Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » “The Handmaid’s Tale”: emakume izatearen amesgaiztoa
Eka15 0

“The Handmaid’s Tale”: emakume izatearen amesgaiztoa

Atalak: Gomendioak, Kritikak, Telesailak

1-NBLlM17xxC3cr82O7RB5Ng

The Handmaid’s Tale, Margaret Atwood idazlearen eleberrian oinarritua, etorkizun distopiko batean kokatzen gaituen telesaila da. Diktadura fundamentalista moduko bat ezarri da eta emakume gazteak behartuak izan dira ohelagun gisa bizitzera beraien jaunari seme-alabak “emateko”. AEBetako presidentearen hilketa eta kongresuaren gehiengoaren ostean, erregimen teokratiko bat ezarri da, hau da, buruzagi politikoak eta erlijiosoak bat datozen eta bertako erlijioak gobernuaren politikan eragin handia duen gobernu era edo sistema politikoa.
Hortik aurrera, AEBak Gilead Errepublika bezala ezagutuko dira. Gizarte berri horretan, balore moderno gehienak desagertu egin dira. Gilead-en hedatu den ugalkortasun arazo larri bat dela eta, emakumea bigarren plano batera baztertua izan da, objektu huts bilakatzera pasaz eta balio bakarra bere obarioak bihurtuz.

Black Mirror eta batez ere Children of men bezalako kontakizun bikainetatik zuzenean edaten duen istorio ilun eta gogor honen protagonista June da. Elissabet Moss aktore bikainak era zoragarrian gorpuzturikoa, diktaduraren hasierako fasean familia osoa galdu duen emakumea dugu. Aurreko bizitzako oroitzapenei eutsita bizi da, naiz eta senideak berriro topatzeko aukera oso urria dela badakien. Baina Junek (Offred bezala izendatua)  bizirik jarraitzeko duen gogoa tinko mantentzen duen euskarri bakarra hori da.  Bere “nagusien” kapritxoen menpe, bizitza miserable eta gogor baten lokatz nazkagarrian harrapaturik bizi baitira.
183014_540x302
Baina gezurra dirudien arren, argumentu harrigarri hori ez da telesail honen alde sendoena (edo ez bakarra behintzat). “Nola” kontatua dagoen are  latzagoa baita. Teknikoki bikaina da, ia perfektua esango nuke. Planoen antolaketa eta egitura, koherentzia osoz egina baitago.  Sinbolismoz eta  esanahi ezkutuz kargaturik dauden eta margolari batek eginak diruditen konposaketa itzelak ere topatu daitezkeelako. Erritmoaren kontrol milimetrikoa eta oso zehatza ere,  hasieratik erakusten den zerbait da. Era zoragarrian tartekaturiko flashback batzuen bitartez, Juneren mundua lehenago nolakoa zen erakusten dute. Protagonistaren off-ahotsa eta sentimenduz beteriko irudi bortitzen bitartez,  ikuslea nokeatuta uzten dute. Kontrapuntu gisa, abestien aukeraketa eta muntaia oso eraginkor bati esker,  orainaldia eta iraganaren arteko kontrastea era ikaragarrian igortzea lortzen dute.  Elementu guzti horien batuketarekin, atal guztietan zehar, errusiar mendien sentimendu moduko batean igoarazten gaituzte.
screen-shot-2017-02-09-at-50432-pm-1493061891
Badakizue beraz, aurtengo telesail berri baten bila bazabiltzate, hau izan litekeela aukera onena.  Gainera, aitzakiarik ez duzue, denboraldi osoa  Euskal Herrian HBOren bitartez ikus dezakezuelako.


The Handmaid’s Tale

Sortzaileak: Reed Morano, Mike Barker, Kate Dennis, Floria Sigismondi, Kari Skoglan.
Aktoreak: Elisabeth Moss, Joseph Fiennes, Max Minghella, Yvonne Strahovski, Alexis Bledel, Jordana Blake, O.T. Fagbenle, Samira Wiley, Amanda Brugel, Edie Inksetter.
Atalak: 10 (2. denboraldi bat izan du).

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA