Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "Late Shift": hartu mugikorra, film honen amaiera zuk aukeratuko baituzu
Eka16 0

"Late Shift": hartu mugikorra, film honen amaiera zuk aukeratuko baituzu

Atalak: Albisteak, Pelikulak

Sin título-1
Imajinatzen duzue “Breaking bad” telesailan Walter White-k, Jesse Pinkman ezagutzen duenean,  lagundu beharrean, salatu izan balu? ala “Pulp Fiction” filmean, Uma Thurman-ek gorpuzturiko Mia Wallace pertsonaia gaindosi horren erruz hil balitz? Bistan da ez dugula inoiz jakingo, aukera guzti horiek ez zirelako inoiz idatzi eta are gutxiago errodatu. Baina bi fikzio horien bitartez kontatu zizkiguten istorioak zeharo desberdinak izango liratekeela argi dago.  Ikuslearen hasierako itxaropen horiek asetzea ala aurreikuspenak betetzea, Hollywood-en obsesioetako bat izan da betidanik. Estudio handien garaian batez ere, non filma estreinatu baino lehen, aurre-emanaldi baten bitartez, ikusle batzuek, proposaturiko hainbat amaiera onartu ala baztertzen zituzten.
late-shift
Orain arte ikusi ditugun filmen argumentu eta amaiera guzti horiek, direnak dira, ezin aldatu. Aurtengo Cannes zinema jaialdian aurkezturiko “Late Shift“ estreinatu den arte. Ekoizpen honek, zinemaz gozatzeko beste leiho berri bat ireki baitu. Ikusleak, mugikorreko aplikazio baten bitartez, zuzenean, filmean gertatzen diren erabakiak hartzeko aukera izango baitu.


“Late Shift” filmak, Matt izeneko aparteko talentua duen ikasle baten istorioa kontatuko digu. Baina Londres hiriko enkante etxe bat lapurtzera behartzen dutenean, poliziaren aurrean bere errugabetasuna frogatu beharko du. Hortik aurrera,– ikuslearen esku dauden- erabaki arriskutsu batzuk hartu beharko ditu. Munduko lehen film elkarreragilea dela esan liteke beraz. Esteka honetan aurki dezakezue iada app-a eskuragarri (momentuz ezertarako balio ez duen arren)
Pantailan, mugikorraren bitartez erabakitzeko, mota honetako uneak azalduko dira:


Aretoan momentu horretan dauden ikusleen artean, gehien bozkatzen den “irtenbidea” aukeratuko da. Trama, botoen arabera,  denbora errealean aldatzen joango delarik. Hori bai, erabaki konkretu hauek, oso azkar hartu beharko ditugu, segundo gutxitan soilik egongo baitira erabiltzeko moduan.
Aukeraturiko “bidegurutzeen” arabera, filmak, 180 “irtenbide” baino gehiago izango ditu eta 7 amaiera desberdin. Amaiera zoriontsuak batzuk, besteak aldiz ez… 90 minutu inguru iraungo dituen arren, azpi-trama eta amaiera desberdinak batuz gero, 4 orduko iraupena osoa izango du.
Lateshift_Website_Cover
Aipaturiko Cannes jaialdian, Tobias Weber filmaren sortzaileak aipatzen zuen “Mundu guztiak hartuko du parte, film demokratiko bat izango da” mota honetako filmentzat merkatua badagoela ere zioen “ni bezalako jendearentzat egina dago, zinema maitatzeaz gain, bideo-jokoak ere atsegin dituena”.
Esperimentu interesgarria ala bekatua? Zinema kontsumitzeko beste bide bat izan liteke, baina zazpigarren artetik baino, bideo-jokoetatik gertuago dagoela huste dut. 3D sistema ala ikuslea harrapatzeko -engainatzeko, aproposagoa- egiten diren beste hainbat teknika iruzurti bezala erabiltzen bada, ez du inongo etorkizunik izango. Momentuz behintzat, marketing estrategia ala efektismo huts izatetik haratago ez baitiot besterik ikusten.
 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA