"Converso": Familiako ardi beltza
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko. Baina parez-pare jartzen zaren unean, burua eskuinera biratu eta arreba, esku bakar bat bolantean duela ohartzen zara. Beste eskuarekin, gurutze moduko bat eusten ari da eta begirada horizontean galduta. Hori da David Arratibel zuzendariari gertatu zitzaiona eta Converso dokumentalaren zati batean kontatzen duen pasartea. Zer egingo zenukete zuek, zuen...
Read More"Elkarrekin-together": Gozatzeko moduko abentura
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak. Behin eta berriz ikusteaz gain, maite nuen bizitzen zituzten abentura guzti horien parte nintzela imajinatzea. Zehazki zer zen jakin gabe ere, arkeologoa izan nahi nuen, Harrison ford-ek bizitzen zituen abentura guzti horiek, lehen pertsonan sentitzeko. Spielberg-en film famatuan ikusten zena eta errealitatea aldez aurre jarri nituenean ordea, kontakizun ia...
Read More"Muchos hijos, un mono y un castillo": Ongi etorri Espainiara
Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu. Abiapuntuaren metxa, betidanik izan dituen hiru ametsei buruz hizketan hasten denean pizten da. Seme-alaba asko, tximu bat eta gaztelu bat. Horra hor umetatik izan dituen hiru ametsak. Sinestezina dirudien arren hirurak bete dira, eta aitzakia hori erabiliz semeetako bati dokumental hau grabatzea bururatu zitzaion: Gustavo Salmerón aktore ezagunari hain zuzen. Eta...
Read More"Plagán (Izurria)" : XXI. Mendeko izurria txuri-beltzean
Ez nuke esango Koldo Almandoz-en fan bat naizenik. Baina azken urteetan, bere lana gertutik jarraitzen ari naizela bai ordea. 2009eko “Ahate Pasa” oso deigarria egin zitzaidan arren, 2012an ‘Deus et Machina‘ film labur bikaina estreinatu zuen unetik konkretuki. Euskal Herrian dagoen zine zuzendari interesgarrienetarikoa dela iruditzen zait, ziurrenik rara avis horietako bat delako eta inongo korronte edo taldetan sartu gabe diharduelako agian. Aurreko zinemaldian...
Read More"For the good times": Familian esaten ez direnak
Familian, zuzenean, aurpegira, kontatzen diren gauza guztien zerrenda eginez gero ziur ez genukeela orri oso bat beteko. Baina esaten ez diren gauza horiekin aldiz, koaderno oso bat motz geratuko litzateke, baita gure artean sortzen diren aurreiritziekin ere. Posterraren azpitituluak dioen bezala, “Ez daude aurreiritziak, familiak daude” Kris Kristofferson-en “For The Good Times” abestiari erreferentzia egiten dion laburmetrai hau ikusi ostean, hori da buruan bueltaka...
Read More"Bi txirula": arriskatzera jokatzen denean
Aitortu behar dizuet, kritika bat osatzerako garaian, askotan itsutu egiten naizela zuzendari konkretu batek, zein beste filmen erreferentziak erabili dituen jakiteko. Maite dut, zein beste zuzendariren eragina izan ote duen asmatzen. Baina sentsazioa izan dut askotan, zuzendariak berak ere ez dituela eragin horiek kontuan izan, eta nire imajinazioaren errua besterik ez dela izan, ala kasualitatea, zergatik ez. Oraingoan, joko txiki hori, Bi txirula filmarekin egin nahiko nuke....
Read MoreEmmy sariak 2017: Nork irabaziko du? Nork irabazi beharko luke?
Igandean banatuko dituzte aurtengo Emmy sariak. Dakizuen bezala, Ipar Amerikarren ustez , urteko telesail onenak goraipatzeko aitzakiarekin, sail desberdinetan antolaturiko sariak banatzen dituzte. Aurtengo gabezia nabarmen, ulertezin eta bidegabeena The Leftovers. Baina tira, sarien kontua hau geroz eta seriotasun gutxiagorekin hartu beharreko kontu bat denez, ahazten saiatuko naiz. Hementxe aurtengo izendatuak eta nire kinielatxoa: Telesail onena (Drama sailean): Better Call Saul The...
Read MoreZinemaldia 2017: B aldeko 14 proposamen
Sail Ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun handiena izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar distiratsuen atzetik ibiltzen dira. Baina jakin ezazue, badagoela —normalean— aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian...
Read MoreMatxismoa "The Big Bang Theory" telesailean?
The Big Bang theory telesaila, momentu honetan mundu mailan dagoen sitcom (situation comedy, ‘egoera-komedia’) ospetsuena izan liteke ziurrenik. Ezagutzen ez duzuenontzat -ia ezinezkoa, baina tira-, telesailak Sheldon Cooper doktorearen eta bere lagun Leonard Hofstadter, Howard Wolowitz, Rajesh Kootrappali, Penny, Bernadette eta Amy Farrah Fowler lagunen istorioak kontatzen ditu. Sheldon, Leonard eta Rajesh fisikariak dira, Howard ingeniaria, eta Penny, Bernaddete eta Amy...
Read More"Handia" filmaren aurrekariak: erraldoiak zineman
Donostiako Zinemaldian izango da Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzenduriko Handia filmaren estreinaldi ofiziala. Aste batzuk geroago, urriaren 20an konkretuki, Euskal herriko zinema areto guztietara zabalduko dute. Soberan dakizuen bezala, filma egiteko, Altzoko Handia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako historian oinarritu dira, haren giza alderdia eta garai hartako gizartearekin zuen harremana aztertzeko. Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta...
Read More
Iruzkin berriak