Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » 2016ko telesailen gida!
Urt13 0

2016ko telesailen gida!

Atalak: Gomendioak, Telesailak

2016TELESAIL copia

Urte berria gogotsu hasteko, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko bat idaztea pentsatu dut. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, bahetze moduko bat egin dut lehenik.  Inongo irizpide korapilatsu erabili gabe. Aktore eta sortzaile konkretuei erreparatuz, ala istorioa bera zeri buruzkoa den irakurriz. Eta jakina, errezetari, intuizio-friki gramo dezente gehituz. Ah! eta postre moduan, jada estreinatu diren telesailen denboraldi berrien itzulpen datak ere erantsi ditut.

Hementxe 2016ko telesailen gida!

*telesail eta data berriak jakin hala,  zerrenda eguneratzen joango naiz (azken eguneraketa 16/01/14)

Telesail berriak:

Baskets

(FX)

1-Baskets

Sortzailea: Jonathan Krisel (Gidoia: Louis C.K., Zach Galifianakis)

Aktoreak: Zach Galifianakis, Malia Pyles, Tom Proctor

Zer buruzkoa da?

Izen handiko “clown” eskola batean porrot egin ostean, pailazo profesionala izateko ametsa lortzeko,  gizon batek bere bidea berria aurkitu beharko du.

Noiz estreinatzen da?

Urtarrilak 21

 


 

Billions

(Showtime)

nt_15_billions-destacada

Sortzailea: Neil Burger

Aktoreak: Paul Giamatti, Damian Lewis, Malin Akerman, David Costabile, Maggie Siff

Zer buruzkoa da?

Chuck Rhoades abokatuak, Bobby “Axe” Axelrod-en aurkako gurutzadari ekingo dio. Modu honetan New York hiriko bi pertsona boteretsuenen arteko bataila piztuko da.

Noiz estreinatzen da?

Urtarrilak 17

 


The Night Manager

(BBC)

241036

Sortzailea: Susanne Bier (Gidoia: David Farr . John le Carré-ren liburu batean oinarritua)

Aktoreak:  Tom Hiddleston, Hugh Laurie, Tom Hollander, Olivia Colman, Elizabeth Debicki

Zer buruzkoa da?

John Le Carré-k 1993 urtean argitaratu zuen liburu batean oinarrituriko istorioa. Britania handiko soldadu ohi bat (Tom Hiddleston), arma trafikatzaile sare internazional batean infiltratzeko intentzioarekin, inteligentzia zerbitzuengatik errekrutatua izango da.

Noiz estreinatzen da?

Apirilak 19


Stan Lee’s Lucky Man

(AMC)

Sortzailea: David Caffrey

Aktoreak:  James Nesbitt, Stephen Hagan, Joseph Gatt

Zer buruzkoa da?

 Londres hiriko polizia  baten istorioa kontatzen digun telesaila, Harry Clayton (James Nesbitt). Jokoarekiko duen atxikimendua dela eta, sekulako dirutza zor dio mafiako tipo bati. Honen erruz bere emazte eta alabak alde egin eta bakarrik utziko dute. Emakume misteriotsu bat azaltzen den unean ordea, guztia aldatuko da. Besoko zahar eta boteretsu bat ematen dion momentuan, bere zortearen kontrol absolutua berreskuratuko duelako.

Noiz estreinatzen da?

Urtarrilak 22

 


Westworld

(HBO)

Sortzailea: Jonathan Nolan

Aktoreak: Anthony Hopkins, Ed Harris, Evan Rachel Wood, James Marsden

Zer buruzkoa da?

Zuzendaria, Jonathan Nolan (Interstellar filmaren gidoilaria). Aktore zerrenda aipatzearekin soilik ikusteko gogoa pizten duen telesaila: Evan Rachel Wood, Anthony Hopkins, Thandie Newton eta Ed Harris besteak beste. Zientzia fikziozko western bat bezala aurkeztu dute. Goi teknologia jolas-parke batetara gonbidatu dituzten bi pertsona, Mendebaldeko (Western) abentura basati batean sartuko dira. Parkea robotez betea dago eta erromatar, cowboy eta erdi aro garaien simulazioa gisa diseinatua dago.

Noiz estreinatzen da?

Zehaztu gabe. Udara baino lehen.

 


American Crime Story: The People Vs. O.J. Simpson 

(FX)

Sortzailea: Ryan Murphy

Aktoreak: Cuba Gooding Jr., Sarah Paulson, David Schwimmer, Connie Britton, John Travolta

Zer buruzkoa da?

Ryan Murphy-ren (AHS), telesail berria. Benetan gertatu diren krimenei buruzkoa. Lehen denboraldian adibidez, O.J. Simpsonen kasu ezaguna izango dute aztergai.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 2

 


Animals 

(HBO)

Sortzailea: Duplass anaiak.

Aktoreak: Animazioa

Zer buruzkoa da?

Animaziozko telesaila.  Gizakiontzat bizitzeko moduan ez dagoen ingurune batean kokatzen da. Bertan animalia desberdinak bizi direlarik: New york hiriko arratoi, zomorro eta zizareak.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 5

 


Vinyl 

(HBO)

Sortzailea: Terence Winter, Martin Scorsese

Aktoreak: Bobby Cannavale, Olivia Wilde, Ray Romano, Juno Temple, Andrew Dice Clay

Zer buruzkoa da?

Scorsese eta Mick Jagger-ek ekoizturiko telesaila, Terence Winter-en gidoiarekin eta HBOren zigilua itsatsia. 70 hamarkadako New York hiritik, musikaren industriaren bitartez bidaia bat. Punk, Hip hop eta disko musikaren sorrerarekin batera, Richie Finestra, diskografika garrantzitsu baten presidenteak, bere konpainia salbatzeko intentzioarekin arituko da.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 14

 


Love

(Netflix)

Sortzailea: Judd Apatow

Aktoreak: Gillian Jacobs, Paul Rust, Dave Allen

Zer buruzkoa da?

Netlix plataforma digitalak ekoiztua eta Judd Apatow ezagunak sorturikoa. Guy eta Mickey-ren maitasun istorioa azalduko digun telesaila.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 19

 


Preacher 

(AMC)

Sortzailea: Garth Ennis

Aktoreak: Dominic Cooper, Joseph Gilgun, Elizabeth Perkins, W. Earl Brown

Zer buruzkoa da?

Izen bereko komiki baten moldaketa. Annville-en  kokatua dagoen herrixka bateko, Jesse Custer predikariaren istorioa kontatzen diguna eta naturaz gaindiko izaki baten menpe dagoena.

Noiz estreinatzen da?

Zehaztu gabe. Udara baino lehen.

 


The Path 

(Hulu)

Sortzailea: Jessica Goldberg

Aktoreak: Hugh Dancy, Aaron Paul, Patch Darragh, Michelle Monaghan

Zer buruzkoa da?

Aaron Paul-en (Jesse Pinkman Breaking bad telesailean) itzulera pantaila txikira.“Erlijio-fede” mugimendu batekin erlazionaturik dagoen senar-emazte baten bizitza jarraitzen duen telesaila.

Noiz estreinatzen da?

Martxoak 30

 


Quarry

(Cinemax)

Sortzailea: Michael D. Fuller, Graham Gordy

Aktoreak: Logan Marshall-Green, Peter Mullan, Nikki Amuka-Bird, Damon Herriman

Zer buruzkoa da?

1973 urtean, Vietnam-eko gerratetik itzuli den frankotiratzaile Amerikar batek, bere lagun, familia eta iritzi publikoaren arbuioak jasoko ditu.

Noiz estreinatzen da?

Otsaila

 


11.22.63

(Hulu)

Sortzailea: Kevin Macdonald, James Strong ( Stephen King-en liburua)

Aktoreak: James Franco, Josh Duhamel, Sarah Gadon, Daniel Webber, Joshua Holmes

Zer buruzkoa da?

Izen bereko Stephen King-en liburuan oinarritua. J.J. Abrams ekoizle moduan. John F. Kennedy-ren hilketa saihesteko intentzioarekin, denboran bidaiak egiten dituen Ingeleseko irakasle baten istorioa kontatzen digun telesaila.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 15

 


The Get Down

(Netflix)

The Get Down Casting Shot

Sortzailea: Baz Luhrmann

Aktoreak: Yahya Abdul-Mateen II, Mamoudou Athie, Skylan Brooks, Tremaine Brown Jr

Zer buruzkoa da?

Bronx hegoaldean bizi diren nerabe batzuen begien bitartez, Hip Hop musikaren gorakadaren une konkretu hori ikusi ahal izango dugu.

Noiz estreinatzen da?

Zehaztu gabe. Udara baino lehen.

 


Outcast 

(Fox)

Sortzailea: Robert Kirkman

Aktoreak: Patrick Fugit, Kip Pardue, Reg E. Cathey, Wrenn Schmidt, Kate Lyn Sheil

Zer buruzkoa da?

Kyle Barnes bere bizitza osoan, deabrutze-kasu baten menpe egon den tipo bat da. Bizitza hori betiko aldatzeko intentzioz, Anderson apaizaren laguntza jasoko du. Momentu horretatik aurrera erantzunen bila bidaia bat hasiko duelarik.

Noiz estreinatzen da?

Udaran

 


Denboraldi berrien itzulerak:

Mr Robot (Bigarren denboraldia)

Uztaila

mrrobot_6questions_promo_1920x1080


The X-files

Urtarilak 24

xfiles-iwanttobelieve-jpg


 

Better Call Saul (Bigarren denboraldia)

Otsailak 15

better_call_saul_2


Fortitude (Bigarren denboraldia)

Zehaztu gabe, 2016 erdialdean

FORTITUDE1


 

Humans (Bigarren denboraldia)

2016 udara


 

Togetherness (Bigarren denboraldia)

Otsailak 21


 

Peaky Blinders (Hirugarren denboraldia)

Urriak 5


 

House of Cards (Laugarren denboraldia)

Martxoak 4

house-of-cards-season-4-renewed-888x456

 


 

Bloodline (Bigarren denboraldia)

Martxoak 20

bloodline-renewed-season-2-netflix


Game of thrones (Seigarren denboraldia)

Apirilak 24

Jon-Snow-584829
 


 

Narcos (Bigarren denboraldia)

Abuztua

Narcos_83207


 

The Leftovers  (Hirugarren denboraldia)

Urria

The-Leftovers-season-2-premiere-feature


Happy Valley (Bigarren denboraldia)

Zehaztu gabe. Udara baino lehen

2C12761500000578-3226528-image-a-212_1441723054415


 

Doctor Foster (Bigarren denboraldia)

Zehaztu gabe. Udara baino lehen

2E10ECAD00000578-3301889-image-a-70_1446556738852

 


 

The Man in the High Castle (Bigarren denboraldia)

Udaran

man-in-the-hiht-catlle
 

 


 

Daredevil (Bigarren denboraldia)

Martxoak 18

_1444956473
 


The Missing (Bigarren denboraldia)

Zehaztu gabe

0159004b512c41e5c12e39acfbd74158


 

Homeland (Seigarren denboraldia)

Urria

Homeland_104527
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA