Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Adi, errodatu berri den "For the good times" Euskal film laburrarekin
Api18 0

Adi, errodatu berri den "For the good times" Euskal film laburrarekin

Atalak: Albisteak, Film laburrak

IMG-20170414-WA0016
Azkenaldian, film laburren arloa gustatuko litzaidakeena baina askoz gutxiago aipatzen ari naiz. Baina egun hauetan Donostian errodatu berri duten  “For the good times” lanaren xehetasunak irakurri eta ikusi ostean, datozen hilabeteetan zeresan ikaragarria emango duen ekoizpena izango dela iragartzen dizuet.
Kris Kristofferson-en “For The Good Times” abestiari erreferentzia egiten dion laburmetrai hau, Andres Daniel Sainz zuzendari Donostiarraren lan berria dugu. Aurrekoan, Haiku 1975 -zinez gomendagarria-, Ia 4 hamarkada hil zen gizon bat,  bat-batean, 2016 urtean azaltzen denean,  pantailaren eta ikuslearen arteko elkarrizketa ikusezin moduko bat sortzea lortu zuen.

Istorioa

Komedia melodramatiko moduan aukeztu duten ekoizpen berri honetan ordea, hauxe da ikusiko duguna:  Aitalehenak urteak betetzen dituenez, familia osoa,  seme zaharrenaren jatetxean, eguna ospatzea erabaki dute. Guztien artean, sekulako sorpresa prestatu diote. Afaria baina apur lehenago ordea, semeetako batek, Xabier, bere bikotekidearekin azalduko dela iragarri du. Gehienek, homosexuala dela susmatzen duten arren, Xabier-en sorpresa guztiak ez dira hor amaituko.

“Istorioa,  aurreko lanaren beste muturrean kokatzen den arren eta narratiboki normalagoa izan, bietan lengoaiaren mugez aritu nahi izan dut. Muga horiei, kasu honetan, familien arteko erlazioei buruzko hausnarketa bat ere gehitu nahi izan diot. Familian zer esaten den, eta batez ere, zer ez den esaten ez”  zioen Andres-ek.

IMG-20170415-WA0000
Gidoi oso sendoa eta Euskal Herrian -nik dakidala behintzat-, inoiz tratatu ez den gai bat jorratzen duen arren -ez dizuet zehaztuko zein den-, badira film labur honen etorkizuna  urrezkoa izango dela pentsaraztera bultzatzen nauten beste hainbat alderdi ere.
Hasteko, proiektu honen atzean ezinbesteko sekretu bat dagoelako: Lana, lana eta lana. Beno, maitasun ikaragarria ere gehituko nuke ekuaziora. Guzti horren erantzule nagusia, aipaturiko Andrés Daniel Sainz Donostiarra. Ezagutzen ez duzuen arren, ez ahaztu mesedez izen hori. Lan honek izango duen oihartzuna, nik uste dudana bezalakoa bada, laster egongo baita aspalditik merezi duen erakusleiho horretan.
 

Aktoreak eta zuzendaria

Bigarren, atzekoz aurrera erortzeko moduko aktore zerrenda. Urteak ez nituela hainbeste euskal aktore bikain batera ikusten.  Ramon Agirre, Klara Badiola, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Iñigo Gastesi, Aitor Beltrán, Miren Gaztañaga, Gorka Zufiaurre eta Kiko Jauregi.  Grabaketan egoteko aukera izan dut eta sinetsi, antzezle erraldoi hauen erakustaldiaren “erruz”, emozioz beteriko uneak biziko direla. Aipamen berezia baita ere azaltzen diren bi umeei, Imanol Mujika eta Haritz Rodriguez, lehena gainera, Aundiya filman eta Cuéntame telesailean ikusteko aukera ere izango dugu. Giorgio Basmatti-ren kameo moduko bat ere egongo da.
Sin título-1
Andres-ek  dio “oso-oso pozik dagoela aktoreek eginiko lan eta esfortzuarekin. Batzuk pertsonalki lehenagotik ezagutzen ez nituen arren, errodajea amaitu denean, lagunak direla esan dezaket, familia txiki bat sortu dugu. Zoragarria izan da eman duten guztia”

Imanol Mujika “Cuéntame” telesailean


Aktore guztiak mahai inguruan dauden une konkretua izan liteke interpretazio aldetik zorrotzena eta Andrés zuzendari gisa grabatzeko duen eraren adibide nabarmenena. Miren,  Aitor eta Itziar-en hitzetan “Handizkatu gabe, baliteke sekuentzia hori, ehun aldiz baina gehiagotan errepikatu izana. Gogorra izan da, baina aktoreentzat gozoki bat.  Zinema baino, badirudi antzerkian geundela, esperientzia aberasgarria zalantzarik gabe. Gainera, beste errodajeetan topatu ez dudan lasaitasuna eta antolaketa nabaritu dut hemen, oso gustura gaude; Ez garrasirik, ez zalapartarik”  gehitu zuen Itziar Ituño-k.
IMG_1014
Uler dezazuen. Sekuentzia osoak grabatzen ditu, inongo mozketarik gabe. Hau da, banan-banan, aktore bakoitzaren aurrean kamera ipini  eta sekuentzia osoa interpretatzen dute -nahiz eta zati batzuk azaldu ere ez diren egingo-. Bitartean, gainerako aktoreak –naiz eta planoan ez azaldu-, bertan daude, erantzuna emanez eta ariketa solidario paregabea burutuz. Momentu oro, aktore guztiak, une osoa behin eta berriz grabatuz, baina zati bakoitzean aktore bakar baten minutu guztiak grabatzen diren bitartean.

Lokalizazioak

Istorio hau aurrera eramateko aukeraturiko kokalekua ere, paregabea: Donostia. Igeldo (Errekondo jatetxea) , Loiolako erriberak, Askatasunaren Hiribidea eta Miramar Jauregia besteak beste.
IMG-20170414-WA0017

Lan-taldea

Talde teknikoari begirada botaz gero ere, pisu handiko izenak , eskarmentu handikoak, baina baita talentuak gainezka egiten dien hasiberriez osaturiko lan-talde aparta. Zuzendaritza arloan, Andrés-en ondoan laguntzaile gisa, Joana Asurmendi, Esther Escudero, Peru Bergaretxe eta Maria Rotaetxe izan dira.
Sin título-2
Ekoizpenari dagokionez, Alberto Gastesi eta Loinaz Jauregi-k “sekulako taldea” sortu dutela aipatu nahi izan du zuzendariak “beraiei esker, alderdi artistikotik kanpo dagoen guztiaz erabat ahaztea lortu dute. Lan ikaragarria egin dute eta zuzendari batek egin beharko lukeen lan horretan soilik zentratu nadin lortu”. Beraiekin batera,  Kiko Jauregi, Jose Luis Rubio, Gorka Askasibar, Nerea Azurmendi eta Iñaki Agirre ere egon dira.
17966057_1514839688535953_6305817376467657736_o
Argazkiaren arloa ere, “sekulako esperientzia” izan omen da. Zuzendaritzan, izen handi horietako bat, Kalo Berridi (Airbag, La Ardilla Roja, 8 Apellidos Vascos). Bere gidaritzapean, Haritz Bilbao, Nacho Oiarzabal eta Beñat Herrero egon dira lanean. Honi lotuak hain beharrezkoak diren elektrikoak, Alex Abajo eta Aitor Sayans eta jakina makinaria,  Iker Criado. Ezinbestekoa den soinuaz ordea, postprodukzioas REC grabaketa estudioa arduratuko den arren, zuzeneko soinuaren arduraduna Anartz Beobide izan da, laguntzaile/pertigista bezala, Adrian Chom “Omar” egon delarik. Hainbeste zaindu den artearen sailaean, Camino Ruiz, Natalie Garrido eta Adrian Serna. Jantzitegia eta makillaje-ile-apaindegiaz aldiz, Victoria Sayas, Lucia Saenz eta Miren Eskisabel egon dira. Eta azkenik, grabaturiko irudi mordo horiek txukundu eta guztiari zentzua emango dion muntaiaz, Ana Galdona arduratuko da.
IMG-20170414-WA0018

Estreinaldia?

Aurreko Ostiralean amaitu zuten grabaketa eta hurrengo asteetan post-produkzio faseari ekingo diote. 2017an izango da estreinaldia eta munduko jaialdi desberdinetatik mugitzeko intentzioa dute.
 

“For the Good Times”. Andrés Daniel Sainz. Ez ahaztu izen horiek.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA