Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Telesailak » Erne Apirilean datozen 15 telesail hauekin!
Api04 0

Erne Apirilean datozen 15 telesail hauekin!

Atalak: Telesailak, Zerrendak

Sin título-1
Fargo zoragarriaren itzulera, The Leftovers ezinbestekoren amaiera, Gus, Hank eta Saul Goodman berriro elkarrekin ikusteko aukera… Zein telesail berri estreinatuko dira Apirilean eta zeintzuk datoz bueltan? Erne, aurretik aste oso interesgarriak dauzkagu eta, urtea hasi zenetik, mamitsuena ziurrenik.

1- Prison Break: Sequel

(Fox)

prison-break

Apirilak 4

Lehen denboraldi zoragarri hura zeharo maitemindu gintuen arren, hortik aurrerakoek auzo-lotsa eragitea ere lortu zuten. Zortzi urte beranduago, Michael Scofield, bizirik jarraitzen duela dirudi, hori bai, berriro ere, kartzela baten barruan eta anaia alboan duela.


 

2- Dimension 404

(Hulu)

Dimension-404

Telesail berria

Apirilak  4

Telesail antologikoak modan daudela argi dago. Black Mirror-en moduan, zientzia fikziozko telesail honek, istorio berri bat izango du aztergai atal bakoitzean.  Internet-en maiz gertatzen den “404” akatsean oinarritua, gertuko etorkizun batean kokatua eta garapen teknologikoak eragin ditzakeen ondorio larrietan zentratua.


 

3- Brockmire

(IFC)

BROC_101_PRE_R_big-800x450

Telesail berria

Apirilak  5

Umorezko telesaila. Hank Azaria,  (The Simpson, Ray Donovan) zuzeneko partidu batean, emaztea desleiala dela jakitean, nerbio-krisi bat jasango duen kirol esatari baten azalean sartuko da. Honek, zeharo aldatuko du bere bizitza eta liga xume bateko beisbol partiduak ematera bultzatuko du.


 

4- The Get Down

(Netflix)

baz-get-down-pic

Lehen denboraldiaren bigarren zatia

Apirilak 7

Bronx hegoaldean bizi diren nerabe batzuen  bitartez, Hip Hop musikaren gorakadaren une konkretu hori bizitzeko aukera eskaini digun ekoizpena. Baina batez ere, Baz Luhrmann (Moulin Rouge) zuzendariak hain berezkoa duen estetika irreal/musikal horretatik tiraz, kontakizun entretenigarri eta gozagarri bat ikusteko aukera.
Ezinezkoa da ekoizpen honetan errealismo unerik topatzea. Guztia artifizialtasunaren manta batez estalia baitago; dekoratuak, istorioa, pertsonaiak berak, gidoia…guztia. Baina gezurra dirudien arren eta hainbat momentutan telesail fantastiko bat ikusten ari nintzela uste, hasieran batean traba izan zitekeena, alderdi sendoenetarikoa bilakatzen jakin izan du Baz Luhrmann-ek. Zerbait entretenigarria, komiki batetik irtendako pertsonaia xelebreak  eta une musikal polit eta nahiko hunkigarriak bizitzeko gogoz bazaudete, hauxe da zuen telesaila. Apirilaren 7an, erdizka utzi gintuen lehen denboraldiaren jarraipena ikusteko aukera izango dugu.


 

5- The Son

(AMC)

Telesail berria

Apirilak  8

AMC telebista katearen ekoizpen berria. Texas hirian, XX. mende hasieran kokatua, petrolioaren negozioa ardatz izango duen telesaila.


 

6- Better Call Saul 

(AMC)

NEawYEc8ehgndc_1_a

3. denboraldia

Apirilak 10

Aurkezpenik behar al du telesail honek?  Breaking bad telesail ikaragarriaren spin off-a, Saul Goodman abokatu xelebrea oinarri duena. Telesail originalari erreferentzia bikainez josia, drama eta umore beltzaren nahasketa perfektuarekin,  beti ere gidoi bikain baten babesarekin. Egia esan, hasieran, kosta egin zitzaidan guztiz sartzea, baina behin traman murgildurik, ezin ihesik egin. Jesse eta Walter faltan botatzen badituzue, partzialki ase dezakezue zuen tristura hori. Bikaina.
Denboraldi berri honetan gainera, Gus, Mike eta Saul, berriro elkarrekin ikusteko aukera izango dugu.


 

7- The Leftovers

(HBO)

the-leftovers-season-3-c

3. eta azken denboraldia

Apirilak 16

Ikusi ez baduzue, ez galdu mesedez, azken urteetako telesail onenetarikoa den ekoizpen hau.  Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egin da. Inork ez daki non dauden, zer gertatu den. Hala, maite dituztenak galduta, gainontzeko %98ak egoerari aurre egin beharko dio.
Telesail hontara gerturatzeko intentziorik baduzue,  hori da argi izan behar duzuen gauza bakarra, berdin diola desagerturiko pertsonak horiek non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak direlako. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak ondoan izan gabe. Premisa horretatik tiraz, telesail hau bitxia bezain erakargarria dela esango nuke, misterioz eta suspensez beteta, atal bakoitzetik hainbat eztabaidagai eta irakurketa atera daitezkeena. Mina, bakardadea eta desorientazioa gutxitan landu dira telesail batean hain modu indartsuan.
Hirugarren eta azken denboraldi honetako trama, Australian kokatua egongo da.


 

8- The White Princess

(Starz)

the-white-princess-character-portraits-7

Telesail berria

Apirilak  16

The White Queen telesailaren jarraipena eta Philippa Gregory-ren izen bereko eleberrian oinarritua, York-eko Isabel istorioa kontatuko digu, “Erregina zuriaren” alaba.


 

9- Guerrilla

(Showtime)

guerrilla-showtime-tv-shows

Telesail berria

Apirilak  16

Idris Elba aktore bikaina protagonista duen telesail berria.  Atze-oihal gisa,  Erresuma batuko pasarte nahiko nahasi bat duena. Protagonistak, politikoki erabat konprometituak dauden bikote bat. Preso politiko bat askatu eta ezkutuko talde erradikal bat sortzen duten unean ordea, beraien arteko erlazio eta balio etikoak kolokan jarriko dira. Beraien helburua? Populazio beltzaren artean sor daitezkeen edozein motatako aktibismoaren aurka aritzen den,  Black Power Desk izeneko kontra-inteligentziaren benetako erakundea.


 

10- Fargo

(FX)

Fargo_III_Serie_de_TV-535226881-large

3. denboraldia

Apirilak 19

Zoragarria, sarkastikoa, freskoa, frenetikoa, burutsua, ikusgarria. Coen anaien lumatik ateratako telesail hau derrigorrezkoen artean ipiniko zenutela espero dut. Bigarrena batez ere, erabateko maisulana iruditu zitzaidan, ia perketua. Coen anaien Fargo filmaren ideia nagusia moldatu nahi izan duten arren, istorioan baino , pertsonaietan eta batez ere esentzian oinarritu direla esango nuke. Liluragarria aurkitu daitezkeen erreferentzia eta keinu zinematografiko guztiak: The Big Lebowski, Fargo, Miller‘s Crossing eta Boardwalk empire telesaila. Baina baita,  Tarantino-k lantzen dituen elkarrizketak, aukeratzen dituen abesti zoragarri horiekin antzekotasunak eta umore beltzez zipriztinduriko biolentziaren erabilpena. Eta jakina, Western generoaren ukitu nabarmenak. Gidoia eta zuzendaritza lana eskoletan irakasteko modukoak dira: minuturo piezak estrategikoki mugitu eta ahokatzen dira, xake partida perfektua bailiran. Pertsonaien erabaki eta ekintza guztiek dituzte etorkizunean ondorio harrigarriak.

Hiru denboraldiak, erabat independenteak, istorio eta pertsonaia desberdinez osatuak.  Hirugarren zati hau, 2010 urtean kokatua,  bi anaia biki (Emmit eta Ray) gorpuztuko dituen Ewan McGregor izango du protagonistetako bat.


 

11- Girlboss

(Netflix)

Girlboss_Serie_de_TV-878174794-large

Telesail berria

Apirilak  21

Modaren munduan kokatua, Girlboss “bestseller”-ean oinarritua eta Britt Robertson protagonista duen Netflix-en telesaila.  Sophia Amoruso-ren bizitzan oinarrituriko ekoizpen hau, “Sex and the city” berria izan daitekeela diote.


 

12- Genius

(National Geographic)

868764227572_868764227572_1

Telesail berria

Apirilak  25

National Geographic kateak aireratu eta Ron Howard eta Brian Grazer-en artean ekoitzi duten telesail berri honek, Albert Einstein-en bizitzaren pasarte ezagun batzuk izango ditu oinarri,  Geoffrey Rush aktore bikainak gorpuztua.


13- The Handmaid’s Tale

(Hulu)

Telesail berria

Apirilak  26

Zer nolako itxura duen telesail honek!
Margaret Atwood idazlearen eleberrian oinarritua, etorkizun distopiko batean kokatzen gaitu. Diktadura fundamentalista moduko bat ezarri da eta emakume gazteak,  beraien jaunari seme-alabak “emateko”, ohelagun gisa bizitzera behartuak izan dira.AEB-tako presidentearen hilketa eta kongresuaren gehiengoaren ostean, erregimen teokratiko bat ezarri da, hau da, buruzagi politikoak eta erlijiosoak bat datozen eta bertako erlijioak gobernuaren politikan eragin handia duen gobernu era edo sistema politikoa.
Hortik aurrera, AEB,  Gilead Errepublika bezala ezagutuko da. Gizarte berri horretan, balore moderno gehienak desagertu egin dira. Gilead-en hedatu den ugalkortasun arazo larri bat dela eta, emakumea bigarren plano batetara bidalia izan da, objektu huts bilakatzera pasaz eta balio bakarra bere obarioak bihurtuz.


14- Las chicas del cable

(Netflix)

Las-Chicas-del-Cable-3

Telesail berria

Apirilak  28

Netflix plataformak ekoizten duen lehen telesail Espainiarra izango da. Madrilen 20. hamarkada amaieran kokatua egongo da eta lehen telefono konpainia nazionalari buruz arituko da.  Operadore izateko ehunka emakume pasa zituzten lan-elkarrizketei buruzkoa konkretuki.


 

15- American gods

(Starz)

Telesail berria

Apirilak  30

Neil Gaiman idazlearen eleberrian oinarrituriko telesaila. Kontakizuna, Shadow Moon izeneko gizon misteriotsu batean zentratuko da. Kartzelatik irteten den unean, emaztea auto istripu batean galtzen duen tipoa. Hileta elizkizunean eta Mr. Wednesday izeneko tipo bitxi bat ezagutu ostean, jainko-jainkosa guztiak gure artean bizi direla ohartuko da.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA