Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Udako telesailen gida!
Eka28 0

Udako telesailen gida!

Atalak: Gomendioak, Telesailak, Zerrendak

ds
Udara ez da urteko garai onena telesailak estreinatzeko eta are gutxiago hauek goraipatzeko. Baina badira oso gertaturik jarraitu beharreko ekoizpen batzuk. Kontuan izanik gainera, lehengo urtean, Netflix-ek ezustean,  Stranger things  arrakastatsua estreinatu zuela,  adi egon beharko dugu azken orduko sorpresekin.

Sin título-1

Hementxe udako telesailen gida!

Snowfall

(FX. Uztailak 5)

Snowfall_Serie_de_TV-261900301-large
Sortzailea: John Singleton

Aktoreak: Damson Idris, Isaiah John, Sergio Peris-Mencheta, Carter Hudson, Emily Rios,Billy Magnussen, Amin Joseph, Andrew Howard, Manuel Uriza, Tim Matheson,Camila Banus
Zer buruzkoa da?
Los Angeles hirian, 80. hamarkadan, kokaina era crack-aren hasiera eta batez ere, kulturan izan zuen inpaktu erradikala erretratatzen duen telesaila. Istorioak hainbat pertsonaia jarraituko ditu: Gustavo Zapata, gangster batean bihurturiko borrokalari mexikarra; Teddy McDonald, iragan ilun batetik ihesean,  CIA-rako lanean dabilen polizia eta Lucia Villanueva, narkotrafikatzaile mexikar baten alaba.
Non/nola ikusi?
Euskal Herrian, Uztailaren 6tik aurrera, HBO Espainian


 

Friends from College

(NETFLIX, Uztailak 14)

friends-frome-college-trailer-pic

Sortzailea: Nicholas Stoller

Aktoreak: Fred Savage, Keegan-Michael Key, Nat Faxon, Annie Parisse, Jae Suh Park, Cobie Smulders
Zer buruzkoa da?

Izenburuak dioen bezala, unibertsitateko lagunak izandakoak, urte batzuk beranduago berriro elkartuko dira.  Zortzi atal izango ditu eta hainbat aktore ezagunen agerraldiak ere egongo dira. Protagonista nagusien artean, Cobie Smulders (‘How i met your mother’).

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Uztailaren 15etik aurrera, Netflix-en.


Game of Thrones (7.denboraldia)

(HBO, Uztailak 16)

gallery-ustv-game-of-thrones-whitewalkers

Sortzaileak: David Benioff, D.B. Weiss, Bryan Cogman, Jane Espenson, George R. R. Martin

Aktoreak: Lena Headey, Peter Dinklage, Maisie Williams, Emilia Clarke, Kit Harington, Nikolaj Coster-Waldau, Sophie Turner, Michelle Fairley, Sean Bean, Charles Dance, Jack Gleeson, Rory McCann, Isaac Hempstead Wright, Mark Addy, Alfie Allen, Iain Glen, Aidan Gillen, Conleth Hill
Zer buruzkoa da?

Azkenean, itxaronaldi luze baten ostean, hemen da GOT telesailaren azken aurreko denboraldia. Euskal Herrian grabaturiko irudiak, atal hauetan ikusteko aukera izango dugu. Telesail batean sekula egon ez den ikusmina sortu da ekoizpen honekin, ea zer nolako amaiera ematen dioten.

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Uztailaren 17tik aurrera, HBO Espainian


Ozark

(NETFLIX, Uztailak 21)

the-trailer-for-jason-batemans-gripping-new-netflix-show-is-here

Sortzailea: Jason Bateman

Aktoreak: Jason Bateman, Laura Linney, Sofia Hublitz, Skylar Gaertner, Jason Butler Harner, Anthony Collins, Carson Holmes
Zer buruzkoa da?

Erne telesail honekin sekulako itxura baitu! Zuzendari, ekoizle eta protagonista nagusia, Jason Bateman ezaguna izango da. Chicago hirian zuen bizitza atzean utzi, eta Missourin kokaturiko opor-herrixka batetara aldatuko den aholkulari-fiskal bat gorpuztuko du. Iragate horretan, mexikar mafiaburu bati zor dion diru guztia ordaintzen saiatuko da.

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Uztailaren 22tik aurrera, Netflix-en.


The Last Tycoon

(AMAZON, Uztailak 28)

the-last-tycoon-amazon

Sortzailea: Billy Ray

Aktoreak: Matt Bomer, Lily Collins, Dominique McElligott, Jessica De Gouw, Kelsey Grammer, Rosemarie DeWitt
Zer buruzkoa da?
Ez da F. Scott Fitzgerald-en eleberri baten egokitzapen zuzen bat, baina bai inspirazio iturri.  1936 urteko Hollywood-en, Hitler-ek garai hartako filmetan izan nahi zuen eragin horren saiakeran zentratzen da.  Eta nola hainbat ekoizle, hori saihesteko ahaleginean aritu ziren. Protagonistak, Matt Bomer eta Kelsey Gramer.

Non/nola ikusi?

Amazon premium aukeran harpidetza izanez gero,  Uztailaren 29tik aurrera AMAZON web orrian.

 


 

Room 104

(HBO, Uztailak 28)

d8c5ec48c6955ac66637d308c5907683d7d48d7436e1c9f0e7333cb542822189

Sortzaileak: Duplass anaiak

Aktoreak: Davie-Blue, Spencer Garrett, Will Tranfo, Karan Soni, Veronica Falcón, Poorna Jagannathan, Ethan Kent, Gavin Kent, Konstantin Lavysh, Ross Partridge, Biff Wiff, Hugo Armstrong, Matthew Bellows
Zer buruzkoa da?

HBO-ren umorezko telesail berri nahiko berezia. Antologia modu bat izango da, Hotel bateko 104 zenbakia duen gelan kokatua eta atal bakoitzean pertsonaia desberdinak pasako diren bitartean.

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Uztailaren 29tik aurrera, HBO Espainian

 


 

The Sinner

(USA Network, Abuztuak 2)


Sortzailea: Antonio Campos

Aktoreak: Jessica Biel, Bill Pullman, Christopher Abbott, Teri Wyble, Patti D’Arbanville, Abby Miller, Eric Todd, Dohn Norwood
Zer buruzkoa da?

8 atalez osaturiko miniseria. Protagonista nagusia Jessica Biel, amorru-eraso esplikaezin baten eraginez, berak oso ongi ulertzen ez duen krimen bat burutuko duen emakumea.

Non/nola ikusi?

Momentuz, “bide ofizialen” bitartez ikusteko aukera ez da egongo.


The Cuckoo’s Calling 

(BBC1, Abuztua)

cw-14969-medium

Sortzailea: Ben Richards

Aktoreak: Tom Burke, Holliday Grainger, Tara Fitzgerald
Zer buruzkoa da?
Hollywood-ek  J.K.Rowling’s idazle ezagunaren Harry Potter-en frankizia osoa bereganatu duen arren, BBC telebista kateak Potter mundutik at daudenen egokitzapenak lortu ditu. Rowling-ek Robert Galbraith izengoitia erabiliz idatzitako lehenegoa, The Casual Vacancy, 3 zatitan banaturiko krimen-eleberrietan oinarriturikoak.  Protagonista nagusia, Tom Burke, fisikoki eta psikologikoki erabat suntsitua dagoen gerra beteranoa. Bizitzari beste norabide berri bat emate aldera, Londres hirian detektibe pribatu bezala arituko dena.

Non/nola ikusi?

Momentuz, “bide ofizialen” bitartez ikusteko aukera ez da egongo.


Ray Donovan (5.denboraldia)

(SHOWTIME. Abuztuak 6)

raydonovancsdf

Sortzailea: Ann Biderman

Aktoreak: Liev Schreiber, Devon Bagby, Jon Voight, Paula Malcomson, Eddie Marsan, Steven Bauer, Katherine Moennig
Zer buruzkoa da?
Los Angeles hirian kokatua, protagonista nagusia, Ray Donovan (Liev Schreiber). Goldman & Drexler izen handiko abokatuen “arazo-konpontzaile” moduko bat dela esan liteke. Bere aita, Mickey Donovan  (Jon Voight), ustekabean kartzelatik irteten denean, bere arazoak areagotu egingo dira.

Non/nola ikusi?

Momentuz, “bide ofizialen” bitartez ikusteko aukera ez da egongo.


The Defenders

(NETFLIX, Abuztuak 18)

the-defenders_ew

Sortzaileak: S.J. Clarkson, Uta Briesewitz, Peter Hoar

Aktoreak: Charlie Cox, Finn Jones, Mike Colter, Jessica Henwick, Krysten Ritter, Sigourney Weaver, Elodie Yung, Rosario Dawson
Zer buruzkoa da?
Sekulako ikusmina sortu da telesail honen atzean (niri ez nau bereziki emozionatzen egia esan, baina tira). Marvel-en munduan oinarriturik, Netflix-ek orain arte estreinatu dituen pertsonaia guztiak batuko dituen telesaila.  Daredevil-en bigarren denboraldiaren amaieran eta  ‘Iron Fist’ lehenaren bukaeran kokatua.

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Abuztuaren 19tik aurrera, Netflix-en.


Disjointed

(NETFLIX, Abuztuak 25)

disjointed-feat-480x279

Sortzaileak: Richie Keen, James Burrows

Aktoreak: Aaron Moten, Tone Bell, Dougie Baldwin, Elizabeth Alderfer, Kathy Bates, Elizabeth Ho, Betsy Sodaro
Zer buruzkoa da?

Los Angeles hirian kokatua. Kathy Bates marihuana “anbulatorio” ilegal baten atzean dagoen familia baten burua dugu. Semea graduatu ostean, negozio bitxi honetara batuko da.

Non/nola ikusi?

Euskal Herrian, Abuztuaren 25etik aurrera, Netflix-en.


The Tick

(AMAZON, Abuztuak 25)

The-Tick-1

Sortzailea: Ben Edlund

Aktoreak: Peter Serafinowicz, Griffin Newman, Valorie Curry
Zer buruzkoa da?
Ben Edlund-ek 1986 urtean sorturiko pertsonaia berezi hau, beste super-heroien parodia moduko batean bilakatuko da.

Non/nola ikusi?

Amazon premium aukeran harpidetza izanez gero, Uztailaren 26tik aurrera AMAZON-en web orrian

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA