2016ko telesailen gida!
Urte berria gogotsu hasteko, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko bat idaztea pentsatu dut. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, bahetze moduko bat egin dut lehenik. Inongo irizpide korapilatsu erabili gabe. Aktore eta sortzaile konkretuei erreparatuz, ala istorioa bera zeri buruzkoa den irakurriz. Eta jakina, errezetari, intuizio-friki gramo dezente gehituz. Ah! eta postre moduan, jada estreinatu diren telesailen...
Read More"Making a Murderer": Aho zabalik utziko zaituen telesail-dokumental harrigarria
“The Jinx” telesail-dokumentalak harritu bazintuen, “Paradise Lost” trilogiarekin itzulipurdika erori bazinen eta “Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father” dokumentalarekin negar-makoz bustia amaitu; ez galdu mesedez, Netflix plataforma digitalak estreinatu zuen “Making a Murderer” harrigarria. Aitortu behar dizuet, krimenen inguruko dokumentalen oso zalea naizela. Nik uste, gai honen inguruan dagoen ia guztia ikusi dudala. Aipaturiko...
Read More"Room": urteko film hunkigarri eta harrigarriena.
Ezinbestekoa, filmaren trama nagusiari buruz ahalik eta gutxiena irakurtzea. Istorioari buruz gehiegi kontatzeak berezko duen xarma zapuztu dezakeenez, saiatuko naiz soilik printza batzuk emanda ikus dezazuen konbentzitzen. Room, Lenny Abrahamson zuzendari irlandarraren lan berria. Genero aldetik behintzat, bere aurreko filmen beste muturrean kokatzen dena. Frank eta Garaje filmetan, umore tanta batzuk aurki genitzakeelako, hemen aldiz tanta horiek malko bihurtzen dira, baita izerdi ere. Argi...
Read More
Iruzkin berriak