2016ko 30 telesail onenak (eta zergatik)
Urteroko tradizioa jarraituz, hementxe nator, pantaila txikiak azken 12 hilabete hauetan eman duen onenarekin. AEB, herrialde nordikoak, Ingalaterra, Alemania, Belgika, Hego Korea..Munduko Izkin guztiak arakatu ditut, zuentzat 30 ezinbesteko izenburu hauek aukeratu ahal izateko. Plataforma digitalak (Netflix, Hulu, Crackle…) geroz eta indar gehiago hartzen ari diren honetan, aurtengoa, oparoa, interesgarria eta bizia iruditu zait. Istorio motz ala min-serieetan geroz eta harribitxi...
Read MorePlanet Earth II : drama, akzioa eta maitasuna animalien munduan
Azken egunotan, ziur behin baina gehiagotan ikusi duzuela honako sekuentzia ikusgarri hau: Jakin, egun hauetan estreinatu den, Planet Earth II telesail dokumentalaren zati txiki bat besterik ez dela. 2006 urtean, David Attenborough mitikoak idatzia eta Alastair Fothergill zuzendua, lehen zatia estreinatu zen (hementxe Euskarazko azpitituluak). 11 zati desberdinetan banatua inoiz ikusi ez genituen natura irudi ikusgarriez gozatzeko aukera eskaini ziguten. Donostiako Zinemaldian gainera,...
Read MoreEmmy sariak 2016: Nork irabaziko du? Nork irabazi beharko luke?
Igandean banatuko dituzte aurtengo Emmy sariak. Dakizuen bezala, Amerikarren ustez , urteko telesail onenak goraipatzeko aitzakiarekin, sail desberdinetan antolaturiko sariak banatzen dituzte. Termometro gisa, orain egun batzuk banatu ziren Creative Arts Emmy-ak (Sari teknikoak izaten dira; argazki onena, soinua, jantzitegia eta abar..) hartu genitzake. Bertan (espero bezala) Game of thrones telesailak eraman zituen ia sari guztiak (9), dena den American Crime Story: The people vs O.J....
Read MoreUdazkeneko telesailen gida (2016/2017)
2016/2017 denboraldia hastear da pantaila txikian. Telesailen arloan (turismoarekin gertatzen denaren kontrakoa) udazkena izaten da, goi-denboraldiarekin lotzen den urtaroa. Irailetik aurrera datozkigun telesail guzti horiek, Estatu Batuetan, high season garaia deiturikoaren barruan kokatzen dira. Telebista kate gehienek, beraien produktu-izarren denboraldi berriak aireratzeko aprobetxatzen dituzte egun horiek, – Homeland, The Walking dead… – baina, baita telesail berriak estreinatzeko...
Read More"Game of thrones" Zumaian grabatzea: onuragarria ala kaltegarria?
Nahiz eta telesailaren sortzaileek filmaketaren lokalizazio berriak sekretupean mantendu, Koldo Landaluzek Gara egunkarian jakitera eman zuenez, Itzurungo flyschak (Zumaia, Gipuzkoa)“Game of Thrones” telesailaren unibertsoarekin bat egin lezake. Inork ez du oraindik ofizialki baieztatu, baina garrantzia handiko albistea izan liteke eskualdearentzat. Baliteke gainera, grabaketa Irailean hastea, Fresco Film Service (HBO-rekin lan egiten duen ekoiztetxea), ostatuak eta pabiloiak...
Read More"Late Shift": hartu mugikorra, film honen amaiera zuk aukeratuko baituzu
Imajinatzen duzue “Breaking bad” telesailan Walter White-k, Jesse Pinkman ezagutzen duenean, lagundu beharrean, salatu izan balu? ala “Pulp Fiction” filmean, Uma Thurman-ek gorpuzturiko Mia Wallace pertsonaia gaindosi horren erruz hil balitz? Bistan da ez dugula inoiz jakingo, aukera guzti horiek ez zirelako inoiz idatzi eta are gutxiago errodatu. Baina bi fikzio horien bitartez kontatu zizkiguten istorioak zeharo desberdinak izango liratekeela argi dago. Ikuslearen...
Read MoreAstakeria berria AEBetako telesail batean: Sanferminak eta terrorismoa
Xenofoboa, atzerakoia, negargarria, astakeriaz betea eta txarra…oso txarra. Horiek, aurten estreinatu den Criminal Minds: Beyond Borders telesaila deskribatzeko hitz aproposenak. Ideia bat egin dezazuen, AEBetako kritikarien artean, “xenophobia” bezala ezagutzen dute jada ekoizpen hau, pentsa beraz zer nolako perlak topa daitezkeen bertan; baina perlak baino, astakeriak eta galantak, 12. atalean ikus ditzakegunak. Ezingo nuke atal bakar bat kiskaltzetik salbatu,...
Read MoreUpfronts 2016: Zure telesail gustukoena bertan behera ala berritua? ez galdu gida hau!
Estatu batuetan, urtero, Upfronts deituriko ekitaldia antolatzen dute. Bertako telebista kate garrantzitsuenek ( NBC, ABC, FOX CBS eta CW) kazetari eta iragarleei, egiten dizkieten aurkezpen desberdinetan datza, hurrengo urterako zer prestatu duten ezagutarazteko. Teaser, trailer eta atal pilotu desberdinak erabiliz, amua heltzeko helburuarekin. Baina proiektu berriak aurkezteaz gain, aireratu dituzten telesailen artean, zeintzuk merezi duten berritzea eta zeintzuk ez, bezalako erabakiak ere...
Read MoreHemen da 'Euskal Balezaleen Triskantza'!
1615eko udan, Agirreko Pedro, Telleriko Esteban eta Villafrancako Martinen agindupean, hiru euskal baleontzi Islandiako kostan lehorreratu ziren. Martin zen, 27 urterekin, kapitain gazteena eta gazte izanagatik ahoberoena. Horrez gain, ezagunak ziren bere ausardia eta ehizarako trebezia ere. Bueltako bidaiari ekitera zihoazela, itsaso zakarrak euskal baleontziak hondoratu zituen. Uda bitartean ehiza oparoak bertako nekazari eta abeltzainekin hartu eman ona ekarri zuen arren, udazkenak hotza...
Read MoreZuraren eta euskal gizartearen arteko harremana, ZURA dokumentalean.
Crowdfunding-a, pertsona talde batek dirua edo bestelako baliabideak biltzeko burutzen duen kooperazio kolektiboari deritzo. Norbanakoen ekarpenen bidez proiektuak finantzatzeko zuzeneko modu bat da. Euren ideiak gauzatzeko finantziazioa bilatzen duten sortzaile independenteengana zuzenduta dago . Haien publikoak, mezenas bihurturik, sari bereziak jasotzen ditu ekarpenen truke. Sortzaileek euren obren gaineko eskubide guztiak mantentzen dituzte, eta sariak eskaintzen dizkiete euren...
Read More
Iruzkin berriak