Europara bira 12 telesailetan
Breaking bad, The Sopranos, The Wire, Lost… telesail aski ezagunak dira guztion artean , gehienak AEBtik etorriak, baina kontinente zaharrera begirada botaz gero, izugarrizko kalitatea duten serieak topa ditzakegu. Orain hilabete batzuk “Azken urteetan, derrigorrez ikusi beharreko telesail Britaniarrak” artikuluan Britainia handiko telesailak aipatu nizkizuen beraz bertakoak diren serieak ez ditut artikulu honetan aipatuko, baina bai Europako beste txoko batzuetako produkzioak , sekulako kalitate eta maila handiko telesailak, egin dezagun ba Europara bira 12 telesailetan:
Bron/Broen (2011-2013 Suedia-Danimarka)
Zeri buruzkoa da?
Martin eta Saga , Suedia eta Danimarkako bi polizien bideek elkar topatuko dute bi hiriren artean aurkitzen den Oresun zubian, hildako bat azaltzen denean.
Zergatik ikusi?
Lehen minututik harrapatuko zaituen Thriller bikaina delako. Gidoi aldetik sorpresa ugari aurkitzen ditugulako bi denboraldien zehar eta espero ez dituzun biraketak. Aktuazio bikainak bi protagonisten aldetik (batez ere Sofia Helin) . Istorio honekin beste bi “remake” egin dira, AEB ( The Bridge) eta Ingalaterran (The Tunnel).
2 denboraldi/15 atal
Engrenages (2005-… Frantzia)
Zeri buruzkoa da?
Pariseko auzitegi baten eguneroko tranpa,azpikeri eta bertako langileen erlazioak polizia, abokatu gazte eta epaile baten ikuspuntutik.
Zergatik ikusi?
Charlie Brookerren (Black Mirroren sortzailea) esanetan: “Nere telesailik gogoena Breaking batekin batera”. Pertsonaia konplexuak, atmosfera gris eta astuna. Tituluak dioen bezala sistema guzti horren “hortzak” erakusten digun seriea, politikoek eta goi karguek nola mugitzen duten beraien erara makinaria guztia.
4 denboraldi.
Äkta människor (Suedia) (2012-…)
Zeri buruzkoa da?
Robotak gure egunerokoan erabiltzen ditugun gizartean kokatzen da. Umeak zaintzeko,etxea garbitzeko, erosketak egiteko…Dilema etiko ugari azalarazten ditu, eskubideak, nortasuna, askatasuna…Asimoven liburuen estilokoa baina gure gaurkotasunera ekarria.
Zergatik ikusi?
Androideekin egin den telesailik onena, Blade Runner ikusi genuenetik. Lehen minututik harrapatzen zaituena. Oso entretenigarria eta teknikoki bikaina. Thriller eta misterio puntuak dauden une askotan, beldurrezko momentuak pasaraztea lortzen dute. Ezinbestekoa.
2 denboraldi /20 atal.
Forbrydelsen (2007-2012 Danimarka)
Zeri buruzkoa da?
Sarah Lund detektibeak, telesail bikain honetako 3 denboraldi bakoitzean kasu bati egiten dio aurre. Hilketak, bahiketak, korrupzioa eta abar. 2011ean AMC kateak remake bat egin zuen AEBtan “The Killing”
Zergatik ikusi?
Salamander (2012 Belgika)
Zeri buruzkoa da?
Bruselaseko banku batean 66 segurtasun kaxa desagertzen dira . Geraldi inspektoreak kasua ikertzen duen bitartean, inplikatuak dauden hainbat pertsonai beraien buruaz beste egin edo hilik azaltzen dira. Biktima horiek guztiak Salamander erakunde elitista eta ilun bateko partaideak dira.
Zergatik ikusi?
Oso erraz ikusten den telesail horietako bat da. Oso ondo estrukturaturiko trama eta gidoia. Akzio eta misterio ugarikoa. Europako telesail askotan gertatzen den bezala sinesgarritasun handikoa. Bukaera aldera maila pixka bat jaisten duen arren merezi duen produkzio belgikarra.
Les Revenants (2012-…Frantzia)
Zeri buruzkoa da?
Annecy izeneko herrixka baten, adin eta klase sozial ezberdineko hainbat pertsona orientazioa guztiz galdua dutelarik beraien etxe eta familien bila dabiltza, urteak hilda daramakitelaren ez jakintasunean.
Zergatik ikusi?
Gustu eta elegantzia handiz eginiko serie bikaina delako. Pertsonaia desberdinen arteko lotura eta erlazioa modu ezin hobean deskribatzen ditu. Musika zoragarria (Mogwai talde eskoziarra). Erritmo motela baina oso eraginkorra. Atmosfera astuna eta itogarria.
Denboraldi bat (momentuz) /12 atal
Borgen (2010-… Danimarka)
Zeri buruzkoa da?
Drama politikoa. Boterearen bila dabilen lehen ministro baten borroka eta honek nola aldatzen duen bere izaera eta jokatzeko modua betirako.
Zergatik ikusi?
Danimarkar politikaren “gaztelua” isladatzen duen thriller politiko bikain eta ausarta delako. Produktu zentzuduna, entretenigarria eta egungo gizartearen kritika bikaina egin daitekeenaren erakustaldi paregabea. Politika gustuko izan ala ez ikusi beharreko telesaila. Kontuan hartu beharreko gauza bakarra, istorio onak gustuko dituzun ala ez.
3 denboraldi/30 atal
Roma Criminal (2008-2010 Italia)
Zeri buruzkoa da?
Romazo criminale nobela famatuaren adaptazioa. Magliana bandaren historia kontatzen digu. 70. hamarkadan Erroman drogaren munduaren kontrola zuen gazte talde bat, Mafiarekin, italiako polizia eta Batikanoarekin harremanak izan zituen.
Zergatik ikusi?
Aldo Grasso, Italiako zine kritiko errespetatuenetariko batek esan zuen: “Italiarrak harro sentiaraziko gaituen telesail bakarra “. Mafiaren mundua gustatuz gero derrigorrez ikusi beharrekoa. Kalitate handiko produktua lehen minututik harrapatuko zaituena. Goi mailako genero beltza AEB kanpo egin daitekeenaren froga.
2 denboraldi/22 atal
Naeturvaktin (2007 Islandia)
Zeri buruzkoa da?
Reikiavijkeko gasolindegi baten hiru langileen egunerokoa kontatzen digun umorezko telesaila.
Zergatik ikusi?
Dudarik gabe zerrenda osoko telesailik umil eta “xumeena”. Soiltasun hori da hain zuzen bere xarma nagusia, “The Office” seriearen umoreakin lotu genezakeena. Hiru pertsonaiak dira zalantzarik gabe euskarri nagusiak: Georg Bjarnfreðarson ikuskatzaile eszentriko eta komunista (Jon Gnarr, Reikiavikeko alkatea), Suedia eta suediar kulturaz guztiz maitemindua. Ólafur Ragnar intentzio oneko langile sinple eta zintzoa. Eta Daniel medikuntza ikaslea izandakoa.
denboraldi bakarra/12 atal
Hořící keř (2013 Txekiar errepublika)
Zeri buruzkoa da?
Jan Palach, bizitzaren adaptazioa, 1969an Txekoslobakian Sobietar okupazioa zela eta protesta moduan bere buruari su eman zion Pragako ikasle bat.
Zergatik ikusi?
True Detectivekin batera 2014ko ezinbesteko telesaila. Drama gogor eta bizia, oso ongi egina eta karga historiko handikoa. Lehen plano zoragarriz beterikoa.
Denboraldi bakarra/3 atal
Braquo (2009 Frantzia)
Zeri buruzkoa da?
Beraien kide zen polizia batek bere buruaz beste egiten du, epaiketa bidegabe baten ondorioz. Hori dela eta hiru protagonistak “marra gorria” zeharkatzea erabakitzen dute mendeku bila.
Zergatik ikusi?
Thriler poliziako bizia, gogorra eta errtimo handikoa. Poliziaren alde ustel eta zikinena isladatzen duena. Tentsiodun telesaila beraien protagonisten interpretazioagatik batez ere.
2 denboraldi /16 atal (hirugarren denboraldia aurten estreinatuko dela dirudi)
Unsere Mütter, Unsere Väter (2013 Alemania)
Berlin, 1941.Udarako gau batean, bost alemaniar lagun elkar geratzen dira agur esateko, hurrengo goizean gerrarako bidea hartuko baidute. Gerra amaitzean elkartu egingo direlaren agintza egiten dute beraien artean.
Zergatik ikusi?
“Band of brothers” alemaniarra. Birsortze bikaina eta bigarren mundu gerrako irudi ikusgarriak ikus ditzakeguna, kalitate historiko eta beliko itzelekoa azken finean. Gidoi borobila eta aktuazio paregabeak. Sentimendu asko eta hausnarketa ugari. 2013ko beste ezinbesteko telesaila.
Denboraldi bakarra/3 atal
Unsere Mütter, unsere Väter deskribatzeko hitzik gabe gelditu nintzen aspaldi…
Ezinbestekoa.
Jende gutxik ezagutzen du telesaila, baina ezinbestekoa zalantzarik gabe!
TVE eta Canal +-ek eman zuten urria edo azaroan, “Hijos del Tercer Reich” bezala itzuli zuten izenburua :S