Munduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 1/2
Dokumentalarena izan liteke, ziurrenik, zinemaren barruan erabat gutxietsia dagoen generoa. Mota honetako filmak, apenas estreinatzen diren aretoetan eta banaketa komertzial oso eskasa izaten dute gainera. Urtero ekoizten diren ehunka dokumental horietatik ordea, batzuk zinema jaialdietan erori eta beste film komertzialekin batera berdintasunean lehiatzeko aukera izaten dute. Orain urte batzuk Michael Moore-ek lortu zuen bezala adibidez. Beste bide gurutzea, kultuzko obrak bihurtzea, Errol Morris ala Herzog handien kasuan bezala.
Gaurkoan, munduarekiko dugun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak aipatzera nator. Lehen zati honetan; Animalien eskubideak , Ingurumen arazoarekin loturikoak eta (in)justizia penala/ krimenak, azalduko dizkizuet.
Animalien eskubideak
The cove
(2009, Louie Psihoyos)
Taiji, Wakayama-n (Japonia), urtero 23 000 izurderen sarraskia gertatzen da. 2007 urtean grabaturiko dokumental izugarri hau, Louis Psihoyos National Geographik-eko argazkilari ohiak zuzendua dago. Ezkutuko kamera eta urazpiko mikrofonoak erabiliaz.
The cove, James Bond-en pelikulen “dokumental bertsio bat” diru. Baita thriller eta beldurrezko film bat ere. Sekulako erritmo eta tentsioarekin grabatua baitago. Tristea eta gogorra. Dokumentalean azaltzen den tipo japoniar horietako bati belarrondoko bat emateko gogoa piztuko duena.
Blackfish
(2013, Gabriela Cowperthwaite)
“SeaWorld pikutara bidaliko duen dokumentala” intentzio horrekin sortu zuten behintzat ezinbesteko lan gogor hau. Tilikum orkaren bizitza gogorraren kasu konkretua desestaliz. Sekulako sufrimendu etengabea jasaten dituzten animaliak. Mundu guztiak ikusi beharko lukeen dokumentala. Hunkigarria, ileak puntan jartzen dituen istorio horietakoa.
Virunga
(2014, Orlando von Einsiedel)
Virunga, Kongon kokaturiko natura-parkearen izena eta 2014 urtean dokumental onenaren Oscar sarietan izendapena lortu zuen lana. Gerra zibila eta baliabide naturalak bereganatzeko borroka baten erdian, pertsona talde batek bizitza arriskuan jarriko dute, mendiko azken gorila talde bat salbatzeko asmoz. Lazgarria baina zerrenda osoko gomendio guztiekin gertatzen den bezala, derrigorrez ikusi beharrekoa.
Animal
(2007, Angel Mora)
Zezenak hiltzea eta torturatzea helburu duten, ospakizun odoltsu, krudel eta nazkagarrienak zeharkatzen dituen road-movie moduko dokumentala. Sekuentzia gehienenak ezkutuko kamerekin grabatuak. Iruña, Coria, Tordesillas, Denia, San Roque, Viallaluenga eta abar. irudi gogor guzti horiek, pertsonaia famatuen elkarrizketa eta iritziekin tartekatzen dira, ezinbesteko lan batetan bilaktuz.
Febrero, el miedo de los galgos
(2013, Irene Blánquez)
Beste errealidade triste eta gogor baten egoera salatzen duen dokumentala, Galgo arrazako txakurrek jasaten duten bizitza latza, bidegabea eta tristea. Kasu honetan, Mila-ren bizitza kontatzeko helburuarekin. Erbi-ehiza, landa eremuan ohitura handikoa, etengabeko miseria eta entrenamendu krudelez josiriko bizitza batetara kondentazen ditu Galgo txakurrak. Otsailan ehiza garaia amaitzean, milaka galgoren abandontzea dakar. Mila-ren kasuan bezala, gehiengoak ez dira 3 urte bizitzera ere iristen.
Peaceable Kingdom
(2004, Jenny Stein)
“Tribe of heart”-ek ekoizturiko dokumentala. Animaliak hiltzeari uko egin eta barazkijale izateko joera hartzearen erabakia hartu duten baserritar talde batek, “Farm Sanctuary” izeneko baserri-santutegi antzeko bat sortu dute. Zaurituriko animaliak, erdi hilik hainbat kasutan, abandonatuak eta emankorrak ez direnez, industriarengatik baztertuak izan direnak, bertan tokia izango dutelarik.
Earthlings
(2005,Shaun Monson)
Joaquin Phoenix narratzaile lanetan azaltzen den dokumental gogor honen efektua, izugarria izan da jende askorentzat, bizitza aldatzearen punturaino (edo behintzat bizitza ikusteko modua). Ezkutuko kamerak erabiliz gaur egungo gizartean, animaliek jasaten dituzten egoera latz eta gogorrak salatzen ditu, bost ataletan zatituz: maskotak, elikadura, larruak, entretenimendua eta esperimentazioa. Oso irudi gogorrak azaltzen dira bertan eta pertsonalki, izugarri kosta zitzaidan dokumental osoa ikustea, edo behintzat begirada pantailatik kendu gabe egotea.
Project Nim
(James Marsh, 2011)
70. hamarkadan, Nim txinpantzearekin esperimendu bat burutu zuten: zein ondorio edo efektu edudiko lituzke gizakien artean bizitzeak eta beraiengatik elikatua izatea. Hau da jaiotzen denetik gizakien artean bizitzeak zer suposatu lezakeen. Erritmo handikoa eta kontakizun aldetik oso ongi zatitua. Gogorra, eta animaliekiko enpatia pixka bat izanez gero, malko artean bukaraziko zaituena. Krudela eta belduragarria.
Ingurumen arazoak
Blue Gold: World Water Wars
(2008, Sam Bozzo)
Munduko u-horniketaren murrizketan, ingurumen eta politikaren inplikazioa aztertzen duen dokumentala. Etorkizuneko gerrateak, uraren alde borrokatuz izango direla nabarmenduz. Filma Tony Clarke-n “Blue Gold: The Right to Stop the Corporate Theft of the World’s Water de Maude Barlow” eleberrian oinarritua dago.
Océans
(2009, Jacques Perrin, Jacques Cluzaud)
4 urte baina gehiago dokumentala amaitzeko, 50 milio dolareko aurrekontua eta 50 kokaleku baina gehiagotan errodatua. Gure lurra zaindu eta babestearen beharra isaladatzen duen dokumentala, baina batez ere, ozeanoetan konkretuki, gizakiak izan duen eragin oso negatiboa eta suntsitzailea salatzen du.
Cowspiracy: The Sustainability Secret
(2014, Kip Andersen, Keegan Kuhn)
Umore ukitu batzuekin, dokumentalak, ekologista baten bidaia erakutsiko digu. Ingurumenaren benetako eta premiazko konponbidearen bila dabilena, jasangarritasunaren benetazko bidea aurkitu nahian. Zifra eta datu harrigarriz josiriko ekoizpena (adibidez: 2012 urtean, lurrak, 7000 milio biztanle zituen; baina askoz larriago zen zerbait gertatzen ari zen era berean: 70 000 milio granja-animali esplotatuak izan zirela)
GasLand
(2010, Josh Fox)
Lehenik eta behin Euskaraz azpititulatua ikusteko aukera hementxe. Fracking-ari buruzko dokumentala. Lurpetik gas naturala erauzteko teknika. Horretarako, osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren gehigarri kimikoak erabiltzen dituztelarik. Dokumentalak AEBetan teknika horren errealitate gordina erakusten du. Zer den, ingurumenean dituen ondorioak, enpresen interesak, administrazioaren jokabidea…
More Than Honey
(2012, Markus Imhoof)
2012 urtean, Alemaniar dokumental onenaren saria irabazi zuen ekoizpen honek. Gezurra dirudien arren, liluragarria eta harrigarria. Zabaldu nahi duten ezinbesteko mezu larriaz gain, orain arte ikusi ez ditugun, erleen lehen plano harrigariak ikusteko aukera izango dugularik.
Home
(2009, Yann Arthus-Bertrand)
END: CIV (Resist or Die)
(2011, Franklin López)
Trashed
(2012, Candida Brady)
Dokumental honetan, Jeremy Irons aktore ezaguna, mundu mailako hondakin guztien efektua eta garrantzia azaltzen saiatuko da. Mundu osoan barrena bidaiatuko du, toki zoragarri baina era berean kutsatuak ezagutuz. Bidaia zehatza, zorrotza eta betez ere ausarta bihurtuz.
Plastic Planet
(2009, Werner Boote)
Plastikoa, merkea eta erabilgarria. Plastikorik gabe, gure mundua oso desberdina izango litzateke. Mende bat baino gutxiagoko bizitzarekin, unibersala eta ezinbestekoa bihurtu den materiala. Plastikoaren garaiko seme-alabak bilakatu gara. Baina geheiegizko erabilerak eta dituen gehigarrien erruz, oso kaltegarria eta arriskutsua bilakatzen ari da. Dokumental hau, arrisku-global honi buruzko ikerketa sakon bat da. Zergatik ezin ditugu gure kontsumitzeko ohiturak aldatu? Industriak zergatik ez du erreakzionatzen? Itsaso eta basamortuetan pilaturiko zabor guzti horren erantzulea nor da? Nor ateratzen da galtzen? eta irabazten?
Le cauchemar de Darwin
(Hubert Sauper, 2004)
60garren hamarkada, esperimentu gisa, arrai mota berri bat sartu zuten “Victoria” lakuan: Niloko perla deiturikoa. Oso bortitza zen animali hau, besteak beste, bertako espezie guztiak suntsitu zituen, lakuak zuen berezko ekosistema deusestatuz. Segituan zabaldu zen lakuan zehar eta gaur egun mundu guztira esportatzen dute arrai mota hau. Hegazkinak iristen dira egunero bertara arrantza kargamendu berriak jasotzera eta ordainetan armak ematen dizkiete bertakoei, Afrikan dauden hainbat gerratetan erabiltzeko. Merkataritza leherkor honek, nazioarteko elkartasun hondagarri ugari sortu ditu: umeak etxerik gabe, afrikar ministroak, Europar batasuneko komisarioak, tanzaniar prostituzioa eta errusiar pilotuak adibidez. Sistema kontsumista eta globalizatuak guztia suntsitzen du, ondorioei erreparatu gabe, hori da Darwin’s Nightmare dokumentalak salatu nahi duena. Gogorra, ezinbestekoa eta sakonki pentsaaraziko gaituen lan bikaina.
(in)justizia penala eta krimenak
The Act of Killing
(2012, Joshua Oppenheimer, Christine Cynn)
1965eko militarren estatu kolpea eta gero, Suharto generalak, Indonesiako boterearen kargua hartu zuen. Hortik aurrera milaka komunisten genozidioa iritsi zen (benetazkoak edo ustezkoak). Urte batzuk beranduago “iragan hori” bizirik dirau. Gogorra, oso, baina begiak estali beharrean belarriak tapatuko dituzue. Gure barnean arrastoa uzten duen lan horietakoa. Baina gaiaren gogortasunaz gain, lazgarriena, milaka komunista hil zituztenak horiek direla “antzezlan” edo “joko” moduan (beraientzat noski) gertakizun guzti hauen kontalariak. Lerro hauen bitartez esplikatzeko oso zaila, beraz, egokiena: Ikusi, sentitu eta amaitzean hausnarketa sakon bat egitea. Ezinbestekoa.
The Jinx
(2015, Andrew Jarecki)
Tituluetatik hasita, musika bitarte, azken ataleko azken segundorainoko erakustaldi hipnotiko eta makabroa. Tentsioa eta erritmoa, jolas-parke batean egongo bagina bezala, gora eta behera sentitzen ditugun bitartean Hollywoodeko edozein gidoik nahiko lituzkeen biraketa harrigarriak. Horiez jositako telesail-dokumental paregabea. Lehen aipaturiko, hainbat dokumentaletan ikusi ohi dugun bezala –adibidez, Paradise Lost: The Child Murders at Robin Hood Hills, Dear Zachary: a letter to a son about his father eta The Imposter; bide batez, ikusi ez badituzue, ez galdu hiru harribitxi izugarri hauek–, errealitateak fikzioa gainditzen duenaren froga garbia.
The Thin Blue Line
(1988, Errol Morris)
Errol Morris-en dokumentala. 1976an, Dallas-en polizia bat hiltzegatik, Randall Adams-en atxiloketa eta zigorra kontatzen digu. Dokumentalari esker, kasua berriz irekitzea lortu zuten.
The Central Park Five
(2012, Ken Burns, Sarah Burns, David McMahon)
Paradise Lost-en ildo beretik jarraituz, kasu honetan 1989ko Apirilaren 20an, hilzorian dagoen neska bat bortxatzeagatik, atxilotuak izan ziren 5 nerabe (kasualitatez, beltzak eta hispanoak) atxilotzen dituzte.Galdeketa bortitz baten ostean, aitortu eta kartzelan sartzen dituzte. Prentsak, Central Park Five ezizena jartzen dietelarik.
Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father
(Kurt Kuenne, 2008)
Kurt Kuenneren dokumental bortitza, non bere hildako lagun bati buruz ahalik eta informazio gehien bildu eta hildakoaren semeari uzteko asmoarekin hasten den. Oso gogorra eta tristea baina era berean ezinbestekoa. Justizia inoiz eduki ez duen eta edukiko ez duen familia bati buruzko kronika perfektua bihurtzen den dokumental-omenadia. Gure bizitza arruntean gertaturiko ekintzak ,Hollywoodeko edozein gidoi baino izugarri eta sinestezinagoak direla frogatzen duen dokumentua; mota honetako lanei esker gustoko dut hainbeste genero hau.
Paradise Lost trilogia
Estatu batuetako Robin Hood Hills (Arkansas) hirian, hiru ume hilik eta torturatuak azaltzen dira. Hilketak, konnotazio satanikoak dituela dirudi eta hori dela eta hiru gazte atxilotzen dituzte : Damien Echols,Jason Baldwin eta Jessie Misskelley
Lerro hauek idazten ari naizen bitartean eta dokumental hau gogoratze hutsarekin, oilo ipurdia ageri da nire besoetan, ikaragarria eta beldurgarri. Zalantza izpirik gabe, ikusi dudan dokumentalik izugarrienetarikoa. Lehengo zatia 1996an grabatu zen Paradise Lost: The Child Murders at Robin Hood Hills. Bertan hiru gazte hauen epaiketa osoa ikus dezakegu, ezagun eta famili guztien testigantzak, elkarrizketak eta abar. 2000 urtean ( Paradise Lost 2: Revelations ) pista eta testigantza berriak direla eta epaiketarekin hasten dira berriro, dirudienez gauza asko ez daude argi eta. 2011 urtean pasako dena aldiz,Paradise Lost 3: Purgatory. Derrigorrez, ikusi beharreko dokumental-sorta, beste behin ere errealitateak fikzioa gainditu baitu.
esan bezala, hurrengo astean bigarren zatia…
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Munduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 2/2 | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] aurreko astean argitaratu nuen zerrendaren bigarren zatia. Oraingoan ere, atal edo zati desberdinetan banatua: […]
interesgarriak agitz eskainitakoak, euskal gatazkari buruz bilaka ibilia nintzen aspaldi eta hemen aurkitu behar azkenin. Eskerrikasko kulturzale garen guztion partetik!
Pozten naiz erabilgarri izana, eskerrik asko zuri benetan!