. Olentzero odol gosez etorri da aurten, eta haurrak bere aizkorari ihes egin beharko dio nola hala.

#EguberriOdoltsua

Nork aurkeztu: Xumar Altzugarai.
Zuzendaria: Xumar Altzugarai.


T: Tripakiak

tripakiak

Jendeak desagertzen dira eta txitxia mozten da.

#BegetarianoenAmetsa

Nork aurkeztu: Elsa Oliarj Ines.
Zuzendaria: Elsa Oliarj Ines.


TT: Ttarttalo

ttarttalo

Ttarttalok garai berrietara moldatu behar izan du.

#TTartaloriBuruzkoFilmaNahiDut!

Nork aurkeztu: Koldo Almandoz.
Zuzendaria: Koldo Almandoz.


TS: Ts-aren bila

tsaren-bila

Iñigo Acha buru belarri sartu da Euskal Harriaren ABDak proiektuan jakin barik horrek bere bizitza betirako aldatuko dauela. TS hizkiagaz hasten dan izenburudun laburmetrai bat grabatu behar dau orain, baina ba al dago TSgaz hasten dan berbarik?

#TsunamiSorgindua

Nork aurkeztu: Iñigo Acha.
Zuzendaria: Iñigo Acha.


TX: Txikitoren borda

txikitoren-borda

Txikitok lehen aldikotz bere familiako borda zaharra bisita arazten dio Amaia bere neska lagunari, han bizitzeko prest izanen den esperantzarekin.

#TxikitoMutilSinpatikoaDek

Nork aurkeztu: Patea Produkzioak.
Zuzendariak: Antton Rouget, Antton Lannes, Aritz Videgain.


TZ: Tzalaparta

tzalaparta

Baserria gandututa, behelaino artean tzalaparta soinuak entzuten dira urrunera. Tzalapartariak barnean, kolpeak azkartzen, erritmoa gero eta bizkorragoa da…

#WhiplashEuskalduna

Nork aurkeztu: Ander Bolibar.
Zuzendaria: Ander Bolibar.


U: Ultrafesta

ultrafesta

 Jendea zoratuta zebilen mendian korri egitearekin, pandemia bat zen. Lasterketak, maratoiak, ultratrailak… Glaziazioa etorri zen eta mendira joaten jarraitzen zuten nahiz eta bazterretan izozturik agertzen ziren. Zerbait egin behar zuten sarraski harrekin amaitzeko eta kirol berri bat asmatu zuten, Ultrafesta.

#BlackMirrorParrandazalea

Nork aurkeztu: Jazpana!
Zuzendariak: Mikel Alvarez, Jon Artola.


X: Xinta dantza

xinta-dantza

Bizitzak bira asko ematen ditu. Heriotzak ere bai.

#ThrillerFolklorikoGorena

Nork aurkeztu: Jorge Gil (Moriarti produkzioak).
Zuzendaria: Jorge Gil.


Z: Zea…Bingo!

zea-bingo

Hotel Londreseko harrerako emakumearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea…

#WesAndersonPsikopataBalitz

Nork aurkeztu: Ane Urkiola.
Zuzendaria: Ane Urkiola.


Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA