Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Sundance 2016: zinema independentearen aurtengo apustuak
Ots02 0

Sundance 2016: zinema independentearen aurtengo apustuak

Atalak: Albisteak, Dokumentalak, Pelikulak, Sariak

Sin título-1
Sundance Film Festival urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah)  ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten da.  Robert Redford aktorea -(zinemaldiaren izena 1969an  aktoreak berak Butch Cassidy and The Sundance Kid filmean antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da) eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideiarekin garatu zen, nahiz eta azken urteotan kontzeptu honetatik kanpo dauden hainbat film aurkeztu.
sundance-2016-buzz-titles

Urtero zinemaldira aurkezten diren 9.000 filmetatik 200 aukeratu eta jendaurrean ikusgai ipintzen dira. 50.000 pertsona baino gehiago Utah estatuko Park City, Salt Lake City, Ogden eta Sundance udalerrietako zinema instalazioetara zuzendu ohi dira. Dokumental, drama eta film laburrak proiektatuz talentu berriak topatzen dira eta bertaratzen den edonor zuzeneko musika, zinema sortzaileen solasaldiak, instalakuntza aurreratuak, eta abar goza ditzake.

Programazioa zabal horren barruan,  sari banaketan irtendako izenak eta intuizioa batuz, hauek izan litezke nire ustez, aurten iritsiko zaizkigun film independente interesgarrienak:

The Birth of a Nation

AEB

the-birht-of-a-nation-movie-nate-parker
Zuzendaria: Nate Parker
Aktoreak: Nate Parker, Armie Hammer, Jackie Earle Haley, Gabrielle Union, Aja Naomi King
119  minutu.

Zeri buruzkoa da?

Nat Turner esklabu ohi eta predikariaren benetako istorioan oinarrituriko filma. Basakeria ugari ikusi ostean, Virginian, 1831 urtean, esklabutzaren aurkako iraultza bati ekingo dio.


Morris from America

 Alemania

markees
Zuzendaria: Chad Hartigan
Aktoreak: Craig Robinson, Carla Juri, Jakub Gierszal, Eva Löbau, Kai Michael Müller
89  minutu.

Zeri buruzkoa da?

Alemanian bizi den, 13 urteko ume Amerikar baten harriabar eta zoritxar guztiak ikusi ahal izango ditugu film honetan.
 


 

Manchester by the Sea

AEB

manchester
Zuzendaria: Kenneth Lonergan
Aktoreak: Casey Affleck, Michelle Williams, Kyle Chandler, Tate Donovan, Lucas Hedges
135  minutu.

Zeri buruzkoa da?

Anaia hil ostean,  Boston hirian bizi den Lee Chandler izeneko iturgina, bere jaioterrira bueltatuko da,  16 urteko ilobaren ardura hartzeko asmoz.
 


 

Weiner

AEB


Zuzendaria: Josh Kriegman, Elyse Steinberg
Dokumentala

Zeri buruzkoa da?

Anthony Weiner Amerikar biltzarkide ohiaren analisi sakon bat eskaintzen duen dokumentala. 2011 urtean,  eskandalu sexual batean nahasia egoteagatik bere kargua utzi zuen tipoa.


Life, Animated

AEB

14-life-animated.w1200.h630
Zuzendaria: Roger Ross Williams
Dokumentala

Zeri buruzkoa da?

Hainbat erronka gainditu zituen, ume autista eta bere familiari buruzko dokumentala.


 

The Bad Kids

AEB

dt.common.streams.StreamServer.cls
Zuzendaria: Keith Fulton, Louis Pepe
Dokumentala

Zeri buruzkoa da?

Zailtasunak dituzten ikasleen bizitza hobetzeko asmoz, Mojave basamortuan kokaturiko eskola bateko irakasleek, ikuspegi ezohiko bat ezarri nahiko dute.


Belgica

 Belgika

maxresdefault
Zuzendaria: Felix Van Groeningen
Aktoreak: Stef Aerts, Charlotte Vandermeersch, Jean-Michel Balthazar, Tom Vermeir

Zeri buruzkoa da?

Guztiz desberdinak izanik, elkarrekin taberna bat irekitzeko erabakia hartu duten bi anaien istorioa. Arrakasta izan arren, zailtasunei aurre egin beharko diete, beraien artean lehia eta tirabira handiak sortuz.
 


 

The Lure (Córki Dancingu)

 Polonia

theLure
Zuzendaria: Agnieszka Smoczynska
Aktoreak: Marta Mazurek, Michalina Olszanska, Kinga Preis, Andrzej Konopka

Zeri buruzkoa da?

 Agnieszka Smoczynska, zuzendari poloniarraren lehen lan oso pertsonal honetan, itsas-lamiei buruzko kontakizun klasiko bat ikusi ahal izango du. Baina beldur ukituekin eta fantasia/musika uztartuz. Aurtengo jaialdian ikusi ahal izan den lanik pertsonalena zalantzarik gabe.

 


 

Sonita

 Iran

1230063_sonitapic4
Zuzendaria: Rokhsareh Ghaem Maghami
Dokumentala

Zeri buruzkoa da?

Musikari esker (kasu honetan Rap-a), beharturiko ezkontza batetik ihes egitea lortzen duen, emakume afganiar bati buruzko kontakizuna.


Certain Women

AEB

certain-women
Zuzendaria: Kelly Reichardt
Aktoreak: Michelle Williams, Kristen Stewart, Laura Dern, Jared Harris, Rosanna Arquette
107 minutu

Zeri buruzkoa da?

Estatu batuetako herrixka batean, zorte gehiegirik izan ez duten, hiru emakumeen bizitzak gurutzatu egingo dira.


The eyes of my mother

AEB

000069.26564.16569_eyesofmymother_still1_kikamagalhaes__byproductionstill_-_h_2016-672x372
Zuzendaria: Nicolas Pesce
Aktoreak: Diana Agostini, Olivia Bond, Will Brill

Zeri buruzkoa da?

Kritikarien artean, aurtengo beldurrezko film gogokoenetarikoa izan da.  Txuri/beltz dotore batean errodaturik eta  The Texas Chain Saw Massacre filmaren ukituak dituena, ironiaz eta odolez josia.

 


Indignation

AEB

indignation-sundance-review-logan-lerman
Zuzendaria: James Schamus
Aktoreak: Logan Lerman, Sarah Gadon, Tracy Letts, Ben Rosenfield, Linda Emond
110 minutu

Zeri buruzkoa da?

Philip Roth idazlearen “Indignation” eleberrian oinarrituriko filma.  1951 urtean,  Marcus, New Jersey hiritik datorren ikasle judutar baten istorioa kontatzen diguna. Ohio-ko unibertsitatean ikasten ari den bitartean, antisemitismoa, errepresio sexuala  eta iristear dagoen, Koreako gerrari aurre egin beharko dio.

 


 Frank & Lola

AEB

primary_Frank_and_Lol
Zuzendaria: Matthew M. Ross
Aktoreak: Imogen Poots, Rosanna Arquette, Justin Long, Michael Nyqvist, Michael Shannon
88 minutu

Zeri buruzkoa da?

Las vegas hirian bizi den Frank izeneko sukaldari bat, hirira iritsi berria den,  Lola izeneko emakume misteriotsu batez maiteminduko da. Hasiera batean polita eta zoragarria zirudien guzti hori ordea, mendeku istorio batean bilakatu da.


 
 
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA