Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Haïku, 1975 : Irudiaren indarra hitzen aurrean aldarrikatuz
Eka08 0

Haïku, 1975 : Irudiaren indarra hitzen aurrean aldarrikatuz

Atalak: Gomendioak, Laburmetraiak

Sin twsítulo-1
Haiku, jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabek osatua. Renga izeneko olerkiak dira haiku-en oinarrian. Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua. Sentsazioak transmititzen ditu haikuak, ez sentimenduak. Euskal literaturan adibidez, Joseba Sarrionandia eta Juan Kruz Igerabide (“Begi-niniaren poemak”) mota honetako olerkiekin aitzindariak ditugu, ortodoxoak izan ez arren.
Ha_ku_1975-654756864-large
Sarrera txiki hori, Andrés Daniel Sainz zuzendari Donostiarraren laburmetrai berria aipatzeko aitzakia besterik ez zen: Haïku, 1975 .  Ia 4 hamarkada hil zen gizon bat,  2016 urtean azaltzen da bapatean. Zer egiten du hemen? nola iritsi da? zertara etorri da? Administrazioaren zerbitzu berezien eskutik egindako galdeketa bati esker, galdera horiek erantzuten saiatuko dira.
Sinopsiak hori dioen arren, ez pentsa zientzia fikzioak zuen pantaila bustiko duenik ala akzio sekuentziekin zirrara ikaragarria sentituko duzuenik, ez. Horretarako beste lan bat aukeratu beharko duzue. Baina berdin dio, hori ez baita ekoizpen honen helburua eta ez luke zertan traba bihurtu behar. Modu askoz ere iradokitzaileago bati esker, zirrara hori, beste kanal baten bitartez iritsiko zaigulako.
Ikusleak bitan banatuko dituen lan horietako baten aurrean gaude, orduan? bai eta hori positiboa iruditzen zait, ez negatiboa. Zer kontatu nahi den baino,  nola kontatu den izan litekeelako laburmetraia honen gakoa eta hori modu zoragarrian burutu du Andres-ek. Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasuna aurkitzea txalotzeko modukoa iruditzen zaidalako. Zinemak -teorian- eskaini beharko lituzkeen ñabardura eta xehetasun guzti horiek, azken zirrikituraino zainduak daudelako.
Ha_ku_1975-735095365-large
Gauza bat aitortu behar dizuet bestalde. Asko kosta zait iruzkin txiki hau idaztea. Bai, mota honetako lanak ezin direlako ohiko kritika baten moduan disekzionatu. Haiku-etan bezala, protagonista ez delako egilea eta sentimenduak ez direlako transmititzen; horretarako beste poesia mota dago. Kasu honetan, sentsazioak transmititzen direla uste dut. Protagonismoak alde batera utzi, eta zer sentitu behar dugun inortxok esan gabe: Sentitu, bat egin eta egilea desagertu egingo balitz bezala. Esan dezakedan bakarra beraz, ekoizpen hau ikusteko aukera baduzue, ahaztu generoa, eta besterik gabe, zuen barnean zer sentsazioa mota piztuko duen deskubritu.  Lan bikain bat ikusiko duzuela pentsatu, besterik gabe. Irudi konkretu batzuk eskaintzen dizkigu, protagonistari (Aitor Beltran) egindako galdeketa horretan elkarrizketa mamitsu batekin tartekatzen den bitartean. Baina garrantzitsuena, esanahia ezkutu hori, pantailaren eta ikuslearen artean sortzen den elkarrizketa ikusezin moduko horretan geratzen da, Haïku, 1975,  ez baititu  ikuslearen galderak erantzungo. Ramon Agirre, Aitor Beltran eta Loinaz Jauregi-ren artean sortzen den eztabaida horren lekuko bilakatu, baina hitzek diotenaz haratago bidaiatu beharko duzue, hori zuen esku jakina. Kontraesana dirudien arren, hitzen hizkuntzak gizateria osoa monopolizatu duela izan liteke, beraien artean sortzen den guzti horren zukua.
Ha_ku_1975-639916107-large
Zinema maite duen pertsona batek eginiko lan berezia, burutsua, desberdina eta ausarta. Eta batez ere, ikuslea pertsona inteligentetzat hartzen duena, irudiaren indarra elkarrizketa hutsen aurrean aldarrikatuz.

Zorionak eta zorte on Andres eta lan-talde osoari!


haiku_1975-690371820-large
Haïku, 1975
Urtea: 2016.
Iraupena: 29 min
Zuzendaritza eta gidoia: Andrés Daniel Sainz
Musika: Juan Mari Beltran
Argazki zuzendaritza: Alberto Gastesi
Aktoreak: Aitor Beltrán, Nagore Aranburu, Ramón Agirre, Javier Tolosa, Loinaz Jáuregui,José Luis Zumeta

 Teaser-a


 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Adi, errodatu berri den “For the good times” Euskal film laburrarekin | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] dion laburmetrai hau, Andres Daniel Sainz zuzendari Donostiarraren lan berria dugu. Aurrekoan, Haiku 1975 -zinez gomendagarria-, Ia 4 hamarkada hil…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA