Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Emakumeak kamera atzean: 2016ko datu negargarriak
Mar29 0

Emakumeak kamera atzean: 2016ko datu negargarriak

Atalak: Albisteak, Emakumea zineman, Pelikulak

 

10-female-directors-who-deserve-more-attention-from-hollywood

19 urte baino gehiago dira San Diego-ko unibertsitateak aztertzen duela emakumeak zinemaren barruan burutzen duen lana eta presentzia. Errodaje batean zein eginkizun betetzen duten eta zenbat emakume ageri diren, alegia. Orain aste batzuk, Zeluloidearen sabaia: Kamera atzean, emakumearen presentzia 2016ko 100, 250 eta 500 film garrantzitsuenetan izeneko txosten hau argitaratu zuen.
Txostenaren izenburuak dioen bezala, hiru baremo izaten dituzte kontuan eta atzerriko filmak (hau da AEBetatik kanpoko ekoizpenak) azterketatik at utzi dituzte.
23-female-cinematographers.w1200.h630
250 ikusienen artean adibidez, zuzendari, gidoilari, ekoizle, muntatzaile eta argazki zuzendariak kontuan izanik —hau da kamera atzean lanean aritzen direnak, aktoreak ez dira sartzen—, %17 soilik izan ziren emakumeak, 2015ean baino bi puntu gutxiago (eta 1998ko datu bera). Filmen %92 gizonezkoek zuzendu zituztela ere nabarmendu dute.
Baina goazen hiru zatitan sailkaturiko datu zehatzak  aztertzera (hasieran ez ziren hiru bereizketa hauek egiten).

Diru gehien bildu duten 250 filmen artean

1
2

Ondorio batzuk:

– Lehen zatiketa honetan, 2016an diru gehien bildu duten 250 filmen artean, kamera atzean izan diren 3.212 lanpostuak aztertu dituzte (gogoratu, AEBetakoak ez diren filmak kanpoan utzi dituztela).
– Portzentaje altuena, ekoizleen artean topatu daiteke (%24), muntatzaileak segidan (%17), ekoizle exekutiboak (%17), gidoilariak (13%) , zuzendariak (%7) eta ordezkaritza baxuena, argazki zuzendarien artean  (%5).
– Eginkizun garrantzitsuenak kontsideratzen direnen artean, filmen  %35ean 0-1 emakume bitarte egon dira. %52tan  2-5 emakume, %11an, 6 eta 9 emakume eta %2tan soilik, 10 emakumetik gora. 
– Kontraste gisa, %2etan 0-1 gizonezko, %3 2-5 gizonezko, %19 6-9 gizonezko, eta %76etan 10 gizonezkotik gora.
– 1998-2016ko datuak alderatuz gero, argazki zuzendaritzaren arloan gorakada oso txiki bat izan dela antzeman daiteke. Ekoizle eta gidoilarien artean berdin mantentzen da. Baina emakume zuzendari, ekoizle exekutibo eta muntatzaileen artean, portzentajeak beherantz egin du.
– 2016an diru gehien bildu duten 250 filmen artean,  emakume zuzendariak,  %7etan soilik egon dira. Hau da, filmen %92 gizonezkoek zuzendu dituzte.

%96-> Emakumezko argazki zuzendarik EZ

%92-> Emakume zuzendaririk EZ

 %79-> Emakume muntatzailerik EZ

 %77-> Emakume gidoilaririk EZ

Film guztien %35ean ez dago emakumerik edo, gehienez, bakarra.

13-female-directors.w750.h560.2x


 

Diru gehien bildu duten 100 filmen artean

3

Ondorio batzuk:

– Bigarren bereizketa honetan, 2016an diru gehien bildu duten 100 filmen artean, kamera atzean izan diren 1.579 lanpostuak aztertu dituzte. 
– 100 film garrantzitsuren artean eta alor guztiak batuz, emakumeak %14ean soilik ageri dira, 2015 urtea baino bi puntu gutxiago (%16).
– Kasu honetan ere, datu onenak ekoizleen artean topatu ditugu (%19).
– Emakume zuzendariak ekoizpenen %4ean soilik ageri dira, 2015ean baino 3 puntu gutxiago.
– 2015eko datuekin alderatuz, Emakume zuzendari, ekoizle, ekoizle exekutibo eta muntatzaileak, jaitsi egin dira, gidoilari eta argazki zuzendariak aldiz, berdin mantendu dira. Ez da gorakadarik izan.

%97-> Emakumezko argazki zuzendarik EZ

%96-> Emakume zuzendaririk EZ

 %86-> Emakume muntatzailerik EZ

 %89-> Emakume gidoilaririk EZ

%87-> Ekoizle exekutibo Emakumerik EZ


 

Diru gehien bildu duten 500 filmen artean

4

Ondorio batzuk:

– Azken  banaketa honetan, 2016an diru gehien bildu duten 500 filmen artean, kamera atzean izan diren 4.638 lanpostuak aztertu dituzte. 
– 500 film garrantzitsuren artean eta alor guztiak batuz, emakumeak %14ean soilik ageri dira, 2015 urtean baino bi puntu gutxiago (%16).
– Berriro ere, datu onenak ekoizleen (%25) eta muntatzaileen (%20) artean.
a7663f35833b1a261735513eaea5b6ee


 

Konposatzaileak eta soinuaren arloan aritzen direnak

6
4492610385001

Ondorio batzuk:

– 2016an diru gehien bildu duten 250 filmen artean,  konposatzaile eta soinuaren arloan izan diren 535 lanpostuak aztertu dituzte.
– Urteen poderioz hobetu den sail bakarra izan den arren, datu negargarriak direla ohartuko zineten.
 


Film batean, zuzendari emakume bat (gutxienez) dagonean vs Gizonezko zuzendariak bakarrik daudenean

5
Eta azkenik datu deigarri eta esanguratsu hauek. Errodaje batean, emakumezko zuzendari bat (gutxienez) dagoenean, zenbat emakume dauden lanean eta aldiz gizonezkoa zuzendari bat denean, zenbat emakume. Datu deigarriak eta esanguratsuak. Argi eta garbi, film batean gutxienez emakume zuzendari bat ageri bada, langileen artean portzentaje hori ere altua izan baita, eta alderantziz.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA