Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "Twin peaks" telesailaren itzulerarekin ez galtzeko, oinarrizko nozioak
Mai19 0

"Twin peaks" telesailaren itzulerarekin ez galtzeko, oinarrizko nozioak

Atalak: Albisteak, Telesailak

Sin título-1

Bada telesailen artean aparteko talde txiki bat, “onak ala txarrak” diren eztabaidatzetik harago, telesailen historian eragin berezia izan dutena. Arrastoa utzi eta estreinatu ziren unetik klasiko bihurtu direnak.

1990 urtean, Twin Peaks estreinatu zen urtean kokatuko nuke mugarri horietako bat. David Lynch zuzendariaren telesail honek trama konplexu eta ausartagoak sortzeko bidea erraztu eta ireki baitzien beste ekoizpenei. Laura Palmerren hilketa gutxienekoa zen, Objektu Hegalari Ezezagunak zeuden, genero indarkeria, bortxaketak, ustelkeria… Twin Peaks-en ausardia horri asko zor dio adibidez, hiru urte geroago estreinatu zen X-files zoragarriak. Eta ez trama edo argumentuarengatik soilik: bisualki ere telesail iraultzailea izan zen. Eszena batzuk gogaikarri bihurtzeraino luzatzen ziren eta garai hartan, telesail batean ikusi ez ziren kontzeptu estetikoak loratu zituen.

david-lynch-mark-frost-tweet
Hain ikonikoa bihurtu den txikle horri erreferentzia egiten dion txio horren bidez iragarri zuen David Lynch zuzendariak, telesail mitiko honen itzulera.  Geroztik gora-behera ugari izan dira, aurrekontu arazoak medio, baina azkenean adostasun batetara iritsi eta 27 urte beranduago, Maiatzak 21ean konkretuki, seriezaleok  aspalditik gorriz markatua dugun eguna iritsiko da. Aitzakia horrekin, fueradeseries web orrialdean topaturiko gidai bikain hau eredutzat hartuz eta nire iritzi pertsonalarekin uztartuz, Twin Peaks telesailaren itzulerarekin ez galtzeko gida txiki bat osatzea bururatu zait.

“Aurreko denboraldiak ikusi gabe, hau ikus dezaket?”

landscape-ustv-twin-peaks-cooper-audrey
Ez, ez eta ez. Eta are gutxiago, hainbesteko mitologia duen telesail bat denean, hain berezko unibertsoarekin eta hasiberriak aldendu ditzakeen tonuarekin. Dena den, eta kontuan izanik bigarren denboraldiaren erditik aurrerako atal batzuk nahiko soberan daudela…

Ezinbesteko atalak

*1×01-2×11 bitarte dauden atal guztiak ikusi. (19 atal)

*Bigarren denboraldian, 2×21-2×22 ataletaraino salto egin

*Amaitzeko Fire Walk with Me filmea

Guztira= 20 ordu

2×11 arte ikusi –hau ez da bereziki ona, baina hemen, Denise izeneko pertsonaia aurkezten dute,  denboraldi berrian egongo den David Duchovny aktoreak gorpuztua- eta gero 2×21 salto egin. Atal hau ez da beste munduko ezer baina, behin hasita, amaiera ikusi baino lehen hobe hau ere ikustea.  Eta Amaitzeko, Fire Walk with Me, pelikula. Laura Palmer hil baino aste bete lehenago kokatzen den prekuela modukoa.


“Ezinbesteko atalak besterik ez ditut ikusi nahi”

tumblr_mqwkd3DMdf1su84coo1_500

*1×01 (Pilotua)

*1×03 (Zen, or the Skill to Catch a Killer)

*1×08 (The Last Evening)

*2×01 (May the Giant Be With You)

*2×07 (Lonely Souls)

*2×09 (Arbitrary Law)

*2×22 (Beyond Life and Death)

*Fire Walk with Me (filmea)

Guztira= 8 ordu

Aste buru bateko maratoi zoro horietako bat egiteko perfektua. Zerrenda horrekin, oinarrizko nozio batzuk behintzat izango dituzue. Hori bai, ez dituzue pertsonaia guztiak ezagutuko, ez eta erlazio eta etorkizuneko erreferentziak ere. Baina, larrialdietako “kit” honekin, Lynch-ek zuzenduriko atal guztiak, gela gorriko eszenak eta Laura Palmer-en hilketari buruzko erantzuna topatuko duzue.
 


 

“Ez, ez, denborarik ez dut. Zer da ikusi dezakedan gutxienekoa?”

twinpeaks_by_ultradialectics-d6zkzu5

*1×01 (Pilotua )

*Fire Walk with Me (filmea)

*2×22 (Beyond Life and Death) 

Guztira= 4-5 ordu inguru

Ez da gomendagarriena baina bai behintzat, “zuri” ez iristeko, gutxienekoaren gutxienekoa.  Lehen atala derrigorrezkoa jakina; telesailen historiako klasiko bat bihurtu delako.  Azken atalarekin,  Palmer-en hilketaren inguruan dagoen misterioa argituko duzue eta filmearekin, ikuspegi guztiaren osotasun moduko bat lortu.
 


 

“Zeri buruzkoa da hirugarren denboraldia?”

kyle-maclachlanjpg_EDIIMA20170116_0560_5
Atal guztien zuzendaria: David Lynch
Aktoreak: Kyle MacLachlan, Monica Bellucci, David Duchovny, Laura Dern, Hailey Gates,Balthazar Getty, Ernie Hudson, Ashley Judd
Atal kopurua: 18

Antzezle gehienak errepikatu egingo dute eta fitxaketa berriak ere gehitu dituzte, tramari buruz ordea ez dute oraindik ezer zehaztu.
o6x9tX1Csr7gs


 

EUSKARAZ ikusi nahi?

f9UhizE7_400x400
Baina gainera, Euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera badagoela ere esateko aprobetxatu nahiko nuke.  Gailur bikiak operazio horretan izan direnak (hurrenkeran): Eneko Olazabal, Xabier Landabidea, Ana I. Morales, Santi Leoné, Jaume Gelabert, Mikel Ayllon, Koldo D. Bizkarguenaga, Luistxo Fernandez, Andere Goirigolzarri, Edu Lartzaguren, Naiara Gonzalez, Erlantz Ibargurengoitia, Danele Sarriugarte, Eli Carrascosa, Lander Solozabal, Aitor Aranzabal, Mikel Azkarate, Ander Bolibar, Jokin Guridi, Odei Ubegun, Jon Aranburu, Marta Zumeta, Aitor Kaltzakorta, Jaione Irazu, Beñat Iturrioz eta Josu Goiko izan dira.

Hemen esteka:

http://azpitituluak.com/euskaraz/1477640964

 
 
 
 
 
 
 
Iturria: fueradeseries.com

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA